Albiste ona
Amatiño
2015/01/11 12:55
Baionan, eta ez Donostian, kokatuko du Ikeak bere bigarren denda Euskal Herrian. Aurrena Barakaldo ireki zuen 2004an eta hurrengoa, berriz, Baionako Ametzondo auzoan, Aturri ibarrean. Multinazional suediar honek Donostian zabaldu nahi zuen, baina Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak jarritako eragozpenei esker, Lapurdira jo behar izan du.
Erantzunik ez
Juanito Garmendiaren belaunaldiaren oroitzapenetan
Amatiño
2015/01/09 01:45
Juan Garmendia Ohorezko Euskaltzaina hil da, Tolosan, 88 urte zituela. Etnografoa, antropologoa, floklorista, miatzailea, ikertzailea, historialaria… gizon ona, langile amorratua, maisu apala eta adiskide maitakorra.
“Tejo” eta “tejua”
Amatiño
2015/01/06 22:35
Oso oker ez banago, nik betidanik erabili izan dut “tejo” adiera gaztelaniaz eta “tejua”, berriz, euskaraz. Baina, galdetze aldera, ni al naiz gaztelaniaz “tejo” esaten duen eibartar bakarra?
Urte berri, ur berri
Amatiño
2015/01/02 14:00
“Urte” hitzak uraren (eurien?) zikloarekin izan lezakeen lotura aztertu zuen Jose Maria Satrustegik 1972an. Baita ikertu ere, Sakanako “Ur barrena, ur goiena” herri-koplek adierazi nahi ote dituzten bizitzaren zeharreko ur-isuriak edo joan-etorriak.
Barandiaranek, 125 urte
Amatiño
2014/12/31 18:10
Bai, 125 urte Jose Migel Barandiaran (1889-1991) Ataunen jaio zela, abenduaren 31an. Gazte-jendeari aspaldiko historia irudituko zaio baina gure aitonak 49 urte zituen Barandiaran jaio orduko eta Aranberrineko nire osaba-izebarik gehienak haren belaunaldikoak (edo zaharragoak) ziren. Oraindik orain, Sabino Arana ia-ia bart gauekoa da.
Aukeran, Txopitea falta
Amatiño
2014/12/28 10:00
“Irudi fantastikoa” izenburupean, bisitatxoa merezi duen erakusketa dago Donostiako Kursaalean. Nekez gero, horrenbesteko margolariren antologia joria, Beorlegi "eibarlaria" tarteko. Hain zuzen ere, aukeran, gure Txopitea fantastikoa falta.
¿Qué hacemos con los libros?
Amatiño
2014/12/25 21:10
Nadie los quiere, cada vez son más viejos, tienen más polvo, ocupan un lugar siempre escaso y, además, si como dicen, toda está en Internet… ¿Todo? Gracias a mis padres, yo tengo muchas cosas, auténticas preciosidades, que no están en Internet. Aitxa y ama, cada uno a su manera, fueron unos fenómenos, unos adelantados a su tiempo.
Hamazpi urte ondoko erabakia
Amatiño
2014/12/23 14:40
“Hogei urte ez da ezer” dio tangoak. Eta, itxura denez, ezta hamazazpi ere. Bai, ia hemezortzi urte behar izan ditu Eibarko Udalak onartu eta erabakitzeko, 1997an aurrenengo bider proposatu zitzaion egitasmoa. Baina, tira, hobe omen da berandu sekula baino.
Onenak gara… merkaturik ezean
Amatiño
2014/12/22 19:05
Orain dela hamar minutu eskas laguna etorri zait kontu-kontari, kexu, auskalo zein lantegi eraberritu egin behar dutela-eta, Errioxako enpresa bat kontratatu dutela igeltsu eta pintura-lanak egiteko. Kexua zentzuzkoa da, nonbait, herritik atera beharrik gabe ere bertan dagoelako lan horretaz arduratu zitekeen tailerrik. Garestitxoagoa, hori bai, baina bertakoa.
Euskara: bezeroen gogoangarri ala barne-kohesioaren indargarri?
Amatiño
2014/12/21 15:15
“Los vascoparlantes son clientes a tener en cuenta” aitortu du Javier Maroto Gasteizko alkateak. Era honetako adierazpenak ez dituzte politikariek musu truk, ez ustean, egiten. Bistan da euskararen aldeko gizarte-mugimendua gero eta nabarmenagoa dela Araban. Zerbait baino gehiago gertatzen ari da, bai, Gasteizen.
