Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Loreak dira landareak

Loreak dira landareak

Amatiño 2021/02/06 12:00
Liburu benetan txukuna, gero, Jakoba Errekondok etxeko landareez prestatu "diena". Emakumeek loratzeraino maite omen dituzte landareak eta “beraiek ere landareetan loratzen dira. Emakume horiek ez diete landare esaten, lore esaten diete. Loreak dira landareak”.

Etxe-barruan, balkoian eta lorategian erein edo hazi ohi diren 180 inguru landareren fitxak bildu ditu Jakoba Errekondok, bakoitzari dagozkion zertzelada berezien berri emanez, behar duten argiaz, tenperaturaz, ongarriez, ureztatzeaz eta ugaltzeaz. Baita, zenbait kasutan, ondo zaintzeko kontuan hartu beharreko katramilak garandu ere.

Fitxen aurretik, egileak jaso ere jaso ditu izan daitezkeen arazoak eta osasunerako onurak, landare-aukeraketan, zaintza-lanetan zein ugalketan. Eta fitxen ostean, berriz, euskal hiztegi aproposa eta, informazio orokorra emate aldera, landare-bilabidea.

Paperez, argazkiz eta diseinuz, primeran moldatutako liburua, segurutik Argia eta Bizi Baratzea bikotearen ekimen bateraturik gabe sekula kaleratuko ez litzatekeena, edota Alkartasuna, Endanea, Karabeleko eta Lafitte etxeen babesik izan ez balu.  Elkarlanak erakar ditzakeen emaitzen adibide ona, besteak beste. Aurreko irailean izan zuen lehen argitaraldia eta azaroan, berriz, bigarrena. 

Nork ez du landarerik etxean? Norberak erosteko nahiz inori  oparitzat eskaintzeko moduko liburua. Otsailaren 14ean ez al da urtero San Balendin izaten?

Buganvilla
Gure etxean ez dago emakumerik. Bai, ordea, balkoian, buganvillarik ederrenetakoa. Irailetik loretan dirauena. Gustura dago, antza, eguteran..
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: