Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog

e-gorren blog pertsonala (komikiak, informatika eta beste)

...eta Pirinioen hego isurialdeko zeharkaldi GR-11-ren Euskal Herriko zatia

e-gor 2024/01/20 18:58
Lehenago GR-10-ekin bezala, hemen aurkituko dituzu track-ak, zenbait informazio eta aholku...
...eta Pirinioen hego isurialdeko zeharkaldi GR-11-ren Euskal Herriko zatia

GR-11 ibilbidearen Euskal Herriko zatiaren mapa

Iaz kontatu nuen blog honetan nola aurreko urtean Pirinioen ipar isurialdeko GR-10 zeharkaldia egin nuen baina, eskatzen duen denbora, adina eta beste kontu batzuengatik errealista izanik, Euskal Herriko zatia soilik. Bada, iaz gauza bera egin nuen GR-11 hego isurialdeko zeharkaldiarekin, eta Belaguatik Hondarribirainoko ibilbidea egin nuen.

Aurreko artikuluan aurreko ibilbidearen inguruan kontatu nuen bezala, hau ere egin daiteke laguntzarekin (beste norbaitek edo taldekoen artean txandaka ibilgailu batekin fardelak etapa amaierara eramanik, ibilaldia egunerako beharrezko pisuarekin soilik eginez), edo etapa amaieratan aterpetxe, kanpin edo ostatuetan ostatatua (egun guztietarako eta eguraldi ezberdinetarako arropa eta oinetakoak, ostatuan aldatzeko arropa eta oinetakoak, mendirako trasteak, nezeserra, botikina, lo egiteko zakua, argia, bainujantzia eta toalla... beti soinean eramanik), edo mendian lo eginez (eta, beraz, aurreko gauza guztiez gain kanpin denda, su txikia eta ordezko bonbonak, sukaldeko tresneria, afaltzeko eta gosaltzekoak... gainean eramanez). Nire kasuan, oraingoan, laguntzarekin egin nuen, arin-arin. Eta berriz ere, zoragarria izan da. Gozamen hutsa da horrelako mendi-zeharkaldi bat egitea, eta eder-ederra da ibilbide osoa.

Ostatatzeari dagokionez, aurreko artikuluan esandako gauza ia berberak aplikatu ditzakegu hemen ere: kotxea izanez gero mugituta aukera asko izan dezakegu ostatatzeko, eta kanpin denda izanez gero toki asko daude lo egiteko egokiak herrietan zein mendian, baina kotxerik eta kanpin dendarik gabe, etapa amaieretan dauden ostatu eta aterpetxeak ez daude hainbeste zenbait herritan eta horietan erreserbak egitea komeni da, bereziki oporretan edo udako hilabeteetan egiten bada. Egiteko asmoa izanez gero, etapen, ostatuen eta beste gauza askoren inguruko informazioa https://travesiapirenaica.com/gr11/gr11.php helbidean aurkituko duzu. Eta jarraian, nire eskutik, zuzen-zuzeneko informazio zenbait eta track-ak.

Pagadi bat
Pagadi bat

Etapak

GR-11 ekialdetik mendebalderako norabidean egin nuen nik eta, esan bezala, Euskal Herriko zatia soilik. Beraz, Belagoan hasi nintzen eta Hondarribiko Higer lurmuturrera iritsi, etapa hauetan:

  • 1. etapa, Belagoa-Izaba: 18,7 km, 800 m-ko desnibel positiboa eta 1450 m-ko negatiboa. Arrakogoitiko lepoa, Lakartxela azpia eta Intzagatik.
  • 2. etapa, Izaba-Otsagabia: 18,8 km, 900 m-ko desnibel positiboa eta 900 m-ko negatiboa. Idoiako ermita eta Lakuagatik.
  • 3. etapa, Otsagabia-Hiriberri: 20,1 km, 1200 m-ko desnibel positiboa eta 1000 m-ko negatiboa. Muskilda, Abodi Gibel eta Idorrokiatik.
  • 4. etapa, Hiriberri-Auritz: 17 km, 1000 m-ko desnibel positiboa eta 1000 m-ko negatiboa. Orbara, Odieta, Usategietako lepoa, Bagoxurieta eta Oiharburutik.
  • 5. etapa, Auritz-Urkiagako lepoa: 17,4 km, 1000 m-ko desnibel positiboa eta 900 m-ko negatiboa. Uztarketa, Mendiaundi, Txasperro, Sorogain, Aratun eta Adikosorotik.
  • 6. etapa, Urkiagako lepoa-Elizondo: 18,1 km, 600 m-ko desnibel positiboa eta 1300 m-ko negatiboa. Enekorriko lepoa, Otarrabizkar, Buztanberro, Argintzu, Azaldegi, Zaho eta Argibeletik.
  • 7. etapa, Elizondo-Bera: 29,6 km, 1100 m-ko desnibel positiboa eta 1300 m-ko negatiboa. Bagordi, Atxuela, Eskisaroi, Urtzumeatza, Usategieta, Lizarrieta, Idoia, Meaka eta Santa Barbaratik.
  • 8. etapa, Bera-Higer lurmuturra: 31,4 km, 900 m-ko desnibel positiboa eta 900 m-ko negatiboa. Amargun, Telleria, Endara, Erlaitz, San Martzial, Irun eta Hondarribitik.

Elizondo inguruak
Elizondo inguruak

Hori da ibilbiderik ohikoena, baina badaude aldaerak edo aukera gehiago:

  • Lehenengoa, Belagoa-Izaba, ez da berez GR-11 ibilaldikoa. Kontua da aurreko urtean egindako GR-11-rekin lotu nahi nuela eta zirkulua osatu, eta orduan ibilbidearen azken etaparen ondoen Santa Grazitik Belagoarako ibilbidea egin nuen bezala, oraingoan Belagoatik Izabara joanez hasi nuen.
  • Izabatik abiatuta, Otsagabian gelditu beharrean, Iratiko etxeetarako bidean dagoen Tapiako leporaino joan gaitezke (norbait bila joango balitzaigu), guztira 30 km eginez. Eta hurrengoa hortik abiatuta Auritzeraino, 26 km eginez. Edo, besterik gabe, etapa hori bitan zatituta laburtzeko ere egin daiteke hori.
  • Auritzetik Urkiagara erdibidean-edo, mendi paraje ederrean, Sorogaingo aterpetxe xarmanta aukera ona da gelditzeko. Hala, etapa hori bi etapa laburragotan banatu daiteke, edo aurrekoa luzatu Hiriberri-Sorogain eginez (27 km) eta ondokoarekin berdin Sorogain-Elizondo eginez (25 km). Gainera, aipatutako azken hau aukera egokia da Urkiagan etapa ez amaitzeko, hor ez baitago ostaturik (nahiz eta Eugiko ostatuetatik bila etortzen diren edo, jakina, norbaitek jaso gaitzakeen).
  • Elizondotik Berarako etapari (luzea eta gogorra dena) bitan zati daiteke (ez erditik baizik eta bi heren egin ondoren) norbait autoz Lizarrietako lepora bila etorriz gero.
  • Gauza bera azken etaparekin, kotxez bila etorrita toki askotan zati daiteke: Endarako urtegian, Erlaitz inguruan, San Martzialen, Irunen...
  • Elizondotik Higer lurmuturrerako bi etapak Beran atseden hartuta egin beharrean Lesakan geratuta egin daitezke. Distantziak eta desnibelak oso antzekoak dira bi aldaeretan.

Larrun
Larrun

GPS track-ak

Aurrekoan bezala, track-ak Wikiloc-en edo goian estekatutako webgunean ere aurki daitezkeen arren (nik horkoak erabili nituen telefonoan eta OruxMaps-en kargatuta), neuk grabatutako ibilbidearen track-ak Wikiloc-era igo ditut, eguneratuagoak eta editatuta egon daitezen (zenbait tokitan nik erabilitako track-ak oker edo zaharkituak zeuden) eta euskaraz. Hona hemen, nahi dituenarentzat:

Eta Mattinen beste bi!

e-gor 2023/12/30 08:03
"U morea - Amore ez emateko, umorea" atera du Zortzikorekin eta "Larru marruak - Primi eta Maurizia" Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Denonartean-ekin
Eta Mattinen beste bi!

