Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Tribuna konkistatu, baina ez garaitu

Tribuna konkistatu, baina ez garaitu

Amatiño 2013/01/02 12:00
Ez nintzen ni larunbatean Anoetan izan eta, horretara, nekez gehi dezaket han-hemenkako komunikabideek hartaz eskainitako informazioa. Baina ni Donostiako Alderdi Zaharrean paratu nintzen arratsalde hartan eta ezin izango dut esan han ikusitakoa inor lasaitzeko modukoa izan zenik.

Ez dakit nik Donostiako Alderdi Zaharra aparteko galaxiaren bat ote den, edo beste edozein herritan onartezinak diren jarrerak normaltzat jo behar ote dituzten donostiarrek eta lantzean behin bertaratzen garenok, baina hango hainbat kalek (Elkar liburu-dendaren ataria tarteko) lurralde komantxe samarrak ematen dute. Hango jendarteko bengala gorria, hango ikurrin eta guztiko kalejira harroa, hango “hemen gara gu eta gutarrak” imintzioka adierazi beharra, hango orroa eta hango arrano beltza. Eta Fermin Calbetón kalea ez da inondik ere komantxeena.

Segurutik bakoitzak nahi duena egin dezake bere etxean edo bere txokoan, eta adierazpen-askatasuna ez dago zalantzan, baina ez dakit ba nik indarrak frogatzeko kaleaz jabetu behar denik, liburu-erosleak kikildu behar direnik edo inor kuzkurtu beharra dagoenik.

Ez dut ulertzen jende-mota horrek zer lortu nahi duen jokamolde horiez. Benetan uste al dute kaleaz jabetzeagatik ingurua bereganatuko dutenik? Egiaz pentsatzen al dute Anoetako moduko jarrerekin euskal futbolaren mesedetan dihardutenik? Edo, euren terminologia berbera erabiliz, zinez sinesten al dute tribuna konkistatzeagatik partida garaituko dutenik?

Konkistatuak

Tribuna konkistatu, partida galtzeko

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: