Saski Naskiren oihartzuna
Saski Naski ikuskizuna, Euskadiko Orkestraren egoitzan
Saski Naski kanta eta dantza ikuskizuna 1928an sortu zen Donostian, euskal folklorea plazaratzeko eta indarberritzeko. Lehen ekitaldian Donostialdeko berrogei abeslarik kantatu zuten eta Berriz, Atharratze eta Izpurako dantza-taldeak aritu, guztira ere XX. mendeko lehen bi hamarkadetan arnasberritu zen Eusko Pizkundearen baitan.
Zortzi urte geroago lehertutako guduak giro hura errotik hautsi zuen, 1940ko hamarkadan Argentinan berpiztu zen eta Hego Ameriketan barrena barreiatu, han-hemenkako euskal etxeetan zehar.
Hirurogeitaka urte geroago, 2007an, Aita Madina jaio zeneko mendehurrena zela eta, Eresbilek oiñatiarraren omenezko kontzertua enkargatu zion pianojotzaile bikoteari, eta haren lekuko da Esther Barandiaranek eta Itxaso Aristizabalek geroztik elkarrekin han-hemenka eskaini izan duten ikuskizuna, Lorea Sorzabalbere eta Irene Elizetxea txalapartariak zein Aritz Lopez eta Maider Barrutia dantzariak tarteko.
Ikuskizun xumea bezain sendoa. Garai bateko oihartzuna, belaunaldi oso bati zor zaion omenaldia.
Lorea Sorzabalbere eta Irene Elizetxea txalapartariak