Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Zurikerietan

Zurikerietan

Amatiño 2014/09/05 10:35
Hasier Arraizek esan zuena delitua ote den? Bosta axola. Hori ez da eztabaidatu beharreko kontua. Sasi-eztabaida iruzurti hau "Dignidad y Justicia" elkarteari eta Sortu berari komeni zaie, ez egiazko eztabaida politiko sakona nahi dugun hiritarroi. Arazoa ez da inork delitutan jardun ote duen, zurikeria nabarmenetan baizik.

Ze, Euskadi Irratiko solaskide desinformaturen batek besterik uste arren, Hasier Arraizek azaroaren 18an egindako adierazpenak jakinekoak dira, zehatz-mehatzak dira. Bat etorri gaitezke ala ez, interpretazioren bat edo beste ezarri diezaiokegu, baina zer esan zuen, behintzat, garbi dago jakin nahi duenarentzat:

“Al día de hoy, una de las batallas políticas principales es la batalla por el relato, y en esa están enfrascados el resto. Las batallas políticas que no ganaron en su momento, las quieren ganar ahora en los libros de historia. Y, sobre todo, todo lo que nos plantean de que nosotros tenemos que hacer un análisis autocrítico de nuestro pasado, que tenemos que revisar, todo eso tiene un solo final… Y es que tenemos que reconocer que nuestra trayectoria ha sido un error, que estábamos equivocados y que ellos tenían razón, y que ahora nos integramos al supuesto juego democrático que rechazamos hace 35 años. Es un poco lo que pretenden, y estamos completamente de acuerdo en que eso hay que combatirlo.

Hace 35 años la izquierda abertzale hizo una elección que consideramos, hoy más que nunca, acertada. No participamos en un juego que no tenía nada de democrático y nos hemos dedicado durante todo este tiempo a poner encima de la mesa las contradicciones de ese tiempo supuestamente democrático. Y las hemos pagado, y muy caro, además. Y no estamos dispuestos a rechazar ni a revisar nada de aquello; es más, reivindicamos con todos nuestros errores, pero reivindicamos lo que fuimos y lo que somos, lo que hemos hecho y lo que hacemos, como no puede ser de otra forma."

Diodan berriro: hemen arazoa ez da Hasier Arraizek adierazitakoa delitua ote den, etenik eta espanturik gabe, bata bestearen ondotik, arrapaladan, hainbat hamarkadatako estrategia odoltsua zuritu nahi izana baino:

1. Jokoan dagoen gudu politikorik behinenetakoa gertatuaren kontakizun politikoa omen da, ezker abertzaleari ezik gainerako guztiei ikaragarri ardura zaiguna. “Besteek” historiarako irabazi nahi omen dituzte orain arte galdutakoak. Zozoak beleari ipurbeltz.

2. Hasier Arraizek esan bezala, hemen guztiok ditugu seguru asko kristoren kontraesanak baina, inork izatekotan, ezker abertzaleak mortalak eta bi ditu.

3. Orain 35 urte ezker abertzaleak egin omen zuen gaur egun ezin egokiagotzat jotzen duten hautua. Bai, baina, duela 35 urte ez ezik, baita orain 25, 15 eta 5 urte ere. Zergatik ez orain? Hain hautu egokia bazen, zergatik ez da orain egokia?

4. Orain dela 35 urteko jokoa ez omen zen demokratikoa… Bapo, eta zein bedeinkazioz da orain demokratikoa?

5. Aurreko urteetan egindako guztia aldarrikatzen omen dute. Seguru? Eta horren aldarrikagarria baldin bazen, zergatik utzi diote aldarrikagarria zena aldarrikatzeari?

5. Hasier Arraizek adierazi omen du, epailearen aurrean, bere adierazpenek ezker abertzalearen jokabidea zilegiztatu nahi zutela eta ez ETArena. Auskalo orain bien artean alderik ote dagoen, baina Sorturen presidenteak uste al du benetan, 1976ko eta osteko esparru politikoan, ezker abertzalearen eta ETAren estrategiak berdinezak izan zirenik? Inork kontatu al dio zer zen "abangoardia"? Nor uste du Arraizek mehatxatzen gintuela ETAren izenean? Nor uste du pasatzen zituela isilmandatuak Donibane Lohitzunera? Nor uste du antolatzen zituela hitzorduak?

Radio Euskadin, berriz, beste solaskide bati entzun diot Hasier Arraizen adierazpenak zuritzen, gazteegia izanik edo, orain 35 urte gertatua nekez ezagutu dezakeelako. Baina, Sorturen presidenteak ez daki ala ez du jakin nahi? Zergatik ETAk zein ezker abertzale osoak uste dute, beti, historia hasten dela beraiei gehien komeni zaien lekuan eta orduan?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: