Hemen zaude: Hasiera Blogak e-gorblog Artxiboa 2011 Urtarrila 13 "Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
Dokumentu Akzioak

e-gorblog

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek

Kronologikoki lehenengo bi albumak dira, ea ondorengo beste denak ere ateratzen dituzten

Bi albumen azalak
Irudia: Uderzo

Aurreko post batean itxaropena agertu genuen, nahiz eta asko espero ez, Salvatek Asterixen album klasikoak (Goscinny eta Uderzok biek egindakoak, euskaraz aspaldi deskatalogatuta daudenak) ea berriz argitaratuko zituen. Azken urteetan berrienetako bi (Asterix eta Latraviata eta Asterix eta Obelixen Urtebetetzea - Urrezko Liburua) atera ondoren, zaharretako bi ere argitaratu zituen iaz, Nola erori zen Obelix txikitan druidaren pertz barrura (1965ean Goscinnyk idatzitako istorio labur bat, 1989an Uderzok apur bat luzatu eta ilustratua) eta Hamabi probak (Goscinnyk eta Uderzok eurek 1976an egindako filmaren liburu ilustratua). Bietako bat ere ez da komiki-komikia, eta ez dira Asterixen albumen zerrenda ofizialekoak. Hala ere, Goscinnyren etapakoak dira, bigarrenak bereziki gidoilari apartaren ukitu jenial asko ditu, eta aurrez euskaraz inoiz atera gabeak ziren.

Horrek guztiak bultzatu gintuen Asterixen klasikoen euskarazko berrargitalpenarekin amestera. Izan ere, bere burua normalizatutzat izan nahi duen hizkuntza orok derrigorrezkoa du komikien klasiko batzuk etengabe salgai izatea, eta haur nahiz helduen artean arrakasta duen sail bikain hau gutxien-gutxienekoa da. Eta badirudi ametsa betetzen hasi dela, 2010aren hondarrean Salvatek Asterixen lehenengo bi albumak kaleratu baitzituen, Asterix galiarra eta Urrezko igitaia hain zuzen ere.

Kontuan izanik lehenago aipatu ditugun azken biak ere 2010ean (edo hor nonbait behintzat) atera zirela, esan nahi du urte bakarrean lau Asterixen album atera zituela Salvatek euskaraz. Erritmo horretan, laster dugu bilduma osoa eskuragai, edo Goscinnyk gidoitutakoak bai behintzat! Ea ba!

Eta eskatzen jarrita... Noizko Tintin eta Corto Maltese? ;-)

e-gor 2011/01/14

albiste ona

Iban Zaldua — 2011/01/14 00:30
Oso albiste ona, bazen ordua. Krimen bat zen album horiek deskatalogatuta egotea. Orain, bilduma osatzera...

Asterix

asier — 2011/01/14 10:22
10 urtekin ezagutu genduan; 20-30 urtekin irakortzen jarraitzen genduan. 40 urtera heldu gara eta hortxe dakagu, mesanotxian... Normalak gara? ;-)

Albiste ona, bai jauna!

Zertarako Asterix?

mikelsgartzia — 2011/01/14 15:26
bere burua normalizatutzat izan nahi duen hizkuntza orok derrigorrezkoa du komikien klasiko batzuk etengabe salgai izatea

kontsumitzera!

dabilenharria — 2011/01/16 10:58
Kasu honetan beharrezkoa ikusten dut Salvat-ekegin duen apostuak erantzuna izatea eta ale beriak berargitaratzen jarraitzeko. Polita izango litzateke ere argitarapen kronologikoa errespetatzea.

Ea apurka-apurka "deskatalogatua dago" erantzuna historiara pasatzen den.

Liburutegi publikoek bildumaratu beharko lituzkete, eta herritarrek erosi eta oparitu. Liburudendek ere gaztelerazko Asterixen pare jarri beharko lituzkete euskarazko Asterix horiek, eta orain bi hizkuntzatan dagoela gogorarazi erosleei.

Ea denon artean "normalizazioa"lortzen dugun!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Egunkaria libre!
Bidegabekeria salatzeko. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko. Hemen torturatu egiten dela esateko. Auzipetuei elkartasuna adierazteko. Epaiketarik ez genuela nahi gogorarazteko. Epaiketa egingo dutenez, Egunkaria eta auzipetuak libre nahi ditugula erakusteko.
Egunkaria.info
Sustatu - Egunkaria libre

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Honi buruz
Kontaktua
Lizentzia: Creative Commons License Attribution-ShareAlike
Artxiboa
Informatika atalaren aurkezpena
Komikien atalaren aurkezpena
Harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Azken erantzunak
Giancarlorena patxi lurra, 2012/01/22
Ñooooo txu, 2012/01/22
Squareup haritz, 2012/01/14
Re: Gartxot e-gor, 2011/12/05
Gartxot darko, 2011/12/04
Erantzunen harpidetza
Harpidedunak:
RSS jarioa
E-mail harpidetza
Etiketa lainoa
1512 Nafarroa - Amets urratua 300 30x30 3D 3D inprimagailuak 7K APIE-EIEP Adèle Blanc-Sec Agence barbare Aitor Arana Aitor I. Eraña Alan Moore Alfonso Azpiri Alfonso Zapico Alhóndiga Bilbao Aljebra Alokairuan American Splendor AnHitz Android Angoulême Anti- liburudenda Antonio Altarriba Apple Art Spiegelman Arturo Erregea Asisko Asterios Polyp Asterix Astiberri Asus EEE PC Atiza Atzipen multimodala Avatar, azken aire maisua Azken garaipena Azken mohikanoak hemen gaude Barakaldoko lehiaketa Barrio Lejano Bartzelonako komiki-azoka Basaurikomik Batman Bego Montorio BerbaTek Bideo-jokoak Bilboko barrea Bill Watterson Bitcoin Blogs & beers Bordados Bruselako komikiaren museoa Bécassine CSS Café Budapest Calvin & Hobbes Clara-Tanit Arqué Cloud computing Crash comic DRM DTMLCalendar Dani Fano David Mazzuchelli De rerum natura Disney Donostiako komiki-jardunaldiak Dublinés E-book ETB Egunkaria El País El arte de volar El invierno del dibujante El jueves Elhuyar aldizkaria Elkar Elkarrizketa-agenteak Emakumeak Errealitate areagotua Escrivá de Balaguer Euskal Encodings Euskal rock Euskaltel Euskomik Facebook Fanxinoteka Firefox Fontanarrosa Francisco Ibáñez Frank Miller Franquin Fructuoso Gaizka Barandiaran Galtzakomik Ganorabako Gartxot Gaston Gauzen Internet Gazteak Geokokapena Getxoko komiki-azoka Giza eskubideak Giza eskubideen lehiaketa Goienkaria Gon Google Google Chrome Google TV Google Wallet Google Wave Gorka Velasco Guillermo Zubiaga HTML 5 Habeko Mik Harriet Hartos de arte Hergé Heroiak Hizkuntza-teknologiak Homosexualitatea IEB IP Ihes ederra In the shadow of no towers Inodoro Pereyra Interneteko bilatzaileak Ipurbeltz Irati Irungo komiki-azoka Iñaki G. Holgado Jacques Tardi Jiro Taniguchi Joanes Josep Domingo Nadar Josevisky Joyas literarias juveniles Juan Carlos Egillor Juan Luis Landa Justin Hiriart KKLRD Kinect Komik 10 Krea Kristalezko hiria Kulturate La fiesta dibujada Le crochet à nuages Les Godillots Linus Torvalds Linux Literaktum Little Nemo Luis Durán Luis Gasca bilduma Mangamore Mantxi Marjane Satrapi Marko Marrazkirri Martín Romero Marvel María y yo Maus Max Medikuntza alternatiboa Microsoft Miguel Gallardo Mikel Valverde Mikroformatuak Mis tebeos favoritos Moblogging Motsukora Mundu digitala Muraille MythTV Métal Hurlant NFC Nabarra Nafarroako komiki azoka Napartheid Nick dut nik Numenak OLPC Okatxu Otsobeltz Ovni Paco Roca Patxi Gallego Patxi Lurra Paul Auster Pernan Goñi Persepolis Peyo Piztia otzanak Plaza elíptica Poker Face Pololoak Portugaleteko lehiaketa Pottokiak Preso nago RSS Ralf König Raquel Alzate Rekalde-Ortzadar komiki lehiaketa Retine Richard Stallman Rober Garay Ruben Arozena Santiago Valenzuela Sare sozialak Sarearen neutraltasuna Sasizientziak Sauré Sautrela Scanlation Scott McCloud Sendabide ala iruzurbide Senez Sherlock Holmes Shin-Chan Sin City Siri Snoopy Star Wars Steve Jobs Supergrupo Tabary Tablet Tanaka Thorgal Tim Berners-Lee Tintin Tokitan.tv Torrentocracy UEU Ubuntu Udaberririk ankerrena V for vendetta Watchmen Watson Web semantikoa Willy Roa X-Men XHTML XO Xabiroi ZX Spectrum Zaragozako komiki-azoka Ziberkomikiak Zope bestelakoak e-gorblog gogoetak informatika komikiak
Artikulu aipagarriak
"Pololoak" sorta 2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03
Monoblogoa 2005/01/11
"Watchmen" sorta 2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07
OLPC sorta 2007/12 - 2008/01
5 urte 5! 2009/12/15