Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Matxismoa ote?

Amatiño 2010/11/29 23:55
Ez nuen telefono-zenbakia gorde, ez nuen-eta deitzeko asmorik urriena ere. Nere Jekyll-alderdiaren iritziz, honezkero ez nago txorakeriatarako, eta Hyde-aldearen ustez, berriz, zahartxoegia zen. Ez dut ordea sekula jakingo zer esango ote zukeen Jekyll-Hyde bikoteak Mallorcako estetizistak 35 urte izan balitu. Hau matxismoa al da?

Euskal historiografiaren heldutasunik eza ote?

Amatiño 2010/11/27 23:45
Elena Barrenaren argudioek dezente landuak ematen duten arren, ez dut nik esango nork duen arrazoia, ezta Eusko Jaurlaritzaren zein Gipuzkoako Diputazioaren turismo berripaperak eta bide-bazterretako seinaleak aldatu behar direnik aldarrikatuko ere. Baina, gutxienez, zilegi bekit esatea Jose Luis Orellaren isilunea harrigarria dela, eta honelako jokaerek, euskal bibliografiaren heldutasuna zalantzan jartzeaz gainera, ez dutela Orellaren beraren azterlana leku onetan uzten.

Ama Extremadura

Amatiño 2010/11/25 23:30
Espainiako Konstituzioa onartu zutenean, 1978an, extremadurarren artean inor gutxik izan zuen gogoan noizbait etorri zitekeen autonomiarik. Zer zenik ere. Eta, zerbait izatekotan, euskaldunen eta katalanen amets gaiztoren bat edo. Gaur egun, ostera, ikaragarri zail da aurkitzea Extremadura osoan autonomiaren aurka hitzegingo duenik. Atzo bertan, Cáceresen, alboan izan nuen senatari-ohi sozialistak zioenez: “Autonomia da Extremadurak azken ehun urteotan izan duen gauzarik onena.”

Mendi-bizikletaren bakar-garaiak

Amatiño 2010/11/23 23:30
Ibilaldi guztietatik bizkorrenetakoa, seguru asko, Oiz gailur gainetik Trabakuarainoko maldan beherako jaitsialdia. Jaitsi eta jaitsi eta jaitsi, eten barik jaitsi, aspertzeraino jaitsi, batere pedalkadarik gabe, besoak eta eskumuturrak minduta, ipurdia estutu, mingaina hortzez josi eta kokotsa noiz hautsiko, jaitsi. Mundiala. Sekula “mendi errusiar” hoberik!

Gerla Zibila: Iparraldeko ikuspegia

Amatiño 2010/11/21 23:55
Espainiako Gerra Zibila (1936-1939) amaitu zela hirurogeita hamar urte betetzen zirela eta, Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa Batzordeak topaketa eratu zuen iaz, gertaera hark euskal literaturan izandako oihartzuna azterteko asmotan, eta orduan aurkeztutako zortzi ikerketa bildu ditu orain "Gerra Zibila eta euskal literatura" (Euskera 2009, 54, 2-2. zatia) alearen baitan, Ana Toledo euskaltzainaren ardurapean.

Guztiontzat lekurik ez balego bezala.

Amatiño 2010/11/19 21:05
Oraindik ere bada gurean elizara joaten den jendea joaten ez dena baino hobea dela uste duenik. Dagoen bezalaxe uste duenik inoren sinesmenak aurrerakoikeriaren suan erre beharreko sorginkeria zaharkituak direla.

Teoria guztien gainetik, merkatu guztien azpitik

Amatiño 2010/11/17 00:05
Teoriak, diseinuak, paperak… edozerri eutsi omen diezaioketen arren, praktikak besterik adierazi izaten du, eta kasu honetan behintzat esperientziak frogatu du zenbaitek garai-aldaketatzat burututako egitasmoak ez duela irakurleen artean batere onespenik izan.

Euskal kogenerazio-sistemarik handiena

Amatiño 2010/11/15 23:50
Kogenerazioa da Administrazio Publikoak argindarra ekoizteko saritzen dituen sei sistemetarik bat. Beste bostak hondakinak, biomasa, hidraulikoa, haize-errotak eta eguzki-indarra dira. Herri-Administrazioaren ustez sei sistema hauek sustatu beharrekoak dira, euren energia-eraginkortasunari esker erregaien kontsumoa murrizten baita eta ingurumena jagon.

Artur Mas, fidagarria

Amatiño 2010/11/13 23:50
Ene irudiko, Artur Mas da gaur egun espainiar politikagintzak merkatuan duen hautagairik baliotsuena. Katalunian eta Espainia guztian barrena, Hego Euskal Herri osoa tarteko.

Eta orain, zer?

Amatiño 2010/11/11 00:10
Sekula izan den lehen kazetari euskaldun lizentziatua, euskal irratigintzaren aitzindarietakoa, euskarazko irrati publikoaren aurrenengo zuzendaria, munduko irratirik handienetakoaren nazioarteko albistegi-burua, Erromako Unibertsitate Gregorianoan master-irakaslea… Ea nork eskaini dezakeen curriculum hoberik eta hala ere… hala ere ezin esan, tamalez, “aurkezpenik behar ez” duenik. Berrogei urtetik beherakoen artean bai behintzat.