Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Lau mila bider hobea eta hobeto

Amatiño 2014/11/28 09:45
“Yo no renuncio a que San Sebastián también sea la capital futbolística de Euskadi “ esan berri du Ernesto Gasco zinegotzi sozialista donostiarrak. “Nosotros no somos los hermanos pobres de Bilbao”. Eta ezarri: “Espero que el nuevo Anoeta le dé 4.000 vueltas al nuevo San Mamés”.

Sekulako cracka

Amatiño 2014/11/25 23:25
Nerabetan sexu-gehiegikeriak jasan zituen Granadako apaiz gaztea ez da edonor. Egungo gizarte honetan inondik ere ohikoak ez diren hiru jokamolde erakutsi ditu nabarmen. Crack bat da.

Loreak ez dira lasterketarako

Amatiño 2014/11/20 23:10
Film japoniarra edo balitz, exotikotzat joko genuke segurutik, birritan pentsatzeke. Suediarra edo balitz, berriz, maisu-lantzat, behar bada. Aurreiritziek, topikoek eta inoren jardunek erabat baldintzatu ohi dituzte gure usteak. “Loreak” erabateko euskal zinegintza ona da eta, aldi berean, nabarmen unibertsala. Euskal ikusentzulea, haatik, nora ezean sumatzen dut nik, inoiz gutxitan bezainbateko adostasunik ezaz.

Lo nuestro es el modelo español

Amatiño 2014/11/17 00:05
Resultaron descorazonadoras las intervenciones que tuvimos ocasión de escuchar, en Madrid, con motivo de la presentación del ensayo "Salvad la industria española" (2014). Su autor, Roberto Velasco, no sólo denunció “el enorme varapalo que las últimas crisis han proporcionado a la industria” sino que, a pesar de su profundo conocimiento –o precisamente por ello— apenas fue capaz de ofrecer algún dato económico, político o social que permitiera vislumbrar un futuro mínimamente alentador para el sector industrial.

Eredu zaharrak eta eredu berriak

Amatiño 2014/11/14 00:10
Tarragonatik bueltan natorrela irakurri diot Rajoyri: “Fue un profundo fracaso del proyecto independentista. Donde pretendían una exhibición de fuerza nos han mostrado su debilidad”. Ez da hori nik, gaur bertan, Katalunian sumatu ahal izan dudan giroa. Zelan arraio gertaera berberak eragin ote ditzake horren irizpide berdinezak?

Sarriago txartoago, hobeto baino

Amatiño 2014/11/12 00:05
Langabeziaren azken datu ofiziala %15,2 da Euskal Autonomia Elkartean eta %23,7, berriz, Espainian. Segurutik datuok ez dira nahi genukeen bezain onak baina bai, ostera, aurtengo lehen hiru hiruhilekoetatik onenak. Baita azken hiru uteotako onenak ere.

Imanol: hamar urte eta gehiago

Amatiño 2014/11/09 20:25
Iluntze hunkigarria izan zen atzokoa, gogoetarako egokia, nork bere baitan hausnarrean egiteko aproposa edo, Xabier Letek Imanol lagunari egindako agurrean esan bezala, “agian barkamena eskatzeko, hainbestetan bakarrik utzi zintugulako, zu joana baitzinen bizidunen ankerkeriek zer esanik ez duten eremu itzaltsuetara”.

Athletica ikusteko… irratia nahiko

Amatiño 2014/11/06 22:30
Euskal Irrati-telebistaren sareetako aurrenengo teknikari nagusiak esan zigun orain hogeita hamar urte inguru: “Lehen mailako futbola ikusteko hobe telebisiñoa. Bigarren mailakoa jarraitzeko, ostera, irratia be nahikoa”. Orduan aldrebeskeria samarra iruditu zitzaigun arren, hartaz gogoratu naiz bart, Athleticen partidaren emanaldia Euskadi Irratian entzuten ari nintzela.

Enpresarien alde, eufemismorik gabe

Amatiño 2014/11/03 00:05
Enpresariak “enprendedore”tzat mozorrotu nahi izatea da euskal gizartearen beste alukerietako bat. Eufemismo horretan antzematen da euskal gizartearen aurreiritzi larria. Nonbait gure sasi-eskuzabaltasunean gertu gaudeke enpresari gazte eta hasi berriei harrera abegitsua eskaintzeko; handiei, ordea… egurra.

Industriarik gabe ezin industria-gizartearen ongizateari eutsi

Amatiño 2014/10/31 14:00
Industriak biltzen du herrialdeen I+G delakoaren zatirik handiena, industria da lanpostuak gehien biderkatzen dituen jarduera ekonomikoa; industria, goi mailako lanposturik gehien eskaini, soldatarik altuenak ordaindu eta zerbitzu-arlorik landuenak eragiten dituena. Industria da gehien nazioarteratzen den ekoizpen-mota eta industriak berak neurtzen du herrialdeen arteko lehiakortasuna. Baina, lehen ez bezala, orain industria ez da berez sortzen, ez du merkatuak besterik gabe sustatzen. Industria nahi izanez gero, herri-erakundeek industria-politika erein beharko dute eta gizarteak industriaren aldeko apustua egin. Nahi al dugu?