Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Diruaz eta gelaz gainera, argazki-estudioa ere eduki zuen emakume bilbotarra

Diruaz eta gelaz gainera, argazki-estudioa ere eduki zuen emakume bilbotarra

Amatiño 2021/04/09 10:00
Virginia Woolfek esana da: “Emakumeak dirua eta bere gela eduki behar ditu fikzioa idatzi nahi badu”. Eulalia Abaitua Allende-Salazar bilbotarrak, diruaz gainera, gela soila ez ezik, argazki-estudioa ere izan zuen. Ez fikzioa idazteko, baina bai argazkigintzaren errealitatea baino, "egia" islatzeko.
Diruaz eta gelaz gainera, argazki-estudioa ere eduki zuen emakume bilbotarra

Begoñako Pino jauregia

Ez zen inondik ere ohikoa XIX. mendearen amaieran emakume argazkilaririk baina Eulalia Abaituak abagune hori baliatu eta ez zuen aukerarik alferrik galdu. Besteak beste, atera zituen garai hartako milaka argazki, zeinetatik 2.500 inguru Bilboko Euskal Museoak gordetzen dituen eta 34 aleren hautu-mautua Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketan agertarazi zen martxoaren 8aren inguruan eta, datorren astearte arte,  zabalik jarraituko.

Familia “oneko” alaba, Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853-1943) gaur egun ezagutzen dugun lehen euskal emakume argazkilaria da. Bere lanak hiru bereizketa nabarmen izan zituen: teknika ona, feminismo-zentzua eta argi naturala. Teknikaz, esposizio bikoitza edo anitza landu zuen (fotograma berean argazki bat baino gehiago) eta “collageak” moldatu. Feminismoaz, bere garaiko emakumeak hartu zituen erreferentzia eta protagonistatzat. Eta argi naturalaz, berriz, kanpoko argazkilaritza lehenetsi zuen, argazkiak etxe-barruko estudioetan atera ohi ziren garaietan.

Eulalia Abaitua
Eulalia Abaitua Allende-Salazar

Gazterik (18-25 urte baino ez zituela) Liverpoolen bizi izateko aukera izan zuen eta bertan ezkondu, Juan Narciso Olanorekin. Senar-emazteak Bilbora itzuli eta, Begoñan,  eraikiarazi zuten estreinako Pino jauregia,  bikotea eta lau seme-alabak elkarrekin bizi izateko. Eulaliak sotoan moldatu zuen berariazko argazkilari-estudioa, non 1900 urte inguruko euskal emakumearen argazki-bildumarik adierazgarrienetakoa osatu ahal izan zuen.

Eulalia Abaitua Allende-Salazar argazkilariaren bizitzaz eta lanaz nahi beste informazio dago sarean. Hala ere, aukeran, bada, galizieraz, Fotografas pioneiras galegas delako bloga, eta, "Outras pioneiras" sailean, Abaituaren argazki bildumarik osatuenetakoa aurkitu ahal da. Baita informazio ugari eta esteka mordoa ere.

Laiaketan
Laiaketan

Sardina-saltzaileak
Sardina-saltzaileak Portugalete inguruan, bistan denez.

Soroan
Bilbo inguruko baserritarrak, 1900 urte aldera.

Juan Narciso Olano
Juan Narciso Olano senarra, sekuentzia bitan ateratako fotograma bakarrean.

 

Gari
Gari dio:
2021/04/09 21:21
Beti ikusgarri Eulalia Abaituaren argazkiak. Eskerrik asko!

Nire aldetik aportazio aldera, Goizalde Landabasok artikulu batean emandako pistatik kokatu nuen Pinuaren jauregia gaur egun. Klinika ginekologikoa omen dago bertan. Mapan kokatu nuen, hementxe: https://www.openstreetmap.org/[…]/-2.91542&layers=C
Amatiño
Amatiño dio:
2021/04/10 10:38
Zein da mapa horretan aipatzen diren toponimoen edo izenen irizpidea? Zergatik agertzen dira baserri batzuk eta beste batzuk ez? Zergatik ez dira auzo handi samarrak agertzen eta beste txikiagoak bai?
Gari
Gari dio:
2021/04/11 07:31
Orain konturatu naiz kasu honetan bizikletei zuzendutako mapa bidali nizula. Bizikletan ibiltzeko bide, zerbitzu eta datuak destakatzen ditu eta besteak ezkutatu. Adibidez mapa bista honetan hemen Donostia, bere bidegorri sarearekin: https://www.openstreetmap.org/[…]/-1.9541&layers=C

Beste bista honek garraio publikoan jartzen du fokua:
https://www.openstreetmap.org/[…]/-1.9541&layers=T

Hauxe da erabilera orokorreko mapa "arrunta"
https://www.openstreetmap.org/#map=14/43.3119/-1.9541

Bestalde, ekimen bolondres bat izatean (Wikipediaren estilora) oso ohikoa da toki batzuetan herriak informazioz ondo aberastuta egotea eta beste toki batzuetan ez hainbeste.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: