Anquetilen eta Talamilloren arteko esprinta
Anquetil liburua irakurri ostean ausartu nintzen ausartu esatera, betidanik gertatutzat jo izan dugun esprinta ez zela nonbait sekula gertatu, Anquetil eta Talamillo ez zirelakoan elkarrekin inoiz egon, ez Euskal Herriko Txirrnidulari Itzulian eta ez Espainiako Bueltan ere. Baina, jakina, esan beharrik ere ez, Anquetilen eta Talamilloren garaian Eibarren beste lasterketa mordo bat eratu izaten zela eta pare batean, behintzat, Anquetilek eta Talamillok elkar ikusi zuten. Baita esprintean elkarrekin topo egin ere.
Jose Aranberri ziklismozale amorratua da nire hankasartzeaz jabetu dena. Gure Josek, Eibarko Txirrindulari Elkartearen lehendakari-ohia izateaz gainera, ez du memoriari amain beharrik izan, Txirrindularitza. 1910-1993 Eibar liburua aipatu baino.
Juanjo Sebastian eta Begoña Azpriri bikotearen eskutik argitara emandako liburu honek zehatz asko gogorarazten duenez, 1965an korritu zen Kanpazar Itzulian, Anquetil eta Talamillo elkarrekin abiatu ziren maldan behera Arrasatetik Eibarreraino eta Toribio Etxebarria kalean (orduan Dos de Mayo) zegoen helmugan, bata bestearen ondoren heldu ziren, Anquetil aurretik etra Talamillo atzetik.
Denek uste omen zuten Talamillo irabaziko zuela, esprintean bizkorretakoa zenez gero, baina ezinaren ezinez bigarren heldu ostean zera esan omen zuen: “neka-neka eginda nago. Arrasatetik esprintatzen ekarri nau".
Horra beraz non, zaharrok betidanik gertatutzat kontatu izan dugun anekdota… benetan gertatu zen. Hobe horrela. Itxura denez, oraindik ez diogu ipuinak asmatzeari ekin, ezta Alzheimerrak jota ahaztu ere.
Anquetil aurren eta Talamillo denbora berean, 1965ko Kanpazar Itzulian. Argazkian, Anquetil bera garaikurra jasotzen Juanito "Txoko" zenaren eskutik (Txirrindularitza,.1910-1993 Eibar)
http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1965/03/21/095.html