Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Inkestei begira politikarik egiten ez duten politikariak

Inkestei begira politikarik egiten ez duten politikariak

Amatiño 2010/10/20 19:00
“Begira anderea, bi eratako politikariak daude. Goizean jaiki, inkestak irakurri eta emaitzen arabera erabakiak hartzen dituztenak, eta estrategia bat dutenak eta aurrera eramateko gertu daudenak, hainbatetan erabaki horrek iritzi publikoaren gehiengoaren ideien kontra jarri beharra eskatzen duen arren" (Helmut Khol, 1982).

Batek daki Sarkozyk arrazoirik ote duen ala ez baina bizpahiru ideia hauek behintzat sumatzen ditut.

1.      Politikarien kontra edozein unetan edozer esateko gertu egon izaten den hainbatek sarri esan ohi du politikariak populista hutsak direla eta botoen arabera baino ez dutela erabakirik hartzen, erabaki txarrak izan arren. Segurutik horrelakorik ere izango da eta ez dut nik kontrakorik adieraziko. Baina, kasu honetan behintzat, ezin esan gero Sarkozyren erabakia popularra denik eta botoak emango dizkionik. Ala bai?

2.      Auskalo Sarkozyren zenbakiak egiazkoak ote diren ala ez baina itxura guztien arabera arriskuan dagoena ez da gaur egungo egoera, zenbait urte barruko pentsioen ezintasun ekonomikoa baizik. Hau da, Sarkozyk nahiago bide du orain gaiztoarenak egin, historiara denboraz erabakiak hartu ez zituen agintari koldartzat pasatu baino. Hartu beharreko erabakiak denboraz hartu izan balira... Sarkozy kokildu izan ez balitz...

Honek guztiak duela laupabost urte Josu Jon Imazek jendaurreko hitzaldian kontatutakoa oroitarazten dit: Discurría el año 1994. Participábamos con el canciller alemán Helmut Kohl en un buró político del Partido Popular Europeo. Una dirigente del PP planteaba a Kohl la necesidad de moderar el europeísmo del PPE, dada la creciente desafección de la ciudadanía hacia Europa. El canciller espetó a la interpelante: "Mire señora, hay dos tipos de políticos. Los que se levantan por la mañana, leen la encuesta y toman en función de ella sus decisiones, y aquellos que tienen una estrategia y están dispuestos a llevarla adelante, aunque en ocasiones les suponga oponerse a las ideas mayoritarias en la opinión pública a la que intentarán convencer de lo contrario. ¿O cree usted que yo pregunté a los alemanes en 1982 si querían que instalase los misiles Cruise y Pershing?".

Gogoratu dezagun sobietarren SS-20  misilen kontra hartutako jokabide hura erabatekoa izan zela gerra hotzaren baitan, eta sobietar diktaduraren hondamendia eragin zuten erabakirik garrantzitsuenetako bat. Helmut Kohlek ezagutzen zituen, bai, 1982ko udazkeneko inkestek ziotena baina ez zien jaramonik egin. Nonbait goi mailakoagorik  zen auzitan zegoena eta historiak arrazoia eman zion. Kohlek estatu-erabakia hartu zuen, estatu-erantzukizuna zuenez gero.

                              

                                                                               Nicolas Sarkozy

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: