Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Artxiboa 2005 Urtarrila 25 "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
Dokumentu Akzioak

e-gorblog

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

Iraneko azken hamarkadetako historia komiki autobiografiko ederrean

"Persepolis"-en azala
Irudia: Marjane Satrapi

Duela gutxi eskuratu nuen Marjane Satrapiren "Persepolis" obraren 4. tomoa, eta serie osoa berrirakurtzeko aprobetxatu dut. Lan ederra eta sakona da oso, haur baten ikuspegi inozentetik Iraneko azken 30 urteotako historia, politika eta gizarte mailako kontu gogorrak ezin hobeto kontatzen dituena. 2002. urtean Angulemako komiki-azokan gidoi onenaren saria irabazi zuen.

"Persepolis" lana Marjane Satrapiren komiki autobiografikoa da. Iraneko kapitalean, Teheranen, jaio zen Marjane, eta bere bizitza ezin da ulertu bere herriaren testuinguru historiko eta politikoan ez bada. Honela, bere bizitza berak gogoratzen duen unetik (6 urte inguru zituenetik edo) kontatuz, Iraneko azken 30 urteen historia gogorra kontatzen du: diktadura, iraultza, errejimen integrista, Irakekiko gerra...

Istorioa, baina, haur baten (bera halaxe baitzen) ikuspegitik kontatzen du, haur batek soilik izan dezakeen ikuspuntu xalotik. Baina xalotasun horretatik gauza sakon eta gogorrak deskubritzen ditu, eta dizkigu. Asko pentsarazten digu eta hausnarketa sakonak eragin. Istorio arras hunkigarria da, une askotan negar eragiten duena.

Irudiak ere gidoia bezalakoxeak dira, sinpleak baina asko gordetzen dutenak. Sinpletasun ikaragarrizkoak, haur batek marraztuak balira bezala, txuri eta beltz hutsean. Ez baita gehiago behar benetako bizitzako istorio errealak kontatzeko, eta agian txuri-beltz hori delako kontakizun krudel horiek kontatzeko modurik onena.

Persepolis komikiko orri bat
Irudia: Marjane Satrapi

Lehen eta bigarren tomoetan Marjanek bere haurtzaroa kontatzen digu. Marjaneren familia diruduna, ikasia eta modernoa da. 70eko hamarkadako Sha-ren diktaduran errejimenaren aurka daude, ezkerrekoak izaki (horren kontraesan guztiak ere azalerarazten ditu Marjik). Euren ingurukoek jasandako krudelkeriak kontatzen ditu. Iraultzak irabaztean, euren esperantzak zapuztuta ikusten dituzte, errejimen berria erlijioaren integristek osatzen dutela ikustean. Orduan garai are gogorragoak hasten dira, errepresioa eta Irakekiko gerrarekin. Marjane txikiak ez du bere ingurua ulertzen eta bere aurka altxatzen da.

Hirugarren tomoan gurasoek Marji Europara bidaltzen dute, bizimodu duina eta arriskutik librea izan dezan. Austrian pasatuko du bere nerabezaroa, baina bertako bizimodua ere ez zaio erraza egiten. Gure gizartearen kontraesan ugari erakusten ditu. Bere haragitan bizitzen ditu kanpotarrekiko mespretxua batzutan, indiferentzia beste batzuetan eta exotikoarekiko miresmen/adeitasun faltsua bestetan.

Hirugarren tomoaren amaieran Marjane Iranera itzultzen da, eta badirudi hor bukatzen dela serie guztia, lehen tomoa hasi zuen irudi berarekin bukatzen baitu hirugarrena, zapiarekin. Baina laugarren tomo bat dago, non Iranen bere heldu bizitza kontatzen duen, azkenean, bertako egoerak asfixiatuta, betirako Europara bizitzera joatea erabakitzen duen arte.

Nik ez ditut atsegin gurea bezalakoa ez diren gizarteei maiz egiten zaizkien kritikak, euren kontestuan kokatu gabe edo euren egoera ulertu gabe, mundua guztia gure parametroen arabera egon beharko balitz bezala. Eta esan dudanagatik agian irudi luke Satrapik Irani egiten dion kritika gogorra jende okzidentalizatuaren ikuspuntu horretatik egiten duela. Ez da horrela. Berak maite du bere herria. Abertzalea da eta erlijiosa ere bada, integrismoa eta errepresioa da kritikatzen duena. Eta horren froga da Europako bizimodua ere asko kritikatzen duela.

Nik lehen bi tomoak izugarri atsegin ditut. Kalitate itzela dute. Haurraren ikuspegi horretatik erabiltzen duen ironia eta kritika oso orijinalak eta sakonak dira. Hirugarren eta batez ere laugarren tomoetan ikuspegi hori galtzen du (derrigorrez), baina hala ere oso ongi eginak egoten jarraitzen dute, eta seriea bere osotasunean ikusita oso ona da. Nire gusturako hirugarrena da agian eskastxoena, ziur aski niretzat ezaguna den gizarte bat deskribatzen duelako eta ez didalako besteek besteko gizarte baten "deskubrimendua" egiten. Edo agian ni ere, munduko pertsona izan nahi arren, sakonean okzidentalizatu dirudun bat besterik ez naizelako eta nire gizartearen kontraesan, miseria eta okerkeriak erakusten dizkidalako izango da?

Lan borobila Marjane Satrapiren lehen obra hau. Bere egilearen azterketa-gaitasun eta maisutasun sakonaz ohartzeko, bereziki gustatzen zaidan pasartetxo iragarle bat (kontuan izan 1999koa dela): 1979an Sha-ren errejimenaren aurkako iraultzak irabazi eta gero, Marji eta bere ama pozik daude eta aitak dio "Ekialde Ertainean petrolioa daukagun artean, ez dugu bakerik ezagutuko".

Fitxa

Izenburua: Persepolis

Gidoia eta irudiak: Marjane Satrapi

Argitaletxea: Norma

Urtea: 2002 - 2003 - 2003 - 2004

ISBN: 84-8431-561-4 - 84-8431-562-2 - 84-8431-704-8 - 84-8431-936-9

Re: "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

Aitzol — 2005/01/26 00:07

Zure iruzkinak e-gor, duela urte batzuk irakurri nuen komiki bat ekarri dit akordura: “Como fui bombardeado por el mundo libre”, Aleksandar Zograf-ena. Hemen ere autoreak ikuspuntu pertsonal batetik eraikitzen du bere obra, baina kasu honetan Balkanetako gerraren berri emateko. Komiki espresiboa da oso, barren-barrenetik ateratakoa, egunkari eran eraikia. Aleksandar serbiar gazteak kontatzen dizkigunak ez du zerikusirik medioetatik jasotako berriekin. Ederki azaltzen du gerraren agerpenak kaleko jendearengan sortzen duen noraeza eta beldurra.


Gai berdinaren inguruan, “Fin de siglo” eta “¿Vida en los Balcanes?” komikiak ere argitaratu ditu, baina azken hauek ez ditut irakurriak.


Betiko superheroien istorioekin aspertu samartuta nago, egia esan.



Re: "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

kalerat — 2005/01/26 14:17

Nik lehen bi aleak irakurri ditut eta asko gustatu zitzaizkidan, bada denbora jada azken biak erosteko pendiente nagoela, baina ez dut astirik topatu, datorren hilerako apuntatu behar dut.
Frantzian izugarrizko arrakasta daukate bere lanek (bueno komiki mundua Frantzian hemen baino ezagunagoa da).



Karikaturak

patxi lurra — 2006/02/06 18:50

Mahomaren karikatura horiek piztutako polemika biolentoa dala-eta, oroitu naz "Persepolis"-etaz. Izan be, Irango erregimen islamistei egiten deutsen kritika horiekin Marjane Satrapik Salman Rushdieren zoritxar bera pairatu ahal izan dau, baina orain arte holakorik ez (zorionez). Andra izanda, ganera, boleto gehiago izan dezake, baina ezebez. Nork ulertzen ditu "Allah-ren bideak"?



Re: "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

dENiS — 2006/09/12 08:27

e-gor, heure blogien jakin najuan Persepolisen barri lehen aldiz.
Maiatzan, nun-da NYCeko MoMAn in nauen topo berriro be Marjaneren komikiarekin.
Eta, abuztuen, Rennesko liburudenda batetik passau eta eskaparatien ikusi nauenien, sartu eta, di-da, 2. alie erosi nauen.
Iranen (Persepolisen be bai) oin sei bat urte egon gitzen eta, 5 astetan usainddu gauena usainddute, komikixak Iran eta irandarrak bete-betien islatzen dauela esan neike. Balorazio orokorra, oso-oso ona; irudixak bere sinpletasunien be izugarri gustau jat.
Eta frantsesezko testuak irakurterrazak dianez frantsesezko bertsiñuakin jarraittukot; Bidasoa pasetako arrazoi bat gehixau.


Por tzierto (I): hizkuntzak praktiketako komikixak ze baliagarrixak dien konturatu naz.
Por tzierto (II): Persepolisen bille a posteriori etorri nok heurera, e-gor, eta ze blog ona dan konturatu nok. Milesker.



Re: "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

e-gor — 2006/09/12 10:48

Aupa dENiS!


Pozten nok Persepolis gustau izena. Komikixen munduen profanuak dienak sartzen hasteko egokixa dok, beti gustetan dau. Eta heu be komikixotara hurbilketako eraginen bat euki badau blog honek, ondo erabilittako denporia izengo die bertan sartutako orduak!


Beste aliak irakurketako, gaztelaniazkuek nik itxi neizkek. Frantsesez erostia/irakurtia erabaki badok, oso ondo pentzetan jat, jatorrizkua beti dok onena eta gainera, hik ondo esaten doken moduen, hizkuntzak ikesten die. Uste dot eMulekin jaitsita badittudala frantsesez, gure badok eskatu. Eta azkenik, papelien irakurtia nahixau badok be, irrikittan bahau gogoratu internetez be erosi leikezela holako gauzak, Bidasoaz haruntz fateko biherrik ez dauela.


Eta bai, komikixak hizkuntzak praktiketako baliagarrixak die, baina baitta gaztien arteko irakurzaletasuna bultzaketako, gaztiak artien munduen sartzeko, eta beste mila gauzatarako be.


II. portziertuari buruz... Orain arte ez hittuen komikixen atalekuak irakurten hala? Ba aber oin hasten hazen! Ez, broma da, egixa esan gorri-gorri jarri nok, mila esker!



Re: "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

igartza — 2006/12/21 13:39

beno nire aldeti ez dut gehiegi aportatuko Persepolis -en inguruan baina bai, eta gaia zein den izaki, gomendiotxoa luzatuko. Orain urte bat edo... dios! denbora nola iragaiten den... Fax from Sarajevo, (planeta, Joe Kubert) irakurtzeko baino GOZATZEKO aukera izan nuen. Gudan harrapaturiko famili baten bizipenak, negarrak beldurra, ikara, herbestea, eta aita baten ezina, sufrimendua ... dena fax baten bidez kontatua (horixe zen aitak kanpoko lagunekin kontaktatzeko zuen aukera bakarra). Bestalde kasko urdinen jarrera pasiboa, nazien lanaren buelta, sarraski soziala... kontatzen dizkigu. Ahal dezutela irakurri benetan.Nik Maus-en ostean iralurri nuen eta gertu du haren sentimenduen agerpen gordina. Oihane, eza badaukazu abisatu.



Re: "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

Oihane — 2006/12/21 14:23

Ene! Hau da hau komiki festa!Aurtengo gabonetan aspertzeko denborarik gabe ibiko naiz: BLANKETS,SATRAPI, AUSTER...eta Iñigoren "Fax from Sarajevo".Eskerrik asko.
Igor, benetan, gozada bat izan da blog hontan parte hartzea. Gabonen bueltan tarteren bat hartu eta izango degu zer kontatua (gure estilora, noski!).


Ondo pasa eta Urteberrion guztioi.



Re: "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna

igartza — 2006/12/21 19:12

ño! lan askotxo aurreratzen dizut, batez ere Blankets eskuartean badezu. Laket izango dezulakoan nago, zure pololoen azterketa irakurririk. Eta eskuartean ezbadezu eskatu, zinez merezi du eta gaztarora bueltatxo bat egitea.
Nire aldetik ere milesker blg sortu dezuten guztiei, mesedegarri da bajan denbora luze daraman honentzat eta.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Honi buruz
Kontaktua
Lizentzia: Creative Commons License Attribution-ShareAlike
Artxiboa
Informatika atalaren aurkezpena
Komikien atalaren aurkezpena
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Giancarlorena patxi lurra, 2012/01/22
Ñooooo txu, 2012/01/22
Squareup haritz, 2012/01/14
Re: Gartxot e-gor, 2011/12/05
Gartxot darko, 2011/12/04
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
1512 Nafarroa - Amets urratua 300 30x30 3D 3D inprimagailuak 7K APIE-EIEP Adèle Blanc-Sec Agence barbare Aitor Arana Aitor I. Eraña Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra Alokairuan American Splendor AnHitz Android Angoulême Anti- liburudenda Apple Arturo Erregea Asisko Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Atzipen multimodala Avatar, azken aire maisua Azken garaipena Azken mohikanoak hemen gaude Barakaldoko lehiaketa Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio Bideo-jokoak Bilboko barrea Bill Watterson Bitcoin Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El invierno del dibujante El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Francisco Ibáñez Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Galtzakomik Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Geokokapena Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Google Chrome Google TV Google Wallet Google Wave Gorka Velasco Guillermo Zubiaga HTML 5 Habeko Mik Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Hizkuntza-teknologiak Homosexualitatea IEB IP Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Jacques Tardi Joanes Josep Domingo Nadar Josevisky Joyas literarias juveniles Juan Carlos Egillor Juan Luis Landa Justin Hiriart KKLRD Kinect Komik 10 Krea Kristalezko hiria La fiesta dibujada Le crochet à nuages Les Godillots Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Luis Gasca bilduma Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Max Medikuntza alternatiboa Microsoft Miguel Gallardo Mikel Valverde Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant NFC Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Okatxu Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Plaza elíptica Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak Preso nago RSS Ralf König Raquel Alzate Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa Retine Rober Garay Ruben Arozena Santiago Valenzuela Sare sozialak Sarearen neutraltasuna Sasizientziak Sauré Sautrela Scanlation Scott McCloud Sendabide ala iruzurbide Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Snoopy Star Wars Steve Jobs Supergrupo Tabary Tablet Tanaka Thorgal Tintin Tokitan.tv Torrentocracy UEU Ubuntu Udaberririk ankerrena V for vendetta Watchmen Watson Web semantikoa Willy Roa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Zaragozako komiki-azoka Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01
5 urte 5! 2009/12/15