Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Artxiboa 2009 Urtarrila 23 "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
Dokumentu Akzioak

e-gorblog

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera

Berandu eta gaztelaniaz emango du berriz ere ETBk; zorionez, euskaraz dago jada Euskal Encodings-en!

"Heroes" seriearen bigarren denboraldiko kartela

Aurreko artikulu baten kexatzen ginen ETBk ez duelako aspaldian kanpoko helduentzako serierik euskaraz eman, eta Heroes seriearen adibidea aipatzen genuen, zeinaren 1. denboraldia telebistan bota zutenerako, DVDa kalean zegoen salgai euskarazko audioarekin, baina ETB2n eman zuten gaztelaniaz. Ba 2. denboraldiarekin zentzugabekeria bera egitera doaz...

Hasteko, oso berandu eman behar dute. 2. denboraldia AEBetan 2007ko irailean hasi ziren ematen eta abenduan bukatu. Hemen urte eta piku beranduago emango dute, eta hori tarte ikaragarria da Internet eta BitTorrent aroan. Seriearen zale gehienek aspaldi ikusi genuen saretik jaitsita, ETBri itxoiteaz aspertuta. Baina ez hori soilik, berriz ere DVDa aurreratu zaie. Zenbat ikusle ez ote dituzte galdu, beraien serie izarrarentzat...

Tira, behintzat DVDan euskarazko audioa ere badago, eta ETBk oso erraz eman zezakeen 2. denboraldia euskaraz... Baina ez, berriz ere kale. Euskaldunak ez gara existitzen ETBrentzat, ETB2n emango dute, gaztelaniaz beraz.

Orain zalantza bakarra da ea, egindakoa apurtxo bat zuzentzeko, emisio digitalean audio dualarekin botako duten, baina esperantza gutxi: iaz iragarri zuten 1. denboraldiarekin hori egingo zutela, eta gero bete ez... Gainera, oso jende gutxik du oraindik LTD hartzailea, beraz konponbide kaxkarra litzateke...

Zorionez, Euskal-Encodings badaude jada 2. denboraldiko atal guztiak euskarazko audioarekin. Eskerrik asko berriz, Euskal-Encodings! Orain ETBk merezi du euskaldun guztiok, berak aintzat hartzen ez gaituenez, Euskal Encodings-etik jaistea Heroiak-en 2. denboraldia euskaraz eta ETB2n ez ikustea, audientzia jaits dakien eta espabilatu daitezen...

Oin-ohar txiki bat, artikuluaren hasieran genionarekin lotuta. Egia esateko, ETB hasi da kanpoko serieak euskaraz ematen. ETB3n bi ematen dituzte orain, Doctor Who eta Heroiak-en 1. denboraldia. Baina ezin da konparatu ETBk horiei ematen dien tratamendua edo ETB2ko beste serieei ematen diena. Doctor Who gutxi eta gaizki iragarri zuten, eta Heroiak-en 1. denboraldiaren hasiera ez zuten iragarri. Heroesen ETB2ko emanaldiari, aldiz, kristoren propaganda, maratoia... Eta gainera, ETB3 telebista digitala dutenek soilik ikus dezakete...

Eta amaitzeko, gomendiotxo bat: ez galdu Irudi txokoa bloga (jarri ditudan azken bi estekak bertako artikuluetara dira); blog guztiz ezinbestekoa, euskarazko film eta serieei dedikatutakoa, horien inguruan jakintza izugarria du eta artikulu benetan interesgarriak argitaratzen ditu.

Encodings-en ez dago torrentik

Luistxo — 2009/01/23 10:07
Ni bastante motza naiz gauza hauetan, eta torrentak besterik ez dakit jaisten. Nola torrentatzen dira Euskal Endodingsekoak edo nork torrentatuko ditu?

Torrentatzeko

e-gor — 2009/01/23 11:11
Ba nik BitTorrent-ekin jaisten badakit, baina torrent-ak nola sortu ez... Euskal-Encodings web gunean bertan, Heroiak-en 2. denboraldiaren orri horretan, eska dezakezu agian ea eurek egin dezaketen...

Torrent fitxategia

Iñaki — 2009/01/23 11:44
Iepa! hementxe duzue torrent fitxategiak sortzeko gida. Torrent bezero ezberdinetan nola egiten den azaltzen da (ingelesez):

http://torrentfreak.com/how-to-create-a-torrent/

Noski, torrent-a sortzeko fitxategiek norberaren disko gogorrean egon behar dute, beraz egileak egin arte itxaron behar, edo beste norbaitek fitxategiak lortu arte!

Ah, eta gogoratu copyrightdun fitxategirik ezin omen dela konpartitu...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Honi buruz
Kontaktua
Lizentzia: Creative Commons License Attribution-ShareAlike
Artxiboa
Informatika atalaren aurkezpena
Komikien atalaren aurkezpena
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Giancarlorena patxi lurra, 2012/01/22
Ñooooo txu, 2012/01/22
Squareup haritz, 2012/01/14
Re: Gartxot e-gor, 2011/12/05
Gartxot darko, 2011/12/04
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
1512 Nafarroa - Amets urratua 300 30x30 3D 3D inprimagailuak 7K APIE-EIEP Adèle Blanc-Sec Agence barbare Aitor Arana Aitor I. Eraña Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra Alokairuan American Splendor AnHitz Android Angoulême Anti- liburudenda Apple Arturo Erregea Asisko Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Atzipen multimodala Avatar, azken aire maisua Azken garaipena Azken mohikanoak hemen gaude Barakaldoko lehiaketa Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio Bideo-jokoak Bilboko barrea Bill Watterson Bitcoin Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El invierno del dibujante El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Francisco Ibáñez Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Galtzakomik Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Geokokapena Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Google Chrome Google TV Google Wallet Google Wave Gorka Velasco Guillermo Zubiaga HTML 5 Habeko Mik Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Hizkuntza-teknologiak Homosexualitatea IEB IP Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Jacques Tardi Joanes Josep Domingo Nadar Josevisky Joyas literarias juveniles Juan Carlos Egillor Juan Luis Landa Justin Hiriart KKLRD Kinect Komik 10 Krea Kristalezko hiria La fiesta dibujada Le crochet à nuages Les Godillots Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Luis Gasca bilduma Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Max Medikuntza alternatiboa Microsoft Miguel Gallardo Mikel Valverde Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant NFC Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Okatxu Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Plaza elíptica Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak Preso nago RSS Ralf König Raquel Alzate Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa Retine Rober Garay Ruben Arozena Santiago Valenzuela Sare sozialak Sarearen neutraltasuna Sasizientziak Sauré Sautrela Scanlation Scott McCloud Sendabide ala iruzurbide Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Snoopy Star Wars Steve Jobs Supergrupo Tabary Tablet Tanaka Thorgal Tintin Tokitan.tv Torrentocracy UEU Ubuntu Udaberririk ankerrena V for vendetta Watchmen Watson Web semantikoa Willy Roa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Zaragozako komiki-azoka Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01
5 urte 5! 2009/12/15