Nahi eta ezin
Amatiño
2020/02/04 14:30
Langabeziaren datuek apurka-apurka hobetzen jarraitu dute 2009 urtean zehar, baina Europar Batasunean izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan zein Espainian, hobetu bai, baina 2008ko krisialdiaren aurreko mailarik lortu, ez. Nahi eta ezin.
Erantzunik ez
Mindura gaur
Amatiño
2020/01/26 09:00
Alabak eta biok liburukiak, aldizkariak eta paper zaharrak atontzen-edo dihardugularik, horra non agertu zaigun --nola hala irakurtzen saiatu ostean— “Mindura gaur” deritzon liburuxka, batere egile-izenik eta datarik gabe . Guztira 37 orrialde, ziklostilez argitara emanak, grapa ugertuez josiak.
Borja Sémper
Amatiño
2020/01/21 09:00
Borja Sémper Gipuzkoako Alderdi Popularraren lehendakariak, Euskadiko PPren erreferentziarik nabarmenenetakoak, politika utzi du. Sémperren aitzakiaz, aukera aproposa politikaren balioa aldarrikatzeko, politikariak erraz gutxiesten ditugun gizarte honetan.
Auto elektrikoaren patxada
Amatiño
2020/01/16 09:00
Orain hamar urte iragarritakoa betetzekotan, 2020an matrikulatuko diren hamar auto berrietatik bat elektrikoa izango da edo, hobeto esan, izan beharko luke. Urtea hasi besterik ez da baina, honezkero, ez da ausartegia izan behar adierazteko, 2010eko iragarpenak ez direla inondik ere beteko.
On hutsaren jakineko historia
Amatiño
2020/01/12 15:58
“Richard Jewell” da, segurutik, batez beste, egunotan euskal zinematan ikusgai dauden filmetarik atseginetakoa. Clint Eastwood zuzendariak badu meriturik, ikusentzuleak hasiera beretik bai baitaki zelan amaituko den gizagaixo on hutsaren historia. Eta, hala ere…
Aurrerapenaren aldeko apostua
Amatiño
2020/01/07 09:00
Zalgurditik gasolinadun autora pasatzeko, mendebaldeko zibilizazioak 10 urte baino ez zituen behar izan, XX. mendearen hasieran. Aurrerapenaren aldeko apostua ian zen. Jarrera-kontua. Zer kosta ere, jendeak nahiago izan zuen gurdi autonomoa, zaldi-gurdia baino. Ehun urte geroago, ulertu nahi duenak ulertu dezala.
Lapurdin, pirripitaz, zirga-bidez eta barta-bidez
Amatiño
2019/12/29 12:00
Ez dut, Lapurdin, hiri-barruko bidegorririk ezagutzen. Badira, ordea, Baionaren inguruko hainbat herriren arteko ibilbide egokiak, aukeran pirripitaz (txirrindua, lapurtarrez) abiatzeko. Guztiz aproposak, esaterako, Errobi zein Aturri ibarretako “zirga-bide” eta “barta-bide” izenekoak. Baita Aturri ibaiaren uretan amaitzen diren Ardanibia, Aran eta Biduze errekaldeetakoak ere.
Begirunea
Amatiño
2019/12/24 09:00
Ez duena balio zera da: Iparraldean eta Nafarroan pasa-misi egin, gehiago lortu ezin delakoan. Eta sistemak onartzen ez dituen formulak Euskal Autonomia Erkidegoan soilik planteatu. Nire ustez, arabar, bizkaitar eta gipuzkoarrok nafarrek eta ipartarrek besteko begirunea merezi dugu.
Azalpenak nekez dira kalterako
Amatiño
2019/12/22 18:30
Eguberri garaiko kontzertu ederra eskaini ziguten Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Koralak, Euskalduna jauregian, Schöbergen kontakizun musikala eta Beethovenen sinfonia “Korala” tarteko. Ederra bai, benetan, baina aitzakiarik gabekoa, ezin esan. Aukeran, pare bat azalpen erraz falta izan zitzaizkion sekulakoa izateko.
Ezagutzaren ibilbidea (500-1500)
Amatiño
2019/12/13 10:05
Eskolan erakutsi ziguten, Erromatar Inperioa V. mendean hondoratu ostean, grekolatindar kulturaren oinordetzak gainbehera egin zuela Europan zehar, hainbat mende luzetan barrena.