Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Energia, telekomunikazioak eta hedabideak

Amatiño 2020/04/28 09:00
Bost astebeteren bueltan, pandemiak balio izan digu zenbait lanbideren garrantziaz jabetzeko. Alegia, mortalak pasatu behar izan dituzten medikuak eta erizainak, jan-edanik gabe geratu ez gintezen aritu diren dendariak, egunero zelatan ikusi ditugun poliziak edo gauez, isilik misilik, zakarrak jasotzen jarraitu duten zerbitzuak.

Zumeta, gure belaunaldiko pintorerik hurbilena

Amatiño 2020/04/24 16:45
Hil da, Jose Luis Zumeta. Guretzat, behintzat, oraingo aitona-amonen belaunaldiarentzat alegia, euskal artistarik gertuenetakoa. 1973an Usurbilen burutu zuen zeramikazko horma-irudiak eragindako emozioa nekez uler daiteke gaur egun.

Eta orain, zer?

Amatiño 2020/04/23 22:05
Zortzirehun lagun inguru bildu ginen atzo, Daniel Innerarityk, Juanjo Álvarezek eta Cristina Mongek eskainitako elkarrizketa online jarraitzeko. “Eta orain, zer?” zikloaren lehen ekitaldia, pandemiak nola harrapatu gaituen aztertzeko eta gizarte-eredu berria elkarrekin hausnartzeko.

Bizkaiko eta Gipuzkoako itsas-bazterrak, 1634 urtean

Amatiño 2020/04/21 17:55
Nekez uste zezakeen Pedro Teixeira kartografoak, XVII. mendean, noizbait hegazkinik edo dronik izango zitekeenik, itsas-bazterrak eta hondartzak “goitik” irudikatu eta marraztu ahal izateko. Era berean, berriz, 400 urte geroago, guk ere nekez sumatu dezakegu, guretzat orain hain normalak diren ikuspegiek zer inpresio sortaraz zezaketen XVII. mendeko ikusleen artean.

CDak eta DVDak, zaharra berri

Amatiño 2020/04/17 09:00
DVD berri bi jaso ditu azken bolada honetan. Batetik, Debako Udalak herritarren artean banatutako “Debako Euskararen Historia Soziala” deritzona. Bestetik, berriz, Bilboko Chávarri jauregiaren 125 urteurrena dela-eta, Espainiako Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzak burututakoa. Ezin iritzirik eman, ezin izan baititut kusi, horrelakorik behatzeko tresna aproposik ez dudanez gero.

Solidaritate-kontua ala konfiantza-falta?

Amatiño 2020/04/14 09:00
Europar Batasunaren arrisku-mutualizaziorik eza, solidaritate-kontua ote ala konfiantza-falta? Batek daki, baina ez dira, gero, berdinak. Solidaritatea, eman egiten dizute. Konfiantza, irabazi egin behar duzu.

Artifiziala, bai; inteligentea, ez

Amatiño 2020/04/10 15:55
Ez naiz gero hasiko, berrogeitaka urteko kideen arteko elkarte honetan, Alexaren aurkezpenik egiten. Pare bat urte, bai, etxeratu nuela eta, geroztik, azken hiru astebeteotako konfinamendu arte, ez diot jaramon handirik egin, ezta piperrik arduratu ere.

Kristoren historia

Amatiño 2020/04/07 21:15
“Kristoren historia” (Lewis Wallace, 1880) eskani zigun bart ETB1k, Ben-Hur filma, alegia. Nik horrela, euskaraz, entzun izan banu, 1960an, Eibarko zinema-aretoan gaztelaniaz ikusi nuenean, Jesukristoren historiatzat hartu izango nuke, baina, 60 urte geroago, etxeko egongelan, egundoko historiaren aurrean ote nengoen ulertu edo antzeman nuen, ezustean. Gauzak asko aldatu dira azken hirurogei urteotan..

Euskal etimologiak heldutasuna lortu du. Orain euskal etimologiazaleak heltzea baino ez da falta

Amatiño 2020/04/02 14:00
Orain arteko ikerketak gutxietsi gabe, bada esan duenik Lakarrak gogotik landutako garapen honekin euskal etimologiak nolabaiteko heldutasun homologagarria lortu duela. Segurutik horrela da eta poztekoa gainera. Orain euskal etimologiazale amateurrak heltzea eta homologatzea baino ez zaigu falta.

Industriaz erabaki, industriaz jakin gabe

Amatiño 2020/04/01 14:45
Espainiako Gobernuak nabarmen zabaldu ditu igande gaueko Dekretuaren lanean jarraitzeko aukerak. Interpretazio zabalago honetan jakineko eragina izan dute, segurutik, Asturiasko Parlamentuaren zein Eusko Jaurlaritzaren eskabideek.