Benetako akuarioa
Berrehundaka itsas espezie bizi omen dira biotopo berezi honetan. Guk ez genuen, jakina, berrehunik ikusi, baina bai, ordea, zenbait muskuilu, karramarro, ostra, txoko, maskor, karrakel, olagarro, txibi eta itsas kurkuilu, izar, kirikino, tomate zein --nik behintzat estreinako-- itsas kabra.
Txalupaz arrantzara joan-eta, noizbait harrapatu izan dut nik kanaberaz arraingorri, itsas kabra edo kabrarrokaren bat, baina geldi-geldi putzu artean, eskuz hartzeko moduan, ikusi, sekula ez gero. Lastima ordurako telefonoa barrena jota zegoela. Bistan da ezin dela egun guztian urrutizkinez jardun eta oheratzeko ordu handietan argazkilariarenak egin nahi.
Uretan sartu aurretik, Kretazikorainoko bidaia laburra: trilobitak, amonitak, septariak eta gainerakoen historiatxoa
Burusoila, Jon plaentxiatarra, eta, eskuinean, Diego naturazalea
Txibia, sepia edo dena delakoa
Olagarroa, Deba-Zumaiako haitzarteetako errege