Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

"7 korapilo", 2018ko lehen euskarazko komikia

e-gor 2018/04/24 20:03
Xabier eta Martin Etxeberria anaien gidoia eta Jon Mikel Udakiolaren marrazkiak ditu Txipibooks-ek Amazon bidez banatzen duen komiki honek
"7 korapilo", 2018ko lehen euskarazko komikia

Irudia: Jon Mikel Udakiola

Tira, komiki honekin 2017ko uzta oparoa atzean utzi eta 2018ko euskarazko komikien berri-ematea hasiko dugu. 7 korapilo honek Xabier eta Martin Etxeberriak asmatutako itsasoaren inguruko zazpi istorio dakarzkigu, elkarren artean korapilatuak daudenak. Marrazkiak Jon Mikel Udakiolak egin ditu.

Komikia Jon Mikel Udakiolaren Txipibooks zigiluak argitaratzen du eta Amazon bidez banatzen da.

Nanokomik #2

e-gor 2018/04/10 19:59
Nanoteknologia ezagutarazteko ekimen kolektibo honen bigarren komikia egin dute
Nanokomik #2

Irudia: Aśka, Hodei Iparraguirre, Rubén Molina eta Jose Sénder

Beno, bada, 2017an ateratako beste bat, CIC nanoGUNEk eta Donostia International Physics Centerrek sustatzen duten Nanokomik ekimenaren bigarren komikia hain zuzen ere. 2016an Dayanne eta Murillo, nanozientziaren indarra komikia egin zuten, eta oraingoan Nanokomik #2. Komiki kolektiboaren filosofia berarekin egin dute: lehiaketa batean 70 parte hartzaile baino gehiagok nanobotereak dituzten superheroiak asmatu behar zituzten, gero helduen kategoriako hiru lan onenen irabazleek Itziar Otegi eta Amaia Arregirekin batera hiru istorio idatzi dituzte eta azkenik Hodei Iparragirrerekin batera marraztu egin dituzte.

Gazteen kategorian lehenengo saria Jonas Casado Etxeberria Hernaniarrak irabazi zuen, Besaluze izeneko komikiarekin eta bigarren saria Berako Maricielo Asto Huamanek irabazi zuen Kasu inurriekin komikiari esker. Helduen kategorian lehenengo saria Aśka australiarrak irabazi zuen QUBLINGS - the espionage mission to Pluto lanarekin, bigarren saria Bartzelonako Jose Sénder Quintanak irabazi zuen, Teknaria lanarekin eta publikoaren saria Bartzelonako Ruben Molinak irabazi zuen, Hackgirl lanarekin. Lan irabazleekin erakusketa bat ere egin zuten Komikigunean.

Nanokomik #2 komikia euren webgunetik deskarga daiteke, eta Creative Commons - Aitortu  -Ez komertziala - Partekatu berdin lizentziapean banatzen da.

Irkus (M) Zeberioren obrari buruzko erakusketa Donostiako Komikigunean

e-gor 2018/04/08 12:25
"Izkutukoak" zikloaren barruko erakusketa hau apirilaren 13a bitartean dago ikusgai
Irkus (M) Zeberioren obrari buruzko erakusketa Donostiako Komikigunean

Irudia: Irkus (M) Zeberio

Oporrak direla-eta, ia pasatu zait... Donostiako Komikiguneak, komikiaren alde egiten duen lan ordainezinaren barruan, autoedizioa eta sorkuntzaren munduaren inguruko 5 erakusketa egiteko asmoa du aurten, Izkutukoak izenburupean. Horietako lehena, Irkus (M) Zeberioren lanaren ingurukoa izango da. Gurean ezezagun samarra den arren, kanpoan eta autoedizioan asko eta arrakastaz argitaratu du euskal komikigile berezi, aztoragarri eta abangoardista honek. Bere lanik ezagunena, beharbada, Nietzscheren lanean oinarritutako Dios ha muerto izango da (Bang ediciones, 2015).

Erakusketa Komikigunean egongo da ikusgai apirilaren 13a bitartean, astelehenetik ostiralera 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 19:30era. Ez galdu!

2017ko beste hiru komiki-labur (azkenak?)

e-gor 2018/03/18 11:38
Pernan Goñiren "Alaia, euskalduna eta musulmana", Jon Mikel Udakiolaren "Txomin, Txirulo eta Latxa" eta Mikel Arbiza eta Joseba Larratxeren "Fast Brains – Adimen sortzailea eta nerabeak"
2017ko beste hiru komiki-labur (azkenak?)

Irudia: Jon Mikel Udakiola / Joseba Larratxe / Pernan Goñi

2017a zoratzeko moduko urtea izan da euskarazko komikigintzarentzat. 30etik gora komiki atera dira euskaraz! Aurreko urteetako markarik onenak bikoiztu dira! Poztekoa, zalantzarik gabe, baina estresantea era bai, horien guztien berri eman nahi duen blog bat baldin badaukazu... Beno, hemen duzue azken hiruen berri (ustez, ze ez litzateke harritzekoa izango oraindik ere besteren baten berri izatea, azken hilabeteak hala eman baititugu, sorpresaz sorpresa).

Batetik, SOS Arrazakeria elkarteak kaleratutako eta Pernan Goñik marraztutako Alaia, euskalduna eta musulmana komiki laburrak neska euskaldun eta musulman batek bizitzen dituen aurreiritziak eta bazterkeriak salatu nahi ditu.

Bestetik, Jon Mikel Udakiolak autoeditatutako Txomin, Txirulo eta Latxa izeneko komiki laburrean artzain baten, txakur baten eta ardi baten umorezko istorioak kontatzen dira. Amazonen eros daiteke.

Bukatzeko, neurozientzien ezagutza bultzatzeko eta hedatzeko egindako komiki laburra da Fast Brains – Adimen sortzailea eta nerabeak. Mikel Arbizaren gidoia du eta Joseba Larratxeren irudiak.

Ahabi Comics-ek hiru komiki atera ditu euskaraz

e-gor 2018/03/03 17:50
"Non Legimus", "Antxintxiketan 1" eta "Antxintxiketan 2"
Ahabi Comics-ek hiru komiki atera ditu euskaraz

Irudia: Ian Nose

Ian Nose Puerto Ricon bizi den euskal herritarra da, eta bere komikiak argitaratzeko Ahabi Comics argitaletxea sortu zuen. Bere lanak hainbat hizkuntzatan kaleratzen ditu, tartean euskaraz. 2017an bi komiki atera ditu, eta 2016an beste bat.

2017koetako bat Non Legimus: Hitzen Gerra da. Gidoia Gabriel Alejandrorena da eta irudiak Ian Nose-renak. Manga estiloko komiki honetan haur baten bizirauteko abentura kontatuko zaigu, bizirik ateratzeko irtenbideak liburuetan irakurritako kontuak direlarik.

Beste bi komikiak Ian Nose-renak dira osorik. 2015eko Espainiako hauteskundeak lasterketa gisa irudikatzen ditu Antxintxiketan: Lasterketa demokratikoa seriean, manga estiloan. Lehen zatia (Iritsi da azkenean egun handia!) 2016an atera zen, eta iazko urtearen amaieran bigarrena etorri zen (Abarka miragarriak).

Komikiak Amazon bidez eros daitezke.

Susanna Martín-en "Tipi-tapa"

e-gor 2018/02/27 20:33
Bizimodu jasangarriranzko bidea erakusteko asmoa duen komiki hau atera dute hainbat GKEk elkarlanean
Susanna Martín-en "Tipi-tapa"

Irudia: Susanna Martín

Hainbat GKEk osatzen duten Desazkunde eta Bizitze Ona Sareak argitaratu du Tipi-tapa bagoaz! Bizimodu jasangarrirantz komikia, Susanna Martínek egina. Bizi-estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte bidezkoago baterako ideiak ematea du helburu. Creative Commons lizentziapean banatzen da (zehazki, CC-BY-NC-ND 4.0 lizentziapean), ahalik eta zabalkunde handiena izateko helburuarekin, eta doan deskarga daiteke. Badakizu, beraz: irakurri, bertan kontatutakoak praktikan jarri eta zabaldu!

Xabiroi 46 eta 47!

e-gor 2018/02/24 15:40
Abenduko eta otsaileko zenbakiak
Xabiroi 46 eta 47!

Irudia: Xabier Sagasta / Julen Ribas

Xabiroialdizkariaren 46 eta 47 zenbakiak argitaratu ditu Ikastolen Elkarteak, iazko abenduari eta aurtengo otsailari dagozkionak hain zuzen. Ohiko edukiez gain (nire Albisteen txokoa, Aritzen Xabiroienea banda bertikala, Sanviren Auzomorroren bi orriak, Zaldieroaren Arranotxuren bi orriak eta Asiskoren Hor konpost, Manu Ortegaren Haizea eta Exprairen Pertza ustelaren gogoeta antzuak bandak), hau dakar 46 zenbakiak:

Eta 47ak:

Beti bezain fin Xabiroi!

"Homo, suak guztia aldatu zuenean", Daniel Piqueras Fisk-ena

e-gor 2018/02/14 19:05
Narval etxeak atera du komiki mutu hau euskarazko edizioan
"Homo, suak guztia aldatu zuenean", Daniel Piqueras Fisk-ena

Irudia: Daniel Piqueras Fisk

Madrilgo Narval argitaletxeak Daniel Piqueras Fisken Homo, suak guztia aldatu zuenean komikia atera du euskaraz. Tira, komikia bera hitzik gabekoa da, baina euskarazko edizioan ere atera dute (azpititulua, azalak, kontrazalak, barruko informazioak, eskaintzak... euskaraz daudela). Historiaurrean kokatuta dago, suaren aurkikuntzaren garaian, eta beso bat falta duen haur bat da istorio honen protagonista. Istorio polita zinez.

Asterixen abenturen bi album berri: "Asterix eta pertza" eta "Asterix Italian"

e-gor 2018/02/12 19:43
Lehena album klasikoetako bat da, bigarrena egile berriekin egiten ari diren sail berrikoa
Asterixen abenturen bi album berri: "Asterix eta pertza" eta "Asterix Italian"

Irudia: Albert Uderzo / Didier Conrad

2017an Asterixen beste bi album atera dira euskaraz. Batetik, Asterix eta pertza, René Goscinny eta Albert Uderzo jatorrizko egileen album klasikoetako bat, lehengo kronologia berean euskaraz berrargitaratzen ari diren bildumako 13.a. Bestetik, Asterix Italian, Jean-Yves Ferri eta Didier Conradekin egiten ari diren sail berriko 3.a. Biak ala biak ezin dibertigarriagoak!

Jordi Bayarriren "Darwin, teoriaren eboluzioa" atera du Ikaselkar-ek

e-gor 2018/02/05 19:30
Zientzialarien bizitzak kontatzen dituzten komiki-bilduma honen laugarrena
Jordi Bayarriren "Darwin, teoriaren eboluzioa" atera du Ikaselkar-ek

Irudia: Jordi Bayarri

Ikaselkar argitaletxeak Jordi Bayarri komikigilearekin zientzialarien bizitzak kontatzen dituen komikiak argitaratzen jarraitzen du. Duela bi urte Newton, Galileo eta Curieren txanda izan zen, eta oraingoan Charles Darwini tokatu zaio, Darwin, teoriaren eboluzioa komikiarekin. Hemen duzu eboluzioaren teoria formulatu zuen zientzialari handi honen bizitza modu atsegin batean ezagutzeko aukera.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10