Pello Errotaren emaria, baliotan jarria
Amatiño
2017/03/28 00:05
Ezkondu aurretik, gurasoen etxean, irakurri nuen nik estreinako “Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua” (Auspoa, 1963). Mende erdi geroago bigarren aldiz erosi dut (Hauspoa, 2016), Bernardo Atxagaren hitzaurrea irakurri nahiez eta Asun Garikanoren euskara batuzko bertsioa jakin minez. Bien artean lortu dute orain, ekonomian batez ere, hitzetik hortzera aipatu ohi den leloa: baliotan jarri.
Erantzunik ez
Lanik eskatzekotan, lan-eskaintzari egokitu behar
Amatiño
2017/03/24 15:35
Datorren astelehenean, Euskal Autonomia Erkidegoko sei enpresa-erakundek --Mondragón, DanobatGroup, Petronor, Uvesco, Tubacex eta ITP-- lankidetza-protokoloa sinatuko dute Eusko Jaurlaritzarekin batera, gazteen artean Lanbide Heziketaren garrantzia sustatzeko eta Heziketa Duala deritzan formula areagotzeko.
Martin McGuinness, parerik gabea
Amatiño
2017/03/21 17:05
Behar bada Irlanda ez da Euskadi eta, segurutik, ezta Euskadi ere Irlanda. IRAko Martin McGuinness-ek nekez duen bezalaxe parekorik Euskal Herriko ETAren baitan.
Energiaren konplexutasuna
Amatiño
2017/03/17 14:40
Fracking-ak eta energia nuklearrak CO2 isuriak murrizten dituzte. Honek ez du esangura fracking sistema eta zentral nuklearrak aldarrikatu behar direnik. Baina, bai, benetako soluzioak konplexuak direla, erabakiak hartzea zaila dela eta energia-mixa adostea, behar beharrezkoa.
Hamahiru urte geroago
Amatiño
2017/03/13 00:05
Bihar bezalako egun batean, 2004eko martxoaren 14ean, galdu zituen PPk astebete lehenago irabaziak bide zituen espainiar hauteskundeak. PPk inkestek ematen zizkioten baino 21 parlamentari gutxiago lortu zituen eta PSOEk, ostera, 23 gehiago. Iraulketa haren arrazoirik nabarmenetakoa, hiru egun lehenago, hilaren 11an, Madrilen gertatutako atentatu terrorista izan zen edo, zehatz, atentatu haren inguruan PPk egin zuen kudeaketa zeharo txarra.
Europa, bertatik bertara
Amatiño
2017/03/09 00:05
Aspaldiko partez, Euskal Herria Europara begira jarri da aho batez. Behingoz! Alain Rousset, Iñigo Urkullu eta Uxue Barkos presideenten arteko batzarrak, Bordelen, inoiz baino sendoago bildu ditu, elkarrekin eta norabide bertsuan, Bidasoako mugaren inguruko herrialdeak.
Made in Eibar
Amatiño
2017/03/05 13:30
Gasteizen bada ileapaindegia, Eibarren egindako “bizargile-besaulkia” duena. JASO markaduna, orain ehunen bat urte Daniel Acha zenak patente amerikarrez egindakoa. Eibarko industriaren urrezko garaien lekukoa.
Errealitatea laburtu beharra
Amatiño
2017/03/01 00:05
Edozein informazio teknikoren berri ematerako orduan ohikoa izaten da teknikarien eta komunikatzaileen arteko eztabaida. Teknikoak xehetasunera, ñabardurara, ugaltzera eta luzatzera jo ohi du. Komunikatzaileak, ostera, orokorraren, ulergarriaren, motzaren eta laburraren hautua dagi.
Manu Alvarez, aurtengo Energia Saria
Amatiño
2017/02/25 00:05
Manu Alvarez kazetariak irabazi du Energia 2017 Saria, ‘petrolio’ deritzan sailean. Manu El-Correo egunkarian lanean ari da azken 37 urteotan eta, seguru asko, Euskal Herriko ekonomia-komunikazioaren larrainean, kazetaririk ezagunena eta adituenetakoa da, baita itzalik handienetakoa ere.
ETA armagabetu? Hobe luke behingoz desegin
Amatiño
2017/02/21 00:05
Armagabetze-kontuak direla eta ez direla, hor ari dira eztabaidan Eusko Jaurlaritza eta ETAren ordezkariak. ETAk betidanik dena berandu egin izan du eta, oraingoan ere, ildo beretik egingo du, ohiko erritmoan alegia: berandu eta txarto. Martxa honetan, argi ez badabil, 100 milioi euro besteko zorrari aurre egiten amaitu beharko du.