Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Orain dela ehun urteko Eibar

Orain dela ehun urteko Eibar

Amatiño 2015/09/19 00:05
Ehun urte joan dira Donostian argitaratu zenetik “Álbum gráfico-descriptivo de Guipúzcoa, 1914-1015” bilduma. Gipuzkoako 93 herrien gaineko hainbat informazio eman zuen eta 2.000 inguru argazki bildu, 45x31 zentimetroko liburu handi samarrean. Eraz eta moldez argitalpen berri-berria, ordu arte sekula aurretik egin gabekoa.

Picabea0

Sarrerako orrialdean, 1915ko goi-agintaritza. Goian, errege-erreginak. Behean, ezkerretik eskuinera, gobernadore zibila, kapitan generala, gotzaina eta gobernadore militarra

Eragile eta argitaratzaile, Rafael Picavea (Oiartzun, 1867 – Paris, 1946), enpresa, merkataritza, politika, argitalpena, kulturagintza eta beste hainbat arlo landu zituen sustatzailea. Bildumaren berri zehatzik aurkitu ahal izango du irakurleak han-hemenka. Hona, berriz, Eibarri eskaini zizkion sei orrialdeak.

Picabea1

Lehen orrialdea. Goian, erdian, Placido Zuloaga. Beronen azpian, erdian, Untzaga (Alfonso XIII.) plaza, zezen-plaza eta, barren-barrenean, Isasiko konbentuaren torrea.

Erdian, ezkerraldea, musika-kioskoa. Eskuinean, Armeria eskola.

Barrenean, ezkerretik eskuinera, alhondiga, armen probalekua, antzokia, merkatu-plaza eta udal-laboratorioa.

Picabea2

Goiko sei lagunak, ezker-eskuinez: Cristobal Etxaniz, udal-epailea; Jose Antonio Lesarri, udal-idazkaria; Julian Etxebarria, Armeria Eskolaren zuzendaria; Bonifacio Iraolagoitia, Mutuaren lehendakaria; Facundo Bildosola, Alhondigaren eskuartzailea; eta Juan Aranburu, Alhondigaren administratzailea.

Erdiko bigotedun biak: Joaquin Orbea, polizia-burua, eta Jose Maria Ojanguren, suhiltzaile-burua

Picabea3

Ezkerraldeko argazkian, Elgeta-kalea, eta, eskuinean, Untzagako "Torre Zarra".

Goialdeko sotanadunak, bigoterik gabe, abadeak; beheko bigotedun guztiak, berriz, medikuak eta maisuak. Ezkerraldeko lehen bizarduna, Ciriaco Agirre ospetsua zena.

Picabea4

  Goian, erdi-erdian, Santiago Astigarraga alkatea, zinegotziez inguratua.

Erdian, zutik, Indalecio Sarasketa pilotaria eta Ignacio Zuloaga margolaria.

Beheko bi argazkirik handienetan, Ildefonso Irusta, Musika-bandaren zuzendaria eta Jose Erkizia, udal-atezaina.

Picabea5

Enpresa ezagun biren iragarkiak

Picabea6

Orbea enpresaren historiaren hainbat pasarte

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: