Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño

Burdinazko itsas-zubia

Amatiño 2013/08/16 23:40
Bizkaiko Muskizko itsasbazterretik Nafarroako Urdazubiko basoetaraino 180 kilometro galdu daude eta, itxuraz behintzat, bi mundu eta bi historia (Lope Gartzia Salazarren eta Axularreneko Pedro Agerreren munduak eta historiak), elkarren arteko batere harremanik gabe. Hala ere, azken bizpahiru astebeteotan hainbat bilera izan dute muzkiztarrek eta urdazubitarrek “bi herrion arteko senidetzea sustatzeko eta hainbat mendetan zehar elkarrekin izan dugun harremana berbaliotzeko”. Muskizek eta Urdazubik mendetako harremana? Zertaz ote?

Hirurogei urte baino ez, janari-errazionamendua amaitu zela

Amatiño 2013/08/14 18:00
Egungo hirurogei urtetik gorako guztiok edo gehien-gehienok izan genuen, umetan edo gaztetan, errazionamendu-libreta. Gerra osteko diktadurak 1939an jarri zuen abian dekretuz eta 1952 urtea arte iraun zuen indarrean. 1943an 27 milioi libreta zeuden espainiar estatuan; batez beste, zenbat biztanle hainbat libreta.

Getaria 22 – Deba 0

Amatiño 2013/08/12 23:35
Ziurrenik Iparraldean ez dute hemengo toki-administrazio aberatsik, eskuzabalik edo “oro-ordaintzailerik”; eta, ziurrenik ere, Hegoaldean ez ginateke zenbait kultura-ekitalditara joango hainbeste ordaindu beharrik bagenu.

Politikagintza, Javier Atutxaren omenetan

Amatiño 2013/08/10 17:50
Badira politikaz kanpo sekula lan egin ez duten politikariak. Eta, izan ere, badira bere lanpostu pribatutik at inoiz soldatarik jaso ez dutenak. Azken hauek gero eta gutxiago dira eta aurreko haiek, ostera, gero eta gehiago. Baina, modu batez zein bestez, politikan sartzen jakin behar da, baita ateratzen ere. Politika bidegurutzea da, ez bizi guztirako geltokia.

En favor de los empresarios

Amatiño 2013/08/08 23:20
El título habrá sorprendido a más de un lector. Incluso no faltará quien lo tome como provocación. Pero, tras quinientos años de tradición empresarial, a mí me sorprende la desmemoria de una sociedad que sublima al emprendedor pero minusvalora al empresario, que subraya la importancia del empleo pero denigra a quien lo genera. La estrategia del “todo vale” contra la imagen de los empresarios no sólo es injusta, sino que nos lleva a un suicidio colectivo como entorno económico, como país y como nación.

Euskaldunen aitaren behatoki-gaztelua

Amatiño 2013/08/06 18:00
Oporraldian ez ezik, urte guztian zehar ere sartu-irtena merezi duen gaztelua da Anton Abbadiaren behatokia, Hendaiako itsasbazterrean. 1860eko hamarkadan zehar eraikia, duela hiru urte eraberritu zen eta jendaurrean ezarri.

Ez dira santuak

Amatiño 2013/08/04 23:30
Gaueko bederatziak eta hamar minutu. Leireko “Konpletak” hasteko ordua. Elkar ezagutzen ez dugun lau gizonezko zain gaude isil-isilik, ilunabar erromanikopean, noiz klausura-atea irekiko eta beneditarrak elizaratuko. Bost bider egin ohi dute, egunero, sartu-irtena: maitinak (6:00), laudak (7:30) meza (9:00), bezperak (19:00) eta konpletak (21:10). Agertu orduko, ordea, 21:16ak dira. Bistan da ez direla perfektuak. Ezta, beraz, santuak ere.

Langabezia-datuak, txarrak; baina ez txarrenak

Amatiño 2013/08/02 22:00
Bizi dugun giro ezkorrari jaramon eginez gero balirudike sekula aurretik ez dugula egungoa bezainbateko egoera txarrik ezagutu baina, langabeziaren datuei bagagozkie behintzat, 1998ko maila berean gaude; eta, ahaztu egin zaigun arren, 1981etik 1997ra bitarteko hamazazpi urteetako datu guztiak oraingoak baino nabarmen eskasagoak izan ziren.

Aita Santua, Brasilen, ospakizunik ospakizun

Amatiño 2013/07/31 23:30
Aita Santua Brasilen izan berri da eta, itxura guztien arabera, pozarren eta arrakasta handiz, etenik gabeko ospakizunetan aritu baita, egunak joan eta egunak etorri. Sekulako jai-giroa gero, denetariko bilerak, batzarrak, bisitak, jardunaldiak eta mezak “ospatu” behar horretan.

Basque Culinary Center-en “hamaiketakoak”

Amatiño 2013/07/29 23:30
Donostiako Zinemaldia zein Jazzaldia ez dira, behar bada, munduko zinemaldirik eta jazzaldirik onenak baina bai, segurutik, ikusentzulerik gehien eta kale-girorik jendetsuen lortzen dituztenak. Eta, azken bolada honetan, gero eta gastronomiari atxikiagoak, gainera, Basque Culinary Center-en “hamaiketakoak” lekuko.