Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zaharrak mokoka

Zaharrak mokoka

Amatiño 2013/09/25 23:55
Non eta Parisen, hirugarren adineko senar-emazteak bildu dira, elkarrekin ezkondu zireneko hogeita hamargarren urteurrena ospatzeko. Ospatu? Zer ospatu, ordea? Arrakasta profesional handirik ez bada, diru-ahalak urriak, seme-alabak nora ezean eta sexurik gabeko harremana ezin hotzago… Ba al dago zer ospatu?

Bi zahar (ni baino gazteagoak biak)  kuttun eta goxoren arteko asteburu (Le week-end, Zinemaldia'2013) erromantikorik itxaro lukeenak hobe luke etxean geratu. Elkarri nork ezten zorrotzagorik sartuko ikusi nahi duenak, aldiz, behazunik franko aurkituko du Roger Michell zuzendariaren film honetan.

Lehen partean topiko errazik eta merkerik ez da falta, emakumeen bihurrikeria konplexuak eta gizonezkoen ganora gabeko inozokeriak tarteko. Pelikulak aurrera egin ahala, berriz, elkarrizketen garratza eta harremanen mikatza jorituko dira, ironia malenkoniatsuaz lepo gainezka. Patetismo gordin samarrik ere bada. Sasi-maitasuna eta sasi-gorrotoa, elkar ikusi ezina eta elkarren premiari eutsi nahia… azken afalostean hainbat urtetan gordetako zor sorren sumendia gori-gori lehertu arte.

Primerako aktore-aktoresak gero, nor baino nor, Jim Broadbent eta Lindsay Duncan… nahiz gidoiak hainbat pasarte errepikarazten dien beharrik gabe eta zenbait egoera (ostatu garestia, kasu) batere sinesgarri ez gertatu.

weekend

Jim Broadbent eta Lindsay Duncan

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: