Hego haizea
Egia esan, naizen honek “haizearen hegoa emaztearen gogoa” delako esaera barneratua izan arren, ez da horrela agertzen Jean Haritschelharrek burutu zuen txostenean: Emaztea Oihenartek bildu atsotitzetan. Zuberotarrak honako hau jaso zuen: “Hegoa irudi du emazteen gogoa”. Eta, egungo pentsakeraz behinik behin, ematen du ideia bi zeharo berdinezak direla.
“Haizearen hegoa emaztearen gogoa” esanez gero badirudi, hego haizearen eraginez edo, emakumea susara dagoela, arreske, amoros. “Hegoa irudi du emazteen gogoa” atsotitzak, berriz, emakumeak zein aldakorrak diren adierazten du. Haritschelharrek espantu handirik gabe esan bezala: “Aise aldatzen dela emaztea gauza ezaguna da. Hala diote erran zaharrek eta hedatuenetarik den iritzia da”.
Hori bai, ondoren, Haritschelharrek berak zehaztu –eta baretu-- zuen Oihenartek bildu atsotitzak Erdi Aroan edo lehenago asmatuak direla eta “gizonek asmatuak”, gainera.
Dena den, gatozen harira. Emakumeok alde batera utzi eta gogoratu dezagun surflariak ez direla batere eroso izaten hego haizeak jotzen duen egunetan. Gure ipar hemisferio honetako surflariak, jakina, hego hemisferioko hego haizea, iparrekoentzat iparra bezalakoa baita. Hotza, alegia.
Hego haizea, gaur, Debako hondartzan