Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Datuek ez dute benetako larrialdia islatzen

Datuek ez dute benetako larrialdia islatzen

Amatiño 2021/01/30 15:45
Aurreko hiruhilabeteko taulapean zera irakur zitekeen: “Ikaragarria, benetan, estatistika hotzek aditzera ematen duten itxurazko patxadaren eta gizarteak bertatik bertara bizi duen giro goibelaren arteko arrakala. Zalantzarik ez, hurrengo abenduaren 31ko datuak adierazgarriagoak izango direla. Baita, tamalez, beldurgarriagoak ere”.

Ba... ez. Ustea ez da jakitea. Hiru hilabete geroago itxurazko patxadak lehengo lepotik jarraitzen du, eta abenduaren 31ko datuek ez dute ematen adierazgarriagoak direnik, ezta nabarmen beldurgarriagoak ere, nahiz, atzoko bertoko datuen arabera, Barne Produktu Gordina %10 jaitsi  EAEan eta %11 Espainian.

Espainiar Estatu mailan 2,9 milioi langilek jarraituko dute ERTEn, hurrengo maiatzaren 31 arte. Jakina denez, estatistikatarako kontuan hartu ohi diren irizpideen arabera, guztiak lanean arituko balira bezala. Gero gerokoak.

Azken bolada honetan, pandemiak 740.000 lanpostu galarazi ditu sektore pribatuan, baina 126.000 lanpostu berri sortu, ordea, administrazio publikoan, Hezkuntza eta Osasun arloetan gehienbat.

Apiriletik ekainera bitartean telelanez jardun zutenak %16,2 izan ziren; uztailetik irailera, %10,3; eta irailetik abendura, berriz, %9,95. Gero eta gutxiago, antza.

 

2020ko abenduaren 31an

20201231Mapa

Mapak eskaintzen duen argazkian EAE ez da zatarren ateratzen direnetakoa, baina... askoren mina, zoroen atsegina omen.

Euskal Autonomia Erkidegoa %10etik beherako sailean (eta kolorean) agertzen da, langabeziaren datu ofiziala, zehatz-mehatz,  %9,99 delako.  Horra zergatik agertzen den %10etik beherakoen artean, nahiz sistemak bigarren dezimala borobildu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: