Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Erlojupekoa ala erlojuaren kontrakoa?

Amatiño 2012/06/30 23:35
Bazkalostean hasi da gaur Frantziako Tourra. Pedro Mari Goikoetxearen eta Xabier Usabiagaren eskutik ikusi ahal izan dugu Euskal Telebistan lehen etapa: Liège –Liège erlojupekoa. Erlojupekoa ala… erlojuaren kontrakoa?

Heriotza uxatu eta bizitza aldarrikatu

Amatiño 2012/06/28 23:30
“De la muerte no me interesa conocer detalles <…> Creo que vivir es lo que importa. Vivir con odio es imposible. Y siempre hay que recordar. Dicen los sabios que lo que se olvida se repite”. Carmen Torres Ripa kazetariak esana, gaur, ekainaren 28an, ETAk hiru tiroz senarra erail zion 34. urtebetetzean.

Zortzi hamarkada barru ez da energiatarako fosilik erabiliko

Amatiño 2012/06/27 23:35
Eusko Jaurlaritzaren energia-egitasmoa beteko bada, 2050 urtean Euskal Autonomia Erkidegoan ez da petroliorik erabiliko energia sortarazteko (argindarrerako, industriarako nahiz berogailutarako) eta 2100 urtean, berriz, ezta gasik ere. Horretara, garraioan edo izan ezik, ez da batere erregai fosilik erabiliko zortzi hamarkada barru.

Ondo geratzeko komunikazioa

Amatiño 2012/06/25 18:30
Amancio Ortega Zara (Inditex) taldearen sortzailea eta José María Castellano Inditexen lehendakariordea batzartu ziren behin Jordi Pujol lehendakariarekin eta, bilera amaitu ostean, Generalitate-buruak bikotea agurtu eta esan omen zion Castellanori: “Muchas gracias, señor Ortega”. Anekdota hau tarteko Manuel Campo Vidal kazetariak aditzera eman nahi du zein garrantzitsua den komunikazioa.

Al rescate de los valores de siempre

Amatiño 2012/06/23 00:10
Tan pronto como terminó sus estudios en la Escuela de Armería, Juan Marcos López de Guereñu empezó a trabajar en una de las fábricas de bicicletas que, a principios de la década de los sesenta, había en Eibar. Al mismo tiempo, junto con varios compañeros, estudiaba a distancia peritaje industrial en la Politécnica de Terrassa. Ya entonces barruntaban su propio proyecto.

Amore eman

Amatiño 2012/06/20 10:50
Segurutik Gipuzkoako hondakinen eta zakarren arazoaz ia dena edo gehiena esana dago baina, ene ustez, auzitan dauden sistema guztien azpitik eta eztabaida politiko guztien gainetik, bada energia sektorean gertatu ohi den binarismo petral berbera.

Jubilatuak nerabeak baino ekologistagoak dira

Amatiño 2012/06/17 18:55
Gazteek zein adinekoek, denek uste dute gazteria zaharreria baino gehiago arduratzen dela eguneroko ingurumenaz. Baina, antza denez, guztiak daude oker.

Zaharra berri

Amatiño 2012/06/14 20:45
Euskal politikak garai berritan diharduenik ezin uka. Eta ez, soilik, politikagintzak irabazi duelako, oraintsu arte zenbait girotan --arrunt asko eta ezinbesteko bailiren-- erabili ohi ziren terminologiak, mezu-motak eta aldarri-jarioak erabat zaharkitu eta zentzugabetu direlako baino.

Erlatibismo erlatiboa

Amatiño 2012/06/09 01:55
Joxe Azurmendik jaso du Eusko Ikaskuntzaren aurtengo saria. Ezin esan merezi ez duenik. Baina bai, ordea, esango, aurten ez duela behar bada iaz baino meriturik gehiago egin. Zergatik aurten bai eta azken hamar edo hamabost urteotako beste edozeinetan ez? Eusko Ikaskuntzaren misterioak, nonbait. Dena omen da erlatiboa. Baita erlatibismoa ere.

Arcadi Oliveres: “hazkundearenak egin du”

Amatiño 2012/06/06 12:25
“Herri-iraultza, bai. Armaturik ez, ordea. Armaturik sekula ez, norberaren aurka bihurtzen da-eta beti” erantzun zion Arcadi Oliveres irakasleak, Donostiako KM aretoa gainezka zela, konponbidea herri-iraultza armatua izan ote zitekeen galdetu zion entzuleari.