Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Lang Lang, piano piano

Lang Lang, piano piano

Amatiño 2013/10/03 09:50
Hogeita hamaika urte besterik ez ditu eta honezkero da munduko piano jotzailerik onenetakoa. Euskal ikusentzulegoa hartaz gozatzeko berebiziko aukeraz jabetu zen astearte iluntzean eta ez zion muzinik egin gainezka bete zen Euskalduna Jauregian.

Mozarten hiru sonata eta Chopinen lau balada, aukeran programa gordin samarra denetariko hainbeste jenderentzat eta, edozein modutan, berdintsuegia audientzia arrunta hasi eta buka suspertarazteko. Zer gerta ere, ikusentzuleak bereganatzen asmatu zuen txinatar artistak. Lang Lang ikuskizun hutsa da, eraz eta moldez, azaltzen duen grinaz, pasioaz, sentimenaz, abileziaz eta erraztasunaz.

Hala ere, Lang Lang piano jotzaile ona baino dezente gehiago da: Txina gazte, berri eta irekiaren ikurra da, musika-hezkuntzaren enbaxadore,  musika klasikoaren eta teknologia berrien arteko zubigile. Mendebaldera begira jarri den gazte-uholdearen talentu-ikonoa.

Lang Lang piano jotzailerik onenetakoa gaur egun

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: