Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Liburudendara birritan joan beharra

Amatiño 2010/09/30 00:05
Behar bada ni txorimalo samarra naiz, baina komunikabideetan aurkeztearekin batera dendatara iristen ez diren liburuei nik boikota egin izaten diet. Nik ez dut aurkeztu berri den liburua erosteko denda berberera birritan joan beharrik.

Kapitain pilotu

Amatiño 2010/09/28 00:05
Gaur hutsaren hurrengoa falta izan zait azafatari deitu eta botatzeko: “Aizu, esaiozu hor aurreko kabinan agintean dagoen kapitan pilotu harroputz horri, kaiku hutsa dela”. Baina zahartzen ari naiz. Nere bilobengan pentsatzen hasi eta… aittitta, honezkero hobe duzu istilutan ez sartzea. Baina gero, Loiura heldu bezain laster, damutu egin naiz.

Ikatzaren etorkizun beltza

Amatiño 2010/09/27 00:05
Komunikabideetan etenik gabe jakiten ari gara ikatz-meategietako langileen egoera latzaren berri. Zenbaitetan lan-gatazka arrunta ematen duen arren, funtsean energia-sistemak bizi duen hil ala biziko erronken ondorioa baino ez da. Ikatzak gero eta leku gutxiago du energia-kontsumoaren tartan.

Zinemaldian txartel, Eibarren “charttel”

Amatiño 2010/09/25 16:05
“Teoría de la conspiración: En realidad, los seres avistados con txartelas al cuello no tendrían nada que ver con el Festival. Seguiremos informado” (LA PARADOJA DEL ACREDITADO. Mikel G. Gurpegui. El Diario Vasco, 2010.09.23).

Aita zenaren argazkia

Amatiño 2010/09/24 00:05
Norberaren aita zenaren argazkia bat-batean topatzeak nolabaiteko zirrara sortu behar du nahitaez. Honelako zerbait gertatu zaio segurutik gure Josu Mendicuteri, Simon Bolibarren museoaren inaugurazioa zela eta, orain 27 urte ateratako argazkian ustekabean aurkitzerakoan.

San Maurizio

Amatiño 2010/09/22 10:29
Gaur, irailak 22, Autorik gabeko Nazioarteko Eguna da. Nere gaztaroan San Maurizio eguna besterik ez zen, “tintoreroen“ eguna hain zuzen ere, gure etxean beti ere gogoan hartzen zen eguna. Garai haietan auto gutxi zegoen eta, zaharberritu beharraren beharrez, tindatu beharreko arropa asko. Negozio duina eta onuragarria zen. Gauzak dezente aldatu dira geroztik. Gaur lar auto dago eta batere tindategirik ez. Egungo "tintoreria" apurrek izena dute baina ez izanik, ez baitute ezer tindatzen.

Lasaitu ederra!

Amatiño 2010/09/21 00:05
Oraingoan jakin dut, Atxagari esker, arazoa ez dela euskararena, ez euskal idazleena, ezta euskal literaturarena ere. Arazoa nirea dela. Tira, eskerrak gero nire --eta nilakoen-- arazoa baino ez den. Beti ere lasaigarri baita jakitea euskara, euskal idazleak eta euskal literatura ni gabe ere biziko direna. Erantzukizun bat gutxiago, beraz.

El mapa de Gipuzkoa de 1957

Amatiño 2010/09/19 00:05
En 1944, la imprenta Gráficas Laborde y Labayen de Tolosa publicó la “Carta Ilustrada de la Muy Noble y Muy Leal provincia de Guipúzcoa”, según diseño personal y copyright del pintor y artígrafo Gregorio Hombrados Oñativia (Zarautz, 1902 – Tolosa, 1978). Una segunda edición notablemente corregida y aumentada vio la luz en 1957.

Hirurogeita bost

Amatiño 2010/09/17 10:23
Arrate Eguna igandez izan zen 1963an. Biharamunean, irailaren 9an, astelehenez, lanean hasi nintzen estreinako. Hamazpi urte besterik ez nituen, hurrengo astean noiz hamazortzi kunplituko irrikaz zain. Hamazortzi ez ziren gero artalak. Zenbait hilabete geroago ekin nion Zeruko Argian idazteari, Eibarko berriemailearenak egiten. Garai hartan non-nahi nintzen gazteena. Orain, ostera, non-nahi naiz zaharrenetakoa, lanean bai behintzat. Inguru honetan ere… hor nonbait.

Agur Maritxu

Amatiño 2010/09/15 23:48
Arrate Egunean hil zen, Buenos Airesen, Maritxu Aranberri Villabella. 98 urte zituen eta 70 baino gehiago zeramatzan Argentina bertan. Euskaraz zein gaztelaniaz hitzegiten jarraitzen zuen sekula Eibartik atera izan ez balitz bezala. Nolabait esateko, hizkuntza batean zein bestean, gaur egungo eibartarrak baino eibartarrago.