Imanol Laspiur, harrijasotzaile
Amatiño
2013/02/21 23:55
Imanol Laspiur (1929-1998) indartsua zen buruz eta aieruz baina, gutxitan gogoratu arren, baita soinez ere. Mogel ikastolaren aldeko jaialdia eratu zen, 1973ko udaberrian, Ipuruan, eta parte hartzekotan prestatzen ari zen harrijasotzailearen harri-puska txantxetan hartu eta, lurretik jaso ez ezik, baita magalean bildu eta bularreraino altxatu ere. Ez zuen, ostera, bizkar gainera igotzerik izan. Janzkera ere ez zuen, egia esan, aproposena.
Artean 44 urte zituen, lunbagorik ez, ordea
Ezkerraldean garaiko maisua eta, eskuinean, benetako harrijasotzailearen besoa