Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Gorriñaga, atzenengoetan

Gorriñaga, atzenengoetan

Amatiño 2013/09/15 19:55
Gorriñaga baserria maldan behera dator azken urteotan. Eta, nahiz Konsuelo eta Jose Mari neba-arrebak astebururo igo bazterrak txukun asko zaintze aldera, dagoeneko ez da inor astegun buruzuritan bertan bizi eta, honezkero, kaleko aukerak nabarmen murriztu beharko dira belaunaldi berriak berriro baserrira itzuli daitezen.

Gorrinagatele2web

Gorriñaga baserria. Barrenean, antena eta guztiko Arno gailurra. Maldan behera, eskuinaldean, Kilimon harana.

Vicente de Arambarri azkoitiarra (1764-1828) Josefa de Eguinorekin ezkondu zen 1787an, zazpi hilabete lehenago elkarren lehen semea, Francisco Xavier, jaio ostean. Familia Mendarora joan zen bizi izaten, 1792an, Aranerrekako Arizederraga baserrira (hainbat hormak dirau tente oraindik) eta hantxe sortu ziren ondoko zazpi seme-alabak: Manuela Juana, Josefa Antonia, José María, Luis, Bartolomé, María Bautista eta Juana Ramona.

Luis Aramberri zena (1800-1861) Josefa de Aranorekin ezkondu zen eta senar-emazteok Elgoibarko Andikao baserria hartu zuten errentan. Hantxe jaio ziren euren zazpi seme-alabak: José Ramón, Víctor Francisco, Micaela Melitona, Josefa Antonia, José Alexo, María del Carmen eta Domingo Cecilio. Víctor “Bittor aundi” eta Domingo “Bittor txiki”, gure aitxitxa zena, Eibarrera etorri eta armagintzari ekin zioten.

Azkoitian Vicente de Arambarri izenez jaioa zena, Vicente Aramberri gisa hil zen Mendaron, 1828an. Hil zen Aranerrekako Gorriñaga baserrian, non ordurako bizi zen haren semerik nagusienaren familia. Francisco Xavier de Arambarri 1818an ezkondua zen Josefa Ignacia de Echaniz y Eguirazu azkoitiarrarekin eta, barrena, seme-alaba bi izan zituzten: Manuel eta Lorenzo.

Francisco hil ostean,  1841an, Lorenzo semeak hartu zuen Gorriñagaren ardura eta, geroztik, batere etenik gabe, haren ondorengoak bizi izan dira Gorriñagan. Konsuelo Aramberri 1944an jaio zen bertan eta Jose Mari neba, berriz, 1946an. Azkenak. Eurekin amaituko al dira Gorriñagakoak?

GorrinagaConsueloweb2

Luis, Konsuelo eta Josemari. Gure aitxitxak, Domingo eta Lazaro Aramberri, elkarren lehengusuak izan ziren. Eta aitxitxen aitxitxa, berbera, Vicente de Arambarri azkoitiarra

Gorrinaga zaharra

Gorriñaga ostea, mandioaldea, ainubean. Bide bazterretik ikusita bordaren bat ematen du

Gorriñaga aurretik

Baina, eguteratik begiratuez gero, galanta da. Sabaia, demasekoa

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: