Pedro Ayerbe, pionero de la investigación cardiológica en euskera
Amatiño
2012/11/01 16:55
No me resulta nada fácil ser objetivo respecto a Pedro Ayerbe (Eibar, 1945). Somos amigos desde la adolescencia y, como cardiólogo, le ha tocado preocuparse de las caprichosas arritmias de mi ya maduro corazón. Mi estima personal y profesional no precisa de mayor explicación.
Erantzunik ez
Nondik dator “kana”?
Amatiño
2012/10/30 12:00
Mutikotan, nire sasoiko eibartarrok arrunt asko erabili izaten genituen, futbolean jolasean, “kornerra”, “orsaixa” eta “kana” moduko hitzak. Jakinekoak dira aurrenengo adiera bien jatorriak; inork ez daki, ostera, non arraiotatik datorren “kana”.
Urkulluren karismarik eza
Amatiño
2012/10/28 19:05
“Iñigo Urkullu… no es el más carismático de los últimos lehendakaris que ha tenido el PNV, como por ejemplo Ibarretxe" (Deia/Noticias, 2012-10-28). Honelako iritzia ezjakinen batek azaldu izan balu… edo hogei urteko gazteren batek... baina Txema Ramírez de la Piscinak adierazi omen du, EHUren Kazetaritza irakasleak.
Euskara eta teknologia
Amatiño
2012/10/26 21:05
Patxi Lopez jarduneko lehendakariak "Gernikako Arbolaren Gurutzea" eman ziola-eta, Jose Antonio Ardantza lehendakari ohiak gogorarazi zituen, atzo, duela hiru hamarkada Euskadik bizi izan zuen egoera latza eta krisialditik ateratzeko behar izan ziren adorea eta kemena. Merezi du aldi hartako hainbat zertzelada gogorarazteak, bai oraingoa baino garai eskasagorik bizi izan dugula konturatzeko eta bai oraingo zulo honetatik irtetzeko modu aproposik asmatzeko ere.
Hitzaldi osteko eztabaida emankorra
Amatiño
2012/10/24 18:15
Maria Elosegi Itxaso katedradunak aurkeztu zuen, atzo, “El derecho a la identidad cultural en la Europa del siglo XXI” saiakera. Aurkezpena izan zen Donostiako San Telmo museoaren aretoan, Gobernantza Demokratikoaren Institutuaren* eskutik. Liburuak interesgarria dirudi baina, antza, arkatz eta guzti irakurtzekoa, Juanjo Alvarezek aldez aurretik aditzera eman zuen bezala: “ez da ohean irakurtzekoa”.
Barakaldo
Amatiño
2012/10/22 23:35
EAJ izan zen, atzo, Barakaldon botorik gehien eskuratu zuen alderdia. PSEk orain arteko buruzagitza galdu du eta Bilduk PPk baino txartel gehiago lortu. Antza denez, barakaldoarrek ez dute inoren aparteko defentsarik behar, Juan Ignacio Perezek astebete lehenago sumatu-edo egin zuen ildotik.
Britainiarrek demokrazia idoro ote?
Amatiño
2012/10/20 13:45
Alex Salmond eta David Cameron lehen ministroek sinatu berri duten ituna, Britainia Handiko Erresuma Batuaren pareko demokrazia zahar, sendo eta zindoan baino ezin dela gertatu entzun eta irakurri dugu azken egunotan.
Langabeziari dagokionez, 1998ra itzuli gara
Amatiño
2012/10/18 00:05
Ezin gero uka krisiak gogotik jo duenik gure inguru-minguruan. Eta egia izango da, segurutik, aldaketa-garaia baino garai-aldaketa bizi dugula egun. Alegia, hau ez dela, behar bada, lantzean behingo krisialdi zikliko horietako bat gehiago. Baina, hala ere, larriarenak kendu gabe, langabeziaren datuen arabera ezin esan inoiz baino txartoago gaudenik, Euskal Autonomia Erkidegoan behintzat. Espainiaren datua, aldiz, azken hiru hamarkadotako txarrena da.
Askatasuna: negoziatu beharreko eskubidea
Amatiño
2012/10/16 17:45
David Cameron eta Alex Salmond lehen ministroek bart sinatu dute, Edinburgon, urte bi barru antolatu beharreko Eskoziaren independentziari buruzko erreferendum-ituna. Erreferenduma bai, ituna ere bai.
Espainiar izatearekin aski ez duten espainiarrak
Amatiño
2012/10/14 00:25
Zalantzarik ez gero betidanik izan direla Espainian, espainiarrak izan nahi ez duten hiritarrak. Hainbati entzun eta irakurriez gero balirudike berau dela Espainiaren nortasun-arazorik kezkagarriena. Baina badira beste bi dezente ardurazkoagoak.