Irudia: Iñaki Martiarena "Mattin"

Aurtengo udazkenean jada Iñaki Martiarena Mattinen hiru komikiren berri eman dizuegu: Hona bostekoa!, Memoriaren ibaia eta Txulotik - Remigioren Udarregi. Bada, ez da hemen bukatu, beste bi ere atera baititu!

Zortziko argitaletxearekin atera du U morea - Amore ez emateko, umorea. Izenburuak dioen bezala, umorezko marrazkien bilduma da, ekologia, ekonomia, gizartea, erlijioa eta politikaz mintzo dena.

Horrez gain, Larru marruak - Primi eta Maurizia ere atera du Euskal Herriko Trikitixa Elkartearekin eta Denonartean argitaletxearekin. Ixabel Agirresarobek idatzi du bertsotan Primi Erostarbe eta Maurizia Aldeiturriaga emakumezko panderojoleen inguruko istorio hau eta Mattinek ilustratu. Amaieran, panderoa jotzen ikasteko online bideo batzuk atzitzeko QR kodeak ere dakartza.

"Gerra eta diktadura frankista Enkarterrin", memoria historikoa komikian

e-gor 2023/12/24 10:24
Balmaseda 1937 elkarteak atera du
"Gerra eta diktadura frankista Enkarterrin", memoria historikoa komikian

Irudia: César Llaguno

Balmaseda 1937 Elkarte Memorialistak Espainiako Gerra Zibilaren memoria historikoa komikiaren bidez landu nahi izan dute, eta Gerra eta diktadura frankista Enkarterrin atera dute. Gidoia elkartekoek eurek egin dute, eta marrazkiak César Llagunok. Komiki oso interesgarria eta beharrezkoa, niri gustatzen zaidanetakoa. Baina lehen edizioa agortuta du... bigarrenaren zain gaituzue!

"Superpata - Nahaspila kosmikoa 2 - Bare erregearen mendekua" eta "Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria"

e-gor 2023/12/22 06:50
Haurrentzako komiki gehiago 2023koen berriekin amaitzen joateko
"Superpata - Nahaspila kosmikoa 2 - Bare erregearen mendekua" eta "Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria"

Irudia: Artur Laperla / Lucas Ferreyra

Bang! ediciones / Mamut comics argitaletxea 2019an hasi zen Artur Laperlaren Superpatata saila euskaraz ateratzen, lehen 9 zenbakiekin, eta 2020an atera zuen 10.a. Iaz 11.a atera zuen, Nahaspila kosmikoaren lehen zatia, Bare erregearen itzulera. Eta aurten hamabigarrena atera da, Nahaspila kosmikoaren bigarren zatia, Bare erregearen mendekua. Pozgarria da txikienen artean arrakasta handia duen sail honek euskaraz jarraitzen duela ikustea!

Astiberriri dagokionez, lehenago komentatu ditugun beste batzuez gain, aurten Txikiberri haurrentzako komikien bere markaren barruan Lucas Ferreyraren Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria atera du. Irudi(men) ederrez betetako komiki honetan, izaki mitologikoen mundu batean bizi den Piqo-Piqo munduaren beste muturrera joan beharko da, maisu erretxinak elezaharretako olagarro bati hortz bat ateratzea agindu baitio etxerako lan gisa...

Amaia Ballesterosek "Arbasoak" komiki digitala atera du Alboan-ekin

e-gor 2023/12/21 19:11
Ur-baliabideen eskasia eta pribatizazio arriskua eta indigenismoa bezalako gaiak lantzen dira, eta hezkuntzan lantzeko material didaktikoa ere badakar
Amaia Ballesterosek "Arbasoak" komiki digitala atera du Alboan-ekin

Irudia: Amaia Ballesteros

Amaia Ballesterosek Arbasoak komiki digitala atera du Alboan GKEarekin. Hainbat gairen inguruan kontzientziatzea du helburu: ur-baliabideen eskasia eta horien pribatizazio arriskua, herri indigenen eskubideak eta zapalkuntza... Ur-baliabide guztiak pribatizatuta dauden 30 urte barruko etorkizun batean, herri ezberdinetako lau gazte beraien arbasoekin konektatzen dituzten ahalmen magiko/mistikoak dituztela konturatzen dira, eta hori eta teknologia berriak baliatuta iraganera bidaiatuko dute ura munduarentzat berreskuratzeko. Alboan-en webgunetik komikiaz gain hezkuntzan baliatzeko material didaktikoa ere deskargatu daiteke.

