Futbolean egin izan balute, Urdaibai txapeldun
Txapeldun egokitu den arren Hondarribia, zalantzarik ere ez gero lasterrena, orain hurrengo bezalaxe, Bermeo izan dela. Uretan azkarrenak, beraz, urdaibaitarrak baina arauzko irabazleak, aldiz, bidasotarrak. Justua ote? Behar bada, ez. Baina nork esan du justua izan behar duenik?
Arraun kirola erabat profesionala da gaur egun, eta Kontxako estropadak olinpiar mailakoak omen. Ez dirudi, ostera, antolatzaileak eta epaileak horren esportagarriak direnik.
Hondarribia, Urdaibai eta Orio, segundu berean sartu dira
Argazki-une honetan Urdaibai zen, artean, txapelduna; gero gerokoak...
Antolaketako hainbatek dutxa-eskubidea irabazi izan du gaurkoan. Arautzea besterik ez zaie falta.