Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Ustezko sorginak, benetako sua

Amatiño 2010/11/03 16:44
Orain dela 400 urte, 1610eko azaroaren 7an hain zuzen, igandea izan zen. Aurten bezalaxe. Egun hartan hasi zen, Logroñon, Baztango hogeita hamaika ustezko sorginen kontrako auzia. Hemeretzi emakume eta hamabi gizonezko. Nor bere nortasun eta izen-deituraren jabe.

Urkulluren plagioa

Amatiño 2010/11/02 18:32
Auskalo gero Iñigo Urkulluk arrazoirik duen ala ez, baina ezin esan behintzat ezer berririk asmatu duenik, egunbete lehenago Filipe Bidartek atzerritik adierazitakoa berresan baino. Urkulluri, txarrenean ere, plagioa bizkarreratu dakioke, baina ez horratik lelokeriak asmatzea.

Lazkano bergararra, Bilboren bihotzean

Amatiño 2010/11/01 00:52
Astegun buru zurian, arratseko bostak aldera, 75 ikusle eta 15 laguneko 3 bisitari-talde zenbatu nituen, Bilboko Arte Ederretako Museoan, Jesus Mari Lazkanoren erakusketan. Ezin uka zerbait berezirik behar dela, nahitaez, arratsalde erdian horrenbeste lagun ezein pintura-agerpenen inguruan bildu ahal izateko. Eta onartu beharko, gainera, bergararraren moldeak baduela kritikariak, adituak eta ezjakinak aldi berean biltzeko gaitasunik.

Estrategia gutxi eta ezjakintasun asko

Amatiño 2010/10/30 00:10
Urriaren bigarren hamabostaldian zehar, Donostian jendaurrean antolatutako bi hitzalditan, zentral nuklearren aldeko adierazpen nabarmenak egin izan dira eta, prentsa zein irratitelebistako hainbat kazetari bertan izan arren, inon ez da ordea ezusteko defentsa horren berririk eman. Good news, no news… ote?

Espiritualitate laikoa

Amatiño 2010/10/28 00:10
Mikel Hernández Abaituak uste du “herri baten barne historia inportanteagoa dela zenbait gauza ulertzeko historia ofiziala baino”. Uste ezezik, egin ere egin du eta, urrutiegi joan beharrik gabe, bere inguru-minguru hurbilean hainbat urtez bertatik bertara ezagutu izan duen barne-kronika sentimentala idatzi egin du, berak, eta irakurtzeko plazerra eskaini, guri.

Argi aski eta izar urri

Amatiño 2010/10/26 16:00
"Izarren argia” filma ez da inondik ere dokumentala baina zentzu honetan du interesik handiena. Eta ez eskaintzen dituen datuak eta zertzelaladak zehatz egiazkoak direlako, oro har ahazturik genuen gertakaria ezagutarazten digulako baizik. Inor gutxik zuen gogoan Saturraranen espetxerik egon zenik ere eta Baleuko ekoiztetxearen lan bikoitzak (filma eta liburua) historiaren pasarte hura berreskuratu digu. Horra bere ekarpenik baliotsuena.

Espainiako Konstituzioa eta Gernikako Estatutua

Amatiño 2010/10/24 20:31
Ea behingoz konturatzen garen, euskal abertzaletasunaren arazoa ez dela indarrean dauden legeek gure aldarrikapenak mugatu izana, gure indarrak legeek eskaintzen dizkiguten aukera guztiez baliatzeko baino ahulagoak direla baino.

Kamera ezkutuak ez du narraziorik behar

Amatiño 2010/10/22 21:00
Genero bakoitzak bere formato aproposa du. Literaturak nekez aurkituko du egunkaritan egoitza erosorik; egunkariak beti emango ditu albisteak liburuak baino hobeto; eta liburuak ez du inoiz telebista-kamera ezkutuak bezainbateko irudirik salatuko.

Inkestei begira politikarik egiten ez duten politikariak

Amatiño 2010/10/20 19:00
“Begira anderea, bi eratako politikariak daude. Goizean jaiki, inkestak irakurri eta emaitzen arabera erabakiak hartzen dituztenak, eta estrategia bat dutenak eta aurrera eramateko gertu daudenak, hainbatetan erabaki horrek iritzi publikoaren gehiengoaren ideien kontra jarri beharra eskatzen duen arren" (Helmut Khol, 1982).

Espainia eta Frantziaren arteko oliobiderik eza

Amatiño 2010/10/19 19:15
Zer gerta ere kontua da Espainia estatu isolatu samarra dela energia-azpiegituraz. Argindar-sarea –Frantziako zentral nuklearren elektrizitatea eskaintzen diguna— urria da, petrolio-hodirik ez dago bat bera ere, eta gas-hodia da salbuespen bakarra, euskal interesen mesedetan hain zuzen ere.