Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Frantziaren eta Italiaren pare-edo, baina Alemaniaren bikoitz

Frantziaren eta Italiaren pare-edo, baina Alemaniaren bikoitz

Amatiño 2019/05/14 14:10
Ontzat eman beharrekoak-edo, azken hiru hilabeteko langabeziaren euskal datuak, espainiar saltsaren baitan, behintzat. Ez behar bezain onak, Europar Batasunakoekin (%6,5) alderatuz gero; homologagarriak, Frantziakoak (%8,8) eta Italiakoak (%10,2) kontutan hartuta; eta, nabarmen eskasak, Alemaniakoa (%4,9) helburutzat joko bagenu.

Langabeziaren datuak ezer gutxi aldatu dira 2019ko lehen hiruhilekoan, 2018ko Gabon Zaharretakoekin alderatuz gero. Agian,salbuespen bakarra Nafarroa da, %9,9tik %8,2ra bitarteko jauzia ez baita, digitu bakarreko kopuruetan gehienbat, gauerdiko ahuntzaren eztula.

 

PARO 1981-2019Martxoa

Mapa zeharo adierazgarria da. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa dira ehuneko hamarretik beherako datua azaltzen duten bakarrak. Bestetik, ohi denez, zenbat hegoalderago, hainbat langabezia gehiago.


Enplegua20191

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: