Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

Nafarroako Komikiaren IX. Azoka

e-gor 2018/09/19 20:37
Irailaren 6tik urriaren 7ra izango da Iruñean
Nafarroako Komikiaren IX. Azoka

Irudia: Nafarroako Komiki Azoka

Apur bat berandu ari gara, baina tira... Iruñean Nafarroako Komikiaren IX. Azoka egiten ari dira azken asteotan, eta urriaren 7ra bitartean hainbat erakusketa, tailer eta bestelako jarduera izango dira. Egitarau osoa, beraien webgunean.

Rosacarmen-i eskainitako erakusketa Donostiako Komikigunean

e-gor 2018/09/11 20:56
Hilaren 28a bitarte irekita egongo da "Izkutukoak" zikloaren barruko laugarren erakusketa hau
Rosacarmen-i eskainitako erakusketa Donostiako Komikigunean

Irudia: Rosacarmen

Donostiako Komikigunean, autoedizioa eta sorkuntzaren munduan lan egiten duten pertsona eta elkarteei buruzko Izkutukoak zikloaren barruko laugarren erakusketa dago ikusgai egunotan. Aurretik Irkus (M) Zeberio, Andrea Ganuza eta Bruno Ibañezenak izan genituen, eta orain Rosacarmen kolektiboari eskainitakoa paratu dute.

Erakusketaren web orrian dioenez, Rosacarmen Ane Zaldibar (Donostia, 1981) eta Inés Sánchezek (Valladolid, 1984) osatzen dute. Kolektibo hau argitaletxe handien zirkuitutik at gelditzen diren proiektu ez ohizkoak aurrera ateratzeko sortu zen. Komikiaren antzeko narrazioa duten istorio umoretsuak lantzen dituzte teknika ezberdinak uztartuz: serigrafia, fotokopia, edo risografia esate baterako.

Erakusketa irailaren 28a bitartean ikusi ahal izango dugu, Komikigunearen Errege-erregina Katolikoen kaleko 16ko egoitzan.

Marko, Iñaki Holgado eta Juan Luis Landaren sailen zenbaki berriak Frantzian eta Espainian

e-gor 2018/07/20 12:04
Arrakastatsuak ari dira izaten Verdun eta Arthus Trivium sailen 3. zenbakiak ere
Marko, Iñaki Holgado eta Juan Luis Landaren sailen zenbaki berriak Frantzian eta Espainian

Irudia: Marko+Iñaki Holgado / Juan Luis Landa

Marko, Iñaki Holgado eta Juan Luis Landa euskal egileak azken urteetan Frantzian eta Espainian komiki-sail arrakastatsuak argitaratzen ari dira, berriki 3. zenbakiak atera dituztenak.
Markok eta Iñaki Holgadok marrazkiak jartzen dizkiote Lehen Mundu Gerrako luzeena izan zen Verdungo batailaren 100. urteurrena gogora dakarren komiki-sailari. Honen hirugarren zenbakia atera dute Frantzian Grand Angle etxearekin eta Espainian Yermorekin, aurrekoak bezala Jean-Yves Le Naour-ren gidoiarekin.
Raule-ren gidoia eta Juan Luis Landaren gidoiak dituen Nostradamus eta haren dizipuluen abenturak kontatzen dituen Arthus Trivium sailak ere hirugarren albuma kaleratu du, Dargaud-ekin Frantzian eta Norma-rekin Espainian. Eta hau ere, aurrekoak bezala, Frantziako salduenen zerrendetan izan da!

Astiberrik Alfonso Zapicoren "Zubigileak" atera du

e-gor 2018/06/23 14:57
Eduardo Madinak Fermin Muguruzari 2016an Jot Down aldizkariarentzat egindako elkarrizketaren kronika da
Astiberrik Alfonso Zapicoren "Zubigileak" atera du

Irudia: Alfonso Zapico

2016an, Eduardo Madinak (ETAren atentatu batetik bizirik ateratako PSE-EEko politikaria) Fermin Muguruza (Kortatu eta Negu Gorriak taldeen kidea) elkarrizketatu zuen Jot Down aldizkarirako. Alfonso Zapico komikigilea, lehenago ere hainbat gatazken inguruko komikiak ateratakoa, haren lekuko izan zen eta komikira ekarri du orain Astiberriren eskutik Zubigileak honetan, euskal gatazka alde hain ezberdinetatik bizitako bi pertsona horien arteko topaketak gatazka gainditu, zauriak itxi eta elkarbizitza hasteko bidearen arrasto batzuk emango dituen esperantzaz. Zapicoren lanaren oso zaleak gara blog honetan, eta ziur bere lan berri honek ere merezi duela!

