"Udaleko frontoia"
Amatiño
2012/03/08 23:00
“Udaleko frontoia” dago Enkarterrietan, euskara XIX. mendean galdu zuen barrutian. Pilotalekuaren atzealdeko horman hitz bi horiek idatziarazi dituen alkate jaunak ez luke, behar bada, EGArik lortuko, baina ezin izango zaio borondate onik ukatu.
Erantzunik ez
Arteak ez du asperrik eza bermatzen
Amatiño
2012/03/06 23:00
“The Artist” eta “The invention of Hugo” filmak dira, biak, zinearen omenezko zinea, eta biek jaso dituzte bosna Oscar. Baina hemen amaitzen dira elkarren antzekotasunak. Hazanavicius zuzendariaren filmak, zuri-beltza eta mutua bada ere, entretenitzeko besteko ahalak ditu. Martin Scorseserena, aldiz, mengel samarra da, kolorez, mintzoz eta 3Dz ikusi ahal izan arren.
Estrategia-kontua
Amatiño
2012/03/04 11:00
“Pilotari onaren antza du hizkuntza-erabiltzaile onak. Pilotari onak frontoi osoa du bere. Arau gutxi batzuk beteta, behin eta berriro hartzen ditu erabakiak: luze ala motz atera pilota, botera ala bolean sartu… Erabaki onak hartzen dituena da pilotari ona: pilotari estrategikoa. Berdin: behin gramatika betez gero, erabaki onak hartzen dituena da hizkuntza-erabiltzaile ona” (Pello Esnal. HITZ-ORDENA. ERABILERA ESTRATEGIKOA. Euskaltzaindia, 2011).
Euskal krisia eta nazioarteratzea… balearen arabera
Amatiño
2012/03/02 23:00
“Krisia? Hau ez da krisia. Krisiak ziren lehengoak. Izurri beltzaren garaikoak. Jendea mundua noiz amaituko beldur zen garaietako krisia”. Jose Antonio Azpiazu historialariaren hitzak, Debaz eta balearen arrantzaz emandako hitzaldian zehar.
Txinpartarik gabeko “Getariako Txakolina”
Amatiño
2012/02/29 23:00
Ona da. Oso ona. Ez dut esango onena denik baina bai, ordea, txinpartarik gabe plazaratu den lehen txakolin gipuzkoarra dena jakineraziko. Zaporez gipuzkoarra da erabat, baina, bizkaitarraren antzera, ez du aparrik, ez bitsik, ez hautsi beharrik, karbonikorik gabeko lehen Getariako Txakolina.
Zenbera
Amatiño
2012/02/27 23:00
Zenbera erosi genuen alabak eta biok, larunbatean, Baionako merkatuan. Hogeita hamar urte luze ez genuela, elkarrekin behintzat, zenbera freskorik ikusten. Berak oker asko uste zuen, gainera, umetan eta Itsasuko “Bakea” bordan hain gogotsu jan ohi zuen esnekia gaztanbera (gatzatua) zela, ez zenbera.
Esako harea-ekaitza
Amatiño
2012/02/26 09:00
Ia urtero gertatu ohi den fenomenoa ikusi ahal izan da egunotan Esako urtegian. Urik eza, lehortea eta haize zakarra, hirurak elkarrekin aldi berean biltzen direnean sekulako ikuskizuna behatu ahal izaten da: demaseko hondar-hodei andana, basamortuko harea-ekaitza bailitzan. Zenbaitetan, baita tornado gisako zirimolak ere. Azken haize-boladak ez dira inondik ere bortitzenak izan baina, horra:
Euskal lurralde-senatua indartu nahi
Amatiño
2012/02/23 22:00
Ez omen dirudi zentzuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoan “lau legebiltzar” izateak, esan du Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak euskal erakundeak “argaltzeko” eta euren arteko “bikoiztasunak” murrizteko Eusko Legebiltzarrak sortu berri duen batzordearen aurrean. Ez omen zentzuzkoa? Ez ote? Non hasten da eta non amaitzen zentzua?
Carlos Mungia tenorearen gomutaz
Amatiño
2012/02/21 19:00
'Kostaldeko Trena'k jakinerazi didanez Carlos Mungia donostiar tenorea hil da bart, 90 urte zituela. Paperezko komunikabideak geldo samar ibili ziren atzo eta sareari ia egunbete joan zaio konturatu orduko. Nonbait agure zaharra ez da egun lar ezaguna. Nire belaunaldiak, ostera, harekin batera ikasi zuen kantatzen.
Sokolov, onena. Baina ez berbetan
Amatiño
2012/02/19 23:00
Sokolovek pianoa jo besterik ez du egiten. Jo, onenak bezain ondo jo. Entzun nahi dionak entzun diezaion. Ulertu nahi dionak uler diezaion. Pianojolea da, ez hizlaria. Artista da, ez filosofoa. Sokolovek ez du musikaz baino komunikatzen. Ez dihardu esne-berbetan. Ez du inor ordezkatzen, ez du inor ordezkatzerik nahi. Bera bere burua da, bere arima, bere eskuak, bere atzamarrak... eskola guztien gainetik eta tradizio guztien azpitik.