Zientziaren dibulgazioko bi komiki: "Pasteur, mikrobioen iraultza" eta "24 ordu espazioan"

e-gor 2023/12/20 18:33
Lehenengoa Jordi Bayarrik eta Dani Seijas-ek egin dute eta Ikaselkar-ek argitaratu, eta bigarrena Rob Lloyd Jones-ek eta Laurent Kling-ek egin eta Ttarttalok atera
Zientziaren dibulgazioko bi komiki: "Pasteur, mikrobioen iraultza" eta "24 ordu espazioan"

Irudia: Jordi Bayarri / Laurent Kling

Zalantzarik ez da komikia bide egokia dela hezkuntzarako edo zerbaiten inguruko ezagutza hedatzeko, eta horrelako gero eta gehiago ikusten ari gara euskaraz ere. Aurten eman dugu horrelako batzuen berri (historiari edo txakolinari buruzkoak, adibidez), eta orain zientziaren dibulgazioko biren berri dakarkizuegu.

Ikaselkar-ek Jordi Bayarriren zientzialari ezagunen inguruko saileko komikiak euskaraz ateratzen jarraitzen du, eta oraingoan Louis Pasteur mikrobiologiaren aitzindariaren bizitzari eta aurkikuntzei buruzko Pasteur - Mikrobioen iraultza komikiaren txanda da. Gidoia eta irudiak Bayarrirenak dira eta koloreak Dani Seijas-enak.

Eta Ttarttalok, iaz 24 ordu Harri Aroan atera ondoren, aurten 24 ordu espazioan dakargu, Nazioarteko Espazio Estazioko eguneroko bizitzari buruzkoa. Gidoia Rob Lloyd Jones-ena da eta marrazkiak lehenengo hura egin zuen Laurent Kling berarenak.

Txakolinaren eta komikiaren batuketaren beste bi emaitza

e-gor 2023/12/20 09:15
Batetik, "Bizkaiko txakolinaren benetako eta ia behin betiko historia Parrapius Zerratia irakaslearen esanetan" idatzi du Mikel Begoñak eta Kike Infamek marraztu; bestetik, Begoñak idatzi eta zenbait egilek marraztutako txakolinaren inguruko iaz digitalean ateratako 7 istoriotxoak batuta paperean atera dira orain, "Txakomic! - Txakolin zaporedun istorioak" izenburupean
Txakolinaren eta komikiaren batuketaren beste bi emaitza

Irudia: Alex Orbe / Kike Infame

Iaz eman genizuen Txakomic ekimenaren berri: Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia jatetxeak eta Jata-Ondo Uribe eskualdeko Landa Garapenerako Elkarteak elkarlanean sustatuta, Mikel Begoñak txakolinaren inguruko zazpi istorio idatzi zituzten eta zenbait egilek marratu, eta digitalean argitaratu ziren. Istorioak eta marrazkilariak ondokoak ziren: Parraren itzalean (Higinia Garay), Arrakala (Pedro J. Colombo eta Aintzane Landa), (Des)Blokeoa (Iñaket), Rokail (Adur Larrea), Agatharen azken kasua (Asier Iturralde), Erro sakonak (Josune Urrutia) eta Topaketa (Raquel Alzate). Bada, aurten denak batu eta Alex Orberen azalarekin paperean atera dituzte, Txakomic! - Txakolin zaporedun istorioak izenburuarekin.

Bestalde, Mikel Begoñaren gidoia eta Kike Infameren irudiak dituen Bizkaiko txakolinaren benetako eta ia behin betiko historia Parrapius Zerratia irakaslearen esanetan komikia ere eman dute argitara. Izenburuagatik asmatuko zenuten zertaz doan, ezta? Ba hori.

Asterixen eta Idefixen album bana gehiago

e-gor 2023/12/18 20:15
Asterixen abenturetan 22.a ("Bidaia handia") berrargitaratu da, eta Idefixenetan bigarrena ("Kroketak erromatar erara") ere atera da
Asterixen eta Idefixen album bana gehiago

Irudia: Uderzo / Fenech / Bastide

Salvat/Bruño etxeak, 2010eko hamarkadaren hasieran hasitako Asterixen komiki klasikoak jatorrizko kronologian berrargitaratzearekin jarraituz, 22. albuma atera du, Bidaia handia hain zuzen ere. Goscinny eta Uderzo egile jatorrizkoek egindako istorio honetan, gure heroi Asterix eta Obelix Panoramixentzako arrain bila itsasora ateratzen dira, baina ekaitz batek Amerikaraino eramango ditu...

Bestalde, iaz hasi zuten Idefix eta menderakaitzak saila, Latinari zaunka! istorioarekin. Bada, Obelixen txakurrari eskainitako spin-off eta prekuela (Obelix ezagutu aurreko Pariseko bizitza kontatzen baitu) honen bigarrena atera da orain, Kroketak erromatar erara. Gidoia Hervé Benedetti, Michel Coulon eta Simon Lecocq-ek egin dute, eta marrazkiak Philippe Fenech eta Jean Bastide-k egin dituzte.

Zortziko argitaletxearen bi komiki berri: Aitorren abenturen album berria, "Aitor eta lanpa magikoa", eta "Naiaren abenturak 1- Itsasoak irentsi zuen hiria"

e-gor 2023/12/17 10:13
Marie-Christine Thiry Merlo-ren 2015eko "Aitorren ametsa"-ren jarraipena da lehenengoa, eta Eno-ren lehen komikia bigarrena
Zortziko argitaletxearen bi komiki berri: Aitorren abenturen album berria, "Aitor eta lanpa magikoa", eta "Naiaren abenturak 1- Itsasoak irentsi zuen hiria"

Irudia: Marie-Christine Thiry Merlo /Eno

Marie-Christine Thiry Merloren Aitorren ametsa 2015ean atera zuen Zortziko argitaletxeak, eta orain dator jarraipena, Aitor eta lanpa magikoa. Joaldun-surflariak oraingoan marea beltzaren munstroari egin beharko dio aurre.

Horrez gain, Eno egilearen lehen komikia atera du, Naiaren abenturak izeneko sailaren lehenengoa hain zuzen, Itsasoak irentsi zuen hiria izenburua duena.

"X-Venture" mangaren "Gorputza krisian" saileko hirugarrena eta azkena, eta "Primal Power" saileko lehena

e-gor 2023/12/16 09:55
Ooso-k otsailean atera zuen "X-Venture - Gorputza krisian - Erreskate handia 3 - Nerbio-sistema" eta irailean "X-Venture - Primal Power 1 - Erregeen sumina - Lehoia vs. Tigrea"
"X-Venture" mangaren "Gorputza krisian" saileko hirugarrena eta azkena, eta "Primal Power" saileko lehena

Irudia: Hot-Blooded Souls / Black Ink Team

Ooso Kataluniako etxea iaz hasi zen X-Venture manga argitaratzen, pertsona bat sendatzeko gorputzean sartzen diren robot miniaturizatuei buruzko Gorputza krisian - Erreskate handia saileko lehen biekin, 1 Arnasketa eta digestio aparatua eta 2 Zirkulazio-aparatua. Bada, aurtengo hasieran sail horren azkena atera du, 3 Nerbio-sistema, aurrekoak bezala Hot-Blooded Souls-ek egina, eta sail berri bat hasi du animalien ingurukoa, X-Venture - Primal Power, lehenengo liburukiarekin, 1 Erregeen sumina - Lehoia vs. tigrea, Slaium eta Meng-en gidoiarekin eta Black Ink Team-en marrazkiekin. Sail berrian, izenburuan ikusten denez, animaliei buruzko jakingarriak ikasiko ditugu, abentura dibertigarriez gozatzeaz gain.

e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10