Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Katea ez da eten

Katea ez da eten

Amatiño 2013/03/05 22:35
Lehendakari zelarik Patxi Lopezek “katea ez da eten” lelo ezaguna erabili zuenean, espainiar peto-petoren batek gogorarazi zion, ironiaz, esaldi hori euskal abertzaleena dela. Hala ere, esanak esan, harako leloak ba al du kolore politikorik?
Katea ez da eten

Luis Iriondo, 1977

Nik esango nuke esan leloaren jatorria, inori leporatzekotan, Jose Migel Barandiarani legokiokeela eta, ezelango kutsu politikorik ezartzekotan, ez bederen Xenpelarren (1835-1869) “jaioko dira berriak, gu gera Euskalerriak” bertsoari (Ia gureak egin du) leriokeena baino gehiago.

Gainera, auskalo gero nork moldatu zuen estreinako “katea ez da eten” leloa baina merkatuan jarri, behintzat, Luis Iriondok jarri zuen, 1977 urte inguruan --Lan Kide Aurrezkiaren Publizitate zuzendari zela--, Zumaiako Egiguren anaien argazkiez egindako egutegi arrakastatsuan.

Beste kontu bat da jeltzaleek esaldi horri gustua hartu izana, aukera-maukeran zetorkien-eta  beraiek betidanik proposatu izan duten erakunde-ereduaren katea (foruak, aldundiak, kontzertu ekonomikoa, estatutua,  jaurlaritza…) azpimarratzeko, eta ETAri zetxekion haustura salatzeko.

Esan gabe doa ezker abertzaleak tradiziotik zetorren katea eten nahi izan zuela, egia den bezalaxe Juan Ajuriagerraren agintepeko EAJk zorrotz eutsi ziola, jeltzaleen aukerak aurrera egingo zuenik inor gutxik segurutzat jo arren 1976an.

Berrogei urteren bueltan katea eten ote den ala ez? Bakoitzak jakingo du zer nahi duen azpimarratu. Niri aproposa iruditzen zait Carmen Gisasolak (Markina, 1959) Zaballako espetxetik asteburu honetan adierazi berri duena (El Correo, 2013.03.03):

Nuestros padres en muchos casos sufrieron las consecuencias de la guerra civil, de los años de franquismo y no estaban de acuerdo con la utilización de la violencia. No les hicimos caso, nos creíamos con la verdad absoluta, como si con nosotros empezara todo. Así y todo, como familiares nos han apoyado en todos estos años, ha sido muy duro para ellos y creo que hay que reconocerles que tenían razón en lo que nos decían.

Seguru gero EAJk ez duela ezertan arrazoi osoa baina, 1976ko kinka larrian, indarkeria bai ala ez delako eztabaida hartan, orduko Euzkadi Buru Batzarrak bete-betean asmatu zuen. Eta, zer gerta ere, katea ez etetea lortu zuen.

Carmen Gisasola etzanda

Carmen Gisasola

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: