Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Artxiboa 2008 Abuztua 25 "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
Dokumentu Akzioak

e-gorblog

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria

Alfonso Zapicoren komikia Israel-Palestina gatazkari buruz

"Café Budapest" albumaren azala
Irudia: Alfonso Zapico

Café Budapest Alfonso Zapico asturiarrak, Astiberriren eskutik, Espainian publikatzen duen lehen albuma da (lehenago Frantziako merkatuan publikatuta zuen beste bat). Oraingo honetan ere jende arrunta gatazka eta gerra egoeretan kokatzen ditu, berauen zentzugabekeria salatzeko.

2006an Paquet etxearekin La guerre du professeur Bertenev argitaratu zuen. Crimeako gerratik desertatu eta errusiarrek preso hartzen duten irakasle ingeles baten istorioa kontatzen du, preso-esparruko bizitza berrira moldatu beharko dena, bertan dauden bere herkideek arbuiatuta. Lan txukun eta atsegina da oso, irudi oso sinpatikoz egina. 2007an Moulins-eko FestiBD-n Prix BD Romanesque saria irabazi zuen. Album horren promozioa egitera Angulemara joan zenean ezagutu nuen Iñaki Holgadoren bidez (honek ere Paquet-ekin atera zuen Muraille), nire furgonetan egin baikenuen harako eta handiko bidaia, eta beherago ikus dezakezuen dedikatoria eder hori egin zidan bere editoreak oparitutako albumean... furgonetan gindoazela!!!

Café Budapesten ere beste gerra bat du gaitzat, baina oraingoan tratatzeko askoz zailagoa, gatazka hain luze eta aldi berean hain gaurkoa izanik: Israel-Palestina gatazka. Aita Auschwitz-en galdu eta gero amarekin Palestinara doan eta neska arabiar batez maitemintzen den biolinista hungariar judutar baten istorioa kontatzen du, eta biek eta osabaren kafetegian elkartzen diren arraza eta ideia denetariko beste lagunek nola bizi dituzten hurrengo urteetako garai gogorrak: Israelgo estatuaren sorrera, liskarren eta gatazka armatuen hasiera...

Alfonsoren dedikatoria
Irudia: Alfonso Zapico

Une historiko horien kronika zehatz eta dokumentatua egiten du baina, horren gainetik, berriz ere gizakien eta gizatasunaren alde egiten du, alde guztietako politika eta fanatismoen aurka, istorio hunkigarria (nahiz eta agian pixka bat naive-a ere bai) osatuz. Album mardula da (beharko, gai hain korapilatsua ganora eta zorroztasun apur batekin landu nahi bada), 168 orritako edizio txukunean argitaratuta, eta duen preziorako (16 euro) erabat gomendagarria. Eta hau ez diot nik soilik, ikusi zer dioten berataz La cárcel de papel-en edo Diario Siglo XXI-n.

Fitxa

Izenburua: Café Budapest

Gidoia eta irudiak: Alfonso Zapico

Argitaletxea: Astiberri

Urtea: 2008

ISBN: 978-84-96815-62-9

Eta bide batez, ezin duzue galdu Alfonso Zapicoren web gunea, Zapiburgo. Flash-en egindako web guneak ez ditut normalean atsegin, baina honetan hiri batek izan ohi dituen eraikin ezberdinak komikigileen web gune batek izan ohi dituen atal ezberdinekin lotzen dituen modua guztiz-guztiz jeniala da, benetan!

Israel-Palestina

patxi lurra — 2008/08/27 17:14
Epa E-gor, aspaldiko eta salaam aleikum! Oso interesgarria hona ekarri dozun gomendioa, eskerrik asko. Liburu hori inon ikusi izan dodala uste dot, baina hurrengoan tentazinoan jausiko naz, fijo. Azken aldiotan hiru komiki irakurri ditut Ekialde Hurbileko "troubles"ei buruz: Lelengoa Joe Sacco maltarraren "Palestina" izan zan, eta beste biak Rutu Modan israeldarraren "Metralla" eta "Jamilti y otras historias de Israel" ziran. Horra neure gomendioak. Shalom!

Eskerrik asko gomendioengatik

e-gor — 2008/08/28 12:24
Kontuen eukiko dittut nik be zure gomendixuak, Patxi, eskerrik asko. Saccorena ezauketan nauen, baina bestiak ez. Eta gai bera tratetan dau "Promises" filmak be (http://www.imdb.com/title/tt0282864/). Baliabide gutxikin einddako dokumentala da, pertsona bat gidari daukena, "Bowling for Columbine" edo "Super Size Me" filmen estilokua. Ume judutar eta arabiar batzuk jartzen ditu gatazkaren euren ikuspuntua emuten, eta gero elkar ezagutu daittezen saiaketan da, eta... Ez dot gehixau kontauko, oso pelikula eder eta hunkigarrixa da. Iguel eMulen egongo da, bestela nik telebistatik grabau nauen eta ordenagailuen daukot, jatorrizko bertsiñuan eta azpitituluekin. Interesa badaukotzu, eskaketia besterik ez daukotzu.

