Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Sekulako ikuspegia, inoizkoa

Sekulako ikuspegia, inoizkoa

Amatiño 2019/04/10 10:25
Teknologiak aldaketak erakarri ditzakeenik ez dago zalantzan. Egiturazko, taxuzko eta zentzuzko aldaketa sakonak ez ezik, baita, eraz eta moldez, arinagoak ere, itxurazkoak alegia. Horra, beheko argazkia, zenbaitek hasieran nekez identifikatuko duena, mila aldiz bertatik bertara ibilitakoa izan arren.

Debaitsasotik

Aitor Lasak aurreko asteburuan dronez ateratako argazkia. Erdi-erdian Deba ibaia, itsasaldetik ikusia. Aurrez aurre hiru hondartzak. Barrenean Deba herria, Andutz eta Arnoren artean. eta, ezker-eskuinez, Aitzandiko muturretik Alkolearaino, Mutrikura bidean. Baita dezente urrutiago ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: