Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Inork ezin du politikarien ordezkatze-funtzioa ordezkatu

Amatiño 2013/06/09 16:20
Segurutik indarrean dugun sistema hobegarri da, bai. Baina, bitartean, guztiak hobeto funtzionatuko luke politikariek euren lana hobeto egingo balute.

Memoria ez da askea

Amatiño 2013/06/07 16:30
Inoiz galdetu izan didate zergatik naizen Athletic-zalea… Auskalo! Ba… 1950eko hamarkadan Bilbo Donostia baino zatia hurrago zegoelako (ez zen autopistarik, ez aldundirik, ez hauteskunderik), industria-harremanak estuagoak zirelako, Athletic-en garaitza-mordoa nabarmen hobea zelako eta, batez ere, Realaren sorraren aldean, Athletic-ek nahi eta itxaro genituen mezuak iradokitzen zizkigulako.

Nafarrak erakartzeko ala arabarrak uxatzeko ote?

Amatiño 2013/06/05 23:55
Inork uste al du Euskal Autonomia Erkidegoak legebiltzar bakar bat eta ogasun bakar bat balitu, arabarrek eta bizkaitarrek hogeitabosna ordezkari izango lituzketela harako legebiltzar bakarrean? Baina, behar bada, helburua ez da nafarrak erakartzea, arabarrak uxatzea baino.

Larrak larritzen, gitxiak arbintzen

Amatiño 2013/06/03 23:35
BH bizikleta-lantegia izan zen, 1959an, Eibartik Gasteiza alde egin zuen lehen fabrika*. Geroztik, ondoko hamarkadetan edozenbat enpresa eta milaka langile joan ziren Arabara (%20) eta Nafarroara (%4,6), lehenik, eta Bizkai (%49,2) zein Gipuzkoa (%20) aldera, gero. Guztira, 65 metal-enpresa dira alde egindakoak eta berrogeita hamarren bat bertan itxi direnak. Oro har, Eibarrek 105 metalurgia-lantegi galdu ditu gerraostetik hona.

Bizkaia apal

Amatiño 2013/06/01 23:55
Atzo goizaldeko ordu txikietan hil zen Kepa Uriarte, azken hiruzpalau hamarkadotan bizkaierak izan dituen irrati-gizon nabarmenetakoa. Euskaldun fededun, abertzale sutsu eta isil-misil, gaur arratsaldean agurtu dugu Bakioko San Pelaio baselizatxoan, Gibelortzaga auzoan.

Hirurogeiko hamarkadako neskaren kronika

Amatiño 2013/05/30 23:55
Idoia Estornés Zubizarretak idatzi du idatzi, eta argitaratu, ia 600 orrialdeko kronika, “60ko hamarkadako neska baten kronika”, 1940an Chilen jaio zenetik 2005 urtean paperezko Auñamendi Entziklopedia sareratu artekoa. Sekulako dokumentua, harribitxi hutsa.

Boto eta eskumen-kontua

Amatiño 2013/05/28 00:05
“Kontua ez da boto gehien nork pilatzen duen, baizik eta eskumena norena den”, adierazi zuen Marian Beitialarrangoitia EHBilduren parlamentariak joan zen ostegunean, Eusko Legebiltzarrean, gainerako alderdiek aho batez bozkatu zutenean atez atekoaren aurka eta bosgarren zakarrontziaren alde. Jo dezagun esaldi berberori gaztelaniaz eta Madrilgo Kongresuan, PPren edo PSOEren ahotan. ‘Tumatxa’, ezta?

Lehen Umeen Euskal Jaiaren kartel-zirriborroa

Amatiño 2013/05/26 00:05
Gaur 48. Euskal Jaia* dugula-eta Eibarren, badirudi ez dagoela, sarean behintzat, 1965an eratu zen lehen euskal jaiaren kartelik. Hala ere, hona non agertu zaidan Sagala artista eibartarrak burutu zuen lehen aurretiazko zirriborroa, Julio Sarasuari eta bioi proposamen gisa aurkeztu zigun aitzinasmoa. "Agertu" esan dut, marko eta guzti 'itxulitzetik' jarria bainuen, nire seme-alabak haurrak zireneko argazkien euskarri.

Industriarik nahi al dugu?

Amatiño 2013/05/24 00:05
Zenbaiten ustez, aspaldiotan ez zaizkio euskal enpresari oro har eta industriari bereziki oinarrizko baldintzak batere errazten. Nahiz enpresa izan, horrenbeste gura ditugun lanpostuak sortzen dituen makina bakarra. Nahiz industria izan, horrenbeste maite dugun ongizatearen eragilerik nabarmenena.

Euskal Kazetaritzaren Urtea, 1976

Amatiño 2013/05/22 21:15
Zen 1976 urtea. “Zeruko Argia”k lortu berri zuen informazio orokorreko astekari izateko lege-baimena eta lantaldea osatzen genuenok jakin bagenekien lantzean behin baino gertatzen ez diren une berezi horietakoa bizi genuela, Guardia Zibilaren torturak estreinako frogatu zituzten argazkiak lekuko.