Promises

patxi lurra — 2008/08/28 17:02
Itxura ederragoa deuko horrek "Paradise now" latzaren aldean, gaiagaz lotutako beste film gomendagarri bat. Bestela, Zapiburgo webgunean sartu naz eta zeuk esan modukoa da, ikusgarria eta oso orijinala, neuk behintzat sekula ez dot holakorik ikusi, animazinoak eta guzti. Ganera, fijatu bazara, webgune eleanitza da, eta lau aukeren artean asturiera emoten dau Alfonso Zapicok. Halandabe, bai bablezkoan baita ingelesezkoan be zeozer txarto dabil, ezin izan naz-eta berton sartu (gaztelera eta frantsesezkoan arazorik ez).

Erosi dut

birasuegi — 2008/09/03 09:35
Kaixo e-gor, atzo erosi nuen liburua Hontzan, tentazioa ezin eutsi... Aste honetan bertan irakurriko dut eta esango dizut zer iruditu zaidan. Edizioak akats batzuk ditu, pena, baina bestela oso itxura ona dauka.
Aipatzen dituzuen bi filmak benetan onak dira.

Edizio akatsak

e-gor — 2008/09/08 01:46
Bai, akatsik agerikoena hitzaurreko kopipastea da, orri bat eta piku errepikatzen duena... Baina beste akats nabarmenen bat gehiago aurkitu diozu?

Irakurria

birasuegi — 2008/09/09 21:59
Kaixo e-gor, ez azkenean egia esan akats hori bakarrik aurkitu det, baina hasieran egotean, irakurtzen hasi aurretik, beldurtu egin nintzen. ;-)
Bestalde liburua asko gustatu zait, oso ondo azaltzen du garai historiko oso garrantzitsua dena, baina oso ezezaguna ia mundu guztiarentzat, benetan pertsonaia interesgarriekin eta marrazki benetan ederrarekin. Liburua klezmer musika egiten duen Kroke taldea entzunez irakurri nuen eta momentu batzutan benetan emozionatu nintzen. Eskerrik asko gomendioagatik.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Honi buruz
Kontaktua
Lizentzia: Creative Commons License Attribution-ShareAlike
Artxiboa
Informatika atalaren aurkezpena
Komikien atalaren aurkezpena
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Giancarlorena patxi lurra, 2012/01/22
Ñooooo txu, 2012/01/22
Squareup haritz, 2012/01/14
Re: Gartxot e-gor, 2011/12/05
Gartxot darko, 2011/12/04
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
1512 Nafarroa - Amets urratua 300 30x30 3D 3D inprimagailuak 7K APIE-EIEP Adèle Blanc-Sec Agence barbare Aitor Arana Aitor I. Eraña Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra Alokairuan American Splendor AnHitz Android Angoulême Anti- liburudenda Antonio Altarriba Apple Art Spiegelman Arturo Erregea Asisko Asterios Polyp Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Atzipen multimodala Avatar, azken aire maisua Azken garaipena Azken mohikanoak hemen gaude Barakaldoko lehiaketa Barrio Lejano Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio BerbaTek Bideo-jokoak Bilboko barrea Bill Watterson Bitcoin Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano David Mazzuchelli De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El arte de volar El invierno del dibujante El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Elkarrizketa-agenteak Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Francisco Ibáñez Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Galtzakomik Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Geokokapena Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Google Chrome Google TV Google Wallet Google Wave Gorka Velasco Guillermo Zubiaga HTML 5 Habeko Mik Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Hizkuntza-teknologiak Homosexualitatea IEB IP Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Jacques Tardi Jiro Taniguchi Joanes Josep Domingo Nadar Josevisky Joyas literarias juveniles Juan Carlos Egillor Juan Luis Landa Justin Hiriart KKLRD Kinect Komik 10 Krea Kristalezko hiria Kulturate La fiesta dibujada Le crochet à nuages Les Godillots Linus Torvalds Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Luis Gasca bilduma Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Maus Max Medikuntza alternatiboa Microsoft Miguel Gallardo Mikel Valverde Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant NFC Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Okatxu Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Plaza elíptica Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak Preso nago RSS Ralf König Raquel Alzate Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa Retine Richard Stallman Rober Garay Ruben Arozena Santiago Valenzuela Sare sozialak Sarearen neutraltasuna Sasizientziak Sauré Sautrela Scanlation Scott McCloud Sendabide ala iruzurbide Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Siri Snoopy Star Wars Steve Jobs Supergrupo Tabary Tablet Tanaka Thorgal Tim Berners-Lee Tintin Tokitan.tv Torrentocracy UEU Ubuntu Udaberririk ankerrena V for vendetta Watchmen Watson Web semantikoa Willy Roa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Zaragozako komiki-azoka Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01
5 urte 5! 2009/12/15