Azken berrogei urteotako daturik onenetarikoak
Amatiño
2019/08/01 18:49
Euskal Autonomia Erkidegoan %8,8; Nafarroan, %7,6 eta Espainian, %14. Hona 2019ko bigarren hiruhilekoak azaldu dizkigun langabeziaren datu ofizialak. Azken berrogei urteotako daturik onenetarikoak.
Adierazgarria da gero, 1981etik hona lau urtez baino ez direla izan langabeziaren datuak orain bezain onak Euskal Autonomia Erkidegoan, eta bederatzi bider, berriz, Nafarroaren eta Espainiaren kasuan.
Nahiz erraz ahaztu, EAEko langabezia %24,5raino heldu zen 1993an eta, gezurra dirudien arren, 1981etik 1994 arte, EAEren datua Espainiakoa baino altuagoa izan zen urtez urte. 1995 urtetik aurrera, ostera, beti izan da murritzagoa.
Nafarroan, berriz, lagabezia beti izan Espainian baino urriagoa, batere salbuespenik gabe.