Emakumeak ez dira Bergarako urdinaren zale
Amatiño
2014/06/10 10:05
Euskal Lanbide Heziketaren esparruan emakumeak nagusi dira zerbitzuetan, administrazioan, turismoan, hezkuntzan edo adinekoen zaintzan; baina dezente urri, aldiz, teknika, mekanika, elektronika zein kimika alorrean, nahiz egungo “buzo urdindun” lan-motek indar fisikorik eskatu ez, eta industria-lanpostuak ondoen ordainduak izan. Bistan da, neskatilek ez dute Bergarako urdina gustuko.
Erantzunik ez
Artista
Amatiño
2014/06/08 10:00
Aitortu behar dut nik ez nekiela aurreko ostegun arte Juan Kruz Diaz de Garaio izeneko koreograforik zenik ere munduan, zer esanik ez legazpiarra eta euskalduna (Euskadi Irratiak egindako elkarrizketa lekuko) izan zitekeenik. Bistan da informazio kobentzionalegia baino ez dugula jasotzen eta Juan Kruz Diaz de Garaio ez dela, inondik ere, definizio horretan sartzen. Artista bai, ordea, artistarik bada.
Aukeran, hobe Felipe Hollande baino
Amatiño
2014/06/04 00:05
Segurutik monarkia ez da sistemarik aukerakoena, modernoena edo etorkizunik gehien duena baina… ez dakit ba nik Iparraldeko anai-arrebei horren ondo joan ote zaien zorioneko frantziar errepublika antologikoarekin. Nik, aukeran, nahiago Felipe Hollande baino.
Hiriburutarren mundutxoa
Amatiño
2014/06/01 23:05
Ez dakit zuetako inork lagunik ote duen hiribururen baten bizi izaten. Nik bai, hainbat behintzat, Bilbon, Donostian, Gasteizen zein Iruñean. Euren mundutxoaren erdi-erdian bizi diren adiskideak, galtzada erromatar guztiak euren ataritik pasatuko balira bezala.
Valentin Zubiaurre, semearen aita
Amatiño
2014/05/29 23:20
Valentin Zubiaurre musikaria omenduz itxi du aurten Musikastek 42. Jardunaldia. Musikaria ote? Benetan? Baina, Garaiko Valentin eta Ramon Zubiaurre anaia gor-mutuak ez al ziren ba pintoreak izan? Anaiak, bai. Euren aita zena ez, ostera!
Bostehun urteko algonkin-euskara
Amatiño
2014/05/26 22:45
Jauzarrea elkarteak antolatutako jardunaldien barruan Stephen Augustine Oinordeko Mi’kmaq Buruzagiak hitzaldia eskaini berri du Donostian, Kanadako zenbait algonkindar naziok (mi’kmaq, innu, abenaki, mohawk…) euskal arrantzaleekin izandako harremanen berri emateko.
Anoeta bete
Amatiño
2014/05/24 16:50
Hogeita hamabi mila ikusentzule bildu omen zituen orain hurrengo ETB2k eskaini zuen hauteskunde-eztabaidak. Ikaragarri ikusentzule gutxi omen. Bai ote?
Esaidazu ze gas darabilzun eta esango dizut ze etorkizun duzun
Amatiño
2014/05/21 16:25
Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkak iturburu asko ditu. Historiak, kulturak, hizkuntzak eta herri-nortasunak badute zer esanik. Baina baita energiak ere. Edo, hobeto esan, Errusiako gasarekiko ukrainar menpekotasunak. Energia-burujabetza gero eta estrategikoagoa da. Europa osoan. Baita Txinan ere, galdetu bestela Putini.
Leitzarango bide berde eta ainubea
Amatiño
2014/05/18 16:40
Beti noizbait joatekotan eta, azkenean, atzo larunbatez egin genuen Andoaindik Plazaolara bitarteko joan-etorria bizikletaz. Hogei kilometro luze, Andoaingo Goiko Plazatik nafar mugaraino. Bide berde lasaia, beti ere gorantza, Leitzaranen zehar; polita baina, aukeran, lar ainubea.
Aukeran, hobe Fernández euskalduna Atxaga erdalduna baino
Amatiño
2014/05/13 23:50
ETB2ren ’60 Minutos’ programak entzule-marka hautsi du, bart, “8 apellidos vascos” filmaren gaineko saioaz. Bistan da nahi besterako ematen duela zorioneko pelikulak. Eta, bide batez, horra non makinatxo batek ekin berri dion zenbatzeari zortzi euskal abizenen jabe ote den ala ez. Baina… zeintzuk dira euskal abizenak eta zeintzuk, ez? Marra bereizgarria horren nabarmena al da?