Komikigileentzako 2017ko diru-laguntzen esleipena

e-gor 2018/06/21 19:43
2018an argitaratuko dira lan irabazleak

Liburuak edo filmetako gidoiak egiteko laguntzak badira, baina orain  artean ez zegoen ezer berariaz komikien sorkuntza lagunduko zuenik. Eta komiki bateko irudiak egitea kostu handia duen lana da, euskal merkatuarekin soilik nekez ordaintzen dena. Hala, euskal komikigile askok merkatu handiagoetarako lan egitera behartuta aurkitzen du bere burua, Frantzia edo Espainiarako, eta gero lan horiek euskaraz berrargitaratzeko eskubideak lortzea zaila izaten da...

Iazko udazkenean atera zuen marrazkigileei zuzendutako deialdian, Eusko Jaurlaritzak lau komiki egiteko diru-laguntzak eman behar zituen, bakoitzari 15.000 euro. Horietako bat, gainera, 30 urtetik beherako egile batentzat. Lanek gidoia amaituta izan behar zuten eta interesatutako argitaletxe bat. Hala ere, deialdia ez zen izan euskarazko lanentzat edo Euskal Herriko egileentzat, EAEn jaio edo bertan bizi diren egileei zuzenduta zegoen, baina behintzat euskaraz ateratzeak puntuak ematen zituen lehiaketan.

Bada, ezagutarazi dituzte irabazleak. Dirudienez, hasiera batean behintzat, horietatik bi lan euskaraz aterako dira eta beste biak gaztelaniaz. Lan irabazleak 2018an argitaratu behar dira derrigorrez. Hauek dira laguntza jasoko duten egile eta lanak: La divina comedia de Oscar Wilde (Javier de Isusi), Los enciclopedistas (Alex Orbe), Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak (Dani Fano) eta Joana Maiz (Joseba Larratxe). Denak egile oso onak dira eta printzipioz oso itxura ona dute, irrikatan gaude ikusteko! Eta ea denak euskaraz ikusteko aukera dagoen!

Gerezi garaia, Lucio Urtubiaren bizitza komikiratua

e-gor 2018/06/09 10:57
Txalapartak argitaratu du Mikel Santos "Belatz"-en komiki hau, euskara, gaztelania, katalan eta galegozko edizio banatan
Gerezi garaia, Lucio Urtubiaren bizitza komikiratua

Irudia: Mikel Santos, Belatz

Txalaparta argitaletxeak Lucio Urtubiaren bizitza kontatu nahi izan du komiki batean. Cascanten (Nafarroa) 1931n jaio eta oraindik bizi den anarkista ezagun honen bizitza kontatzeko modukoa da izan ere: soldadutzan zela militarrei lapurtutako materialarekin estraperloan aritu zen, Frantzian banku-lapurretan aritu zen (desjabetzeak deitzen zien) eta faltsifikatzailea ere izan zen. Mikel Santos Belatzek eraman du aurrera, ongi eraman ere, Gerezi garaia izenarekin argia ikusi duen proiektu hau.

Anjel Lertxundi eta Antton Olariagak "Tumatxa" komikia egin dute

e-gor 2018/05/26 11:16
Talai Berri txakolindegiak atera du bere 25. urteurrena ospatzeko

Zarauzko Talai Berri txakolindegiak, 25 urte bete dituela eta, komiki bat atera du, Tumatxa, haurrei mahastietako eta txakolindegietako kontuak ezagutarazteko. Anjel Lertxundik egin du gidoia eta Antton Olariagak marrazkiak, eta antolatzen ari diren bisita gidatuetan banatzeko 1000 ale inprimatu dituzte.

Komikipedia, euskarazko komikiaren gida

e-gor 2018/05/13 19:46
Iñaki Otamendik jarri du martxan baliabide ezinbesteko hau, denon artean elika daitekeena
Komikipedia, euskarazko komikiaren gida

Irudia: Komikipedia

Iñaki Otamendi nekaezinak Komikipedia jarri du martxan, euskarazko komikigintzari buruzko informazioa ematen duen gunea. Wikipedia ezagunaren gisara, edonork elikatu eta gauzak gehitzeko asmoarekin egina dago. Haren azpiegitura bera erabiltzen duenez (MediaWiki softwarea, alegia), haren gisara funtzionatzen du, beraz Wikipedian aritzeko ohitura dutenei ez zaie kostatuko Komikipedian aritzea. Eta Komikipediako edukiek, Wikipediakoek bezala, lizentzia librea dutenez, biek elkar elika dezakete.

Momentuz azken hamarkadan euskaraz album edo liburu formatuan argitaratu diren komiki guztien eta haien egileen berri dago sartuta bertan. Denborarekin eta guztion laguntzarekin, denboran atzera joan ahal izango dugu eta euskarazko komiki guztien berri sartu, eta, zergatik ez, geroago agian aldizkari, zinta, azoka eta bestelako guztien informazioa ere jaso daiteke. Ongi etorri, Komikipedia!

Bi komiki erakusketa Donostian

e-gor 2018/05/03 21:40
"Izkutukoak" zikloaren barruan Andrea Ganuzari eskainitakoa Komikigunean eta komikietako fantasiazko hirien inguruko "Fantascity" Intxaurrondo Kultur Etxean; inaugurazioak ostiralean eta astelehenean izango dira

Egun gutxiren tartean bi komiki-erakusketa irekiko dira Donostian. Donostiako Komikigunean, autoedizioa eta sorkuntzaren munduaren inguruan egiten ari diren Izkutukoak izeneko erakusketa-zikloaren barruan, Andrea Ganuzari eskainitakoa inauguratuko da bihar, ostirala, 19:00tan. Ekainaren 1a arte egongo da irekita.

Intxaurrondo Kultur Etxean, bestalde, komikietako fantasiazko hiriei eskainitako Fantascity erakusketa egongo da ikusgai hurrengo astelehenetik ekainaren 5era bitartean. Inaugurazioa astelehenean, hilak 7, 19:00etan izango da, Barón Roskow "La momia acústica"ren kontzertuarekin.

Ikustekoak, biak ala biak.

"Ío: Bizitza handia dago hor kanpoan", Daniel Piqueras Fisk-en komiki berria

e-gor 2018/05/01 11:43
Madrilgo Narval argitaletxeak lau hizkuntzatan atera du, tartean euskaraz
"Ío: Bizitza handia dago hor kanpoan", Daniel Piqueras Fisk-en komiki berria

Irudia: Daniel Piqueras Fisk

Narval argitaletxeak bere lanetako asko Espainiako estatuko lau hizkuntzatan ateratzen ditu eta, lehenago Homo, suak guztia aldatu zuenean komikiarekin egin bezala, Ío: Bizitza handia dago hor kanpoan komiki hau euskaraz ere argitaratu du. Harena bezala, Daniel Piqueras Fisk da honen egilea ere. Ganbara batean botila baten barruan aurkitutako eguneroko baten bidez, bidaia espazial bat hasiko du Laikak.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
  • Harpidedunak:
  • e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste) RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Twitter-en jarraitu:
  • Erantzunen harpidetza
  • Harpidedunak:
  • RSS jarioa
  • E-mail harpidetza
  • Artxiboa
    2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018
    Artikulu aipagarriak

    MythTV sorta
    2004/11

    "Pololoak" sorta
    2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

    Monoblogoa
    2005/01/11

    "Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
    2005/01/25

    Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
    2005/04/18

    Firefox eta bere plugin zoragarriak
    2005/05/11

    "El País"-en komiki bilduma
    2005/05/15

    Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
    2005/05/25

    "Watchmen" sorta
    2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

    "La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
    2005/11/08

    "Goienkaria"-n agertu naiz
    2005/12/08

    Komikiak eta euskal rock-a
    2005/12/14

    Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
    2006/01/02

    Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
    2006/02/01

    "Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
    2006/08/05

    Argazkigintza eta DRM-a
    2006/10/09

    Paul Auster eta Euskararen Herria
    2006/10/29

    Angoulême sorta
    2007/01-02

    Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
    2007/04/23

    Hergé-ren defentsan
    2007/05/22

    Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
    2007/07/02

    OLPC sorta
    2007/12 - 2008/01

    Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
    2008/02/05

    Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
    2008/03/11

    Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
    2008/08/04

    "Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
    2008/08/25

    "Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
    2008/09/17

    "Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
    2008/10/14

    Pottokiek 50 urte!
    2008/10/22

    Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
    2008/11/12

    Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
    2008/12/04

    "Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
    2009/01/23

    I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
    2009/04/16

    Elkarrizketa egin didate 7K-n
    2009/06/03

    Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
    2009/10/06

    Asterix, heroi garaitua
    2009/10/29

    "Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
    2009/11/13

    Pololoak 3: The making of
    2009/11/22

    5 urte 5!
    2009/12/15

    Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
    2009/12/20

    "Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
    2010/01/13

    Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
    2010/01/19

    Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
    2010/01/27

    Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
    2010/02/09

    e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
    2010/05/20

    Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
    2010/06/02

    "Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
    2010/07/22

    Sistema eragileen guda berria
    2010/12/14

    Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
    2010/12/27

    Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
    2011/01/10

    "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
    2011/01/13

    Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
    2011/01/27

    "Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
    2011/02/20

    Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
    2011/03/21

    Sare sozialetan preso
    2011/04/06

    Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
    2011/10/14

    Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
    2011/11/04

    Euskarazko 8 komiki berri
    2011/12/02

    Social networks killed the RSS star?
    2012/06/10