Atzenean... tailerrak falta
Amatiño
2013/01/14 00:05
Aspaldiotan erabaki dugu muzin egitea industriari, lantegiari, tailerrari. Eta gero gerokoak. Nahi ditugu industriarik gabeko industria-gizartearen onurak… Nahi dugu enpresak uxatu baina lanpostuak gehitu… Nahi dugu norbaitek lanpostuak sor ditzan, baina inork ez du enpresaburu izaterik gura.
Erantzunik ez
Herriak ez du barkatuko
Amatiño
2013/01/12 17:31
Kontua ez da honezkero, nork ote duen arrazoia. Kontua da Bilduren baitan gero eta gehiago direla uste dutenak, zakarren arazoari --arrazoiz zein ez-- nolabaiteko erantzunen bat eman beharko zaiola ahalik eta azkarren, hurrengo udal-hauteskunde aurretik lehertu ez dadin.
Arrazoi politikoengandik… ezin izan
Amatiño
2013/01/10 23:55
Ondarretako kartzelaren (1890-1948) oroitarria jarri zen, orain dela hilabete, Donostiako Ondarreta hondartzaren inguruan. “Arrazoi politikoengandik” atxilotuak izan ostean, ehundaka gipuzkoarrek bertan igaro behar izan omen zuten azken gaua, egunsentian fusilatuak izan aurretik. Benetan? Arrazoi politikoengandik ote? Ez dakit ba…
Amnistia arte, 60. Amnistia ostean, 860
Amatiño
2013/01/08 22:45
Xabier Arzalluzek, 1977ko amnistiaren aldeko lege-proposamena aurkezterakoan: “No venimos para rascar en el pasado. Venimos de cara al futuro a construir un nuevo país en el que valga la pena vivir y en el que todos podamos vivir”. Ordu arte, amnistia arte, ETAk hirurogeitaka hildako zeramatzan. Orduandik, amnistiatik hona, 860 inguru. Eta oraindik ez du inork azalpenik eman.
“Can” es lo que no es “corner”
Amatiño
2013/01/06 00:05
Cualquier chaval de mi generación sabe a qué nos referíamos cuando, jugando al fútbol, hablábamos, tanto en euskera como en castellano, de "kornerra/corner", "orsaixa/órsay" y "kana/can". Aún hoy siguen más o menos en vigor las dos primeras acepciones y todos sabemos que son palabras procedentes del inglés “corner” y “offside”. Pero, ¿cuál es el origen de “can”?
Aramaioarra, Gasteizko gortean
Amatiño
2013/01/04 00:05
Esther Mendialdua izango da Ajuria Eneko Erakunde Harremanetako zuzendaria. Llaburren esanda, protokolo-arduraduna. Estherrek errotik ezagutzen du ardura hori, baina ez soilik 1999tik 2009ra kargu berberaz jabetu zelako, Lehendakaritzan bertan; baita ere, arlo beronetaz gehien dakitenetakoa delako mila kilometroko inguruan. "Aramaixoarra" da, gurean, protokoloaz jantziena.
Tribuna konkistatu, baina ez garaitu
Amatiño
2013/01/02 12:00
Ez nintzen ni larunbatean Anoetan izan eta, horretara, nekez gehi dezaket han-hemenkako komunikabideek hartaz eskainitako informazioa. Baina ni Donostiako Alderdi Zaharrean paratu nintzen arratsalde hartan eta ezin izango dut esan han ikusitakoa inor lasaitzeko modukoa izan zenik.
Urte berri, Eastwood berri
Amatiño
2013/01/01 02:15
Segurutik Clint Eastwood aktore ezagunak ez du honezkero film asko gehiagorik egingo baina, egingo balu ere, ezin izango luke (gaztelaniaz behintzat) betidaniko ahots berbera erabili. Constantino Romero bikoiztailea jubilatu da eta, berarekin batera, Clint Eastwood-en azken 42 urteotako film guztien ahotsa.
Bergaran aspertu, luzamendutan ibiltzeaz
Amatiño
2012/12/30 23:50
Protesta gisa, asper-asper eginda, zakar-poltsak leihotik esekitzea erabaki duten bergararrek Axularrena gogorarazi digute: “Zenbat kalte egiten duen luzamendutan ibiltzeak, egitekoen geroko uzteak”.
Mahaia, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzarrarena ote?
Amatiño
2012/12/29 00:05
Bakartxo Tejeria buru duen Mahaia albiste dugu egunotan. Harako Mahaiak adostu du urtarrilaren 14tik aurrera lan-batzordeak osatzeari ekitea eta Mahai berberak zehaztu ditu hilaren 24an zein 31an eratu beharreko lehen ohiko bilkurak. Hala ere, zorioneko Mahai erabakitzaile hau, Legebiltzarrekoa ala Legebiltzararena ote?