Urte berri, Eastwood berri
Constantino Romerok (Albacete, 1947) ahotsari zor dizkio lanbidea eta ospea. Inoiz ironiaz aitortu izan duenez “auskalo zer izan ote nindekeen ni, naizen honen ahotsik izan ez banu”. Hala ere, bederatzi urterekin egin omen zuen lehen grabaketa. Ezin esan, beraz, meritu guztia pertsona larriaren ahots sakon bezain atseginari zor zionik, soil-soilik. Bada hor, nonbait, berezko dohainaz gainera, beste zertxobait, bokazioa, eskola eta ahalegina tarteko.
Edozein modutan, bikoizketa ez ezik, beste hainbat arlo ere landu izan du Clint Eastwood-en ahotsak, alegia: antzerkia, iragarkiak eta telebista, esaterako. Hain zuzen ere, 1996an, ETBren Urte Berriko saioan parte hartu zuen, Charles Chaplin antzera jantzi eta “Limelight” (Eszenargiak) kanta guztiz ospetsua eta saritua abestuz.
Dena den, jaioko dira berriak edo, burulerroan esan bezala, Urte Berri, Clint Eastwood berri.
Constantino Romero. ETB, 1996