Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Nork ote arrazoia?

Amatiño 2010/12/14 22:19
Gaur goizean ebakuntza egin didate Mendaroko Ospitalean. Ez da ustegabeko kontua izan. Mende erdi baino gehiago bizi izan naiz jakineko etendura honekin. Orain 53 urte mediku batek ezan zuen ebakuntza egin beharko zidatela eta beste batek, ostera, ezetz. Nork asmatu zuen?

Gizon-munduan kudeatzaile nagusi

Amatiño 2010/12/13 23:10
Nuria Lopez de Gereñu izango da Confebask-en idazkari nagusi berria, 1995etik hona azken hamabost urteotan ardura hori izan duen Jose Gillermo Zubiaren ordez. Horrela erabaki du gaur arratsaldean bertan euskal enpresari-elkarteak eta urtarriletik aurrera jarriko da indarrean. Hona non, gure eibartarra, gizon-munduan kudeatzaile nagusi. Zorionak.

“Latinamerikar ametsaren” ordua

Amatiño 2010/12/13 12:00
Baikortasuna eta itxaropena dira Argentinan eratu berri den XX. Gailur Iberoamerikarraren giroa ondoen laburbiltzen duten hitzak. Estatu Buruen biltzar politikoetan hezkuntza, demokrazia eta oreka azpimarratu badira, aldi bereko enpresari-topaketan, berriz, prestakuntza, egonkortasuna eta klase ertainen susperraldia nabarmendu. Hainbat mende eta belaunaldi gatazkatsuren ondotik “Latinamerikar ametsaren” ordua heldu omen da.

Diru-gutizia, ez moral-kontua

Amatiño 2010/12/12 00:05
Frankfurtetik Buenos Airesa 13:50 ordu behar ditu hegazkinak. Ez dira inondik ere Elkanok behar izan zituen bost hilabeteak, ezta gure aita zenak 1930an egindako astebetea ere. Baina, orduz ordu, ipurdiko mina egiteko beste dira eta aldameneko bidaikidea zertxobait ezagutzeko lain.

Kutxen eta txakolinen muga beretsuak

Amatiño 2010/12/11 00:10
BBK eta Vital Kutxa batzekotan ari omen dira harremanetan. Gipuzkoako Kutxa, aldi berean, albora begira, ez ikusi egiten. Hiru kutxek erakunde bakar bat osatzeko ideiak hogei urte ditu. Geroztik, ezer gutxi aurreratzeko gauza izan diren bitartean, Nafarroako CANa eta Kataluniako La Caixa, besteak beste, hazi baino ez dira egin urtez urte. Kutxei txakolindegi-kultura darie.

Durangoko Azoka, 1975: Mirèio

Luistxo Fernandez 2010/12/09 00:12
Beti harritu izan naute liburuak urtean behin baino erosten ez dituztenek. Bai duela 35 urte eta zer esanik ez orain. Nola arraio aukeratu? Nola egoki samar hautatu? Urtean zehar han-hemenka pikatzen zail baldin bada… zelan demontre asmatu Durangoko bazar garau, jori eta sakabanatu horretan?

Xabierren gorazarrez

Luistxo Fernandez 2010/12/08 00:05
Xabierren heriotzak Euskal Herritik 11.000 kilometrora harrapatu nau. Beste giro batean, beste zeregin batean, beste mundu batean. Xabier, gure Xabier, "Luis Alberto" maitekiro deitzen zidan bakarra. Duela ia berrogei urte molde horri ekin eta oraintsu arte jarrai, besterik ez balitz bezala. Behin esan zidan "milonga" izena nuela. Segurutik arrazoi zuen baina iragazki poetikoa berak ezartzen zuen. Ez dit sekula gehiago inork horrela deituko. Ez behintzat maitasunez.

Sarituak Ega Master eta Galdakao Ospitalea

Luistxo Fernandez 2010/12/06 16:18
Gasteizko Ega Master enpresak eta Galdakao-Usansolo Ospitaleak jaso dute, Mar del Platan amaitu berri den Iberoamerikar Gailurraren baitan, Iberoamerikar Kalitate Saria. Garaikur hauek Europan eratu ohi diren EFQM sarien kideko dira, baina Hego Amerika, Espainia eta Portugal herrialdeetako enpresei eskainiak.

ETB, 23:30

Amatiño 2010/12/03 23:30
Ikusentzulerik gehienentzat, garrantzitsuena ez da Euskal Telebistaten kate bakoitzak egunean zehar eman ohi duen ordu erdiko informazio politikoa, gainerako hogeita hiru ordu t´erdiak baino. Audientzia-gunea hor dago. Eta honetaz ez da eztabaida latzik sumatzen, ez haserre-hotsik entzuten, ez ezer.

Saritua Ega Master enpresaren belaunaldi-txandaketa

Amatiño 2010/12/01 23:45
Iñaki Garmendia Urkizu Gasteizko Ega Master enpresaren zuzendari gerenteak jaso zuen atzo Iruñean, Felipe Printzearen eskutik, Espainiako Enpresari Gazteen Konfederazioak urteroko eskaini ohi duen “Belaunaldi-txandaketa” saria.