Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Donostia is different

Donostia is different

Amatiño 2014/09/10 15:50
Donostia2016ren zuzendari berriak euskararik ez jakin izanak bazterrak asaldatu ditu eta, berriro ere, hamaikagarrenez, sortze beretik ganoraz erditu ezinik ari den egitasmoa, auzitan jarri. Donostia is different.

Nik dakidanez, ez du inork Pablo Berastegiren gaitasuna zalantzan jarri eta lanpostuak eskatzen zituen baldintzak betetzen ditu. Aldez aurretik inork gaitzetsi ez zituen baldintzak, besteak beste.

Ondo dago Berastegiren hizkuntza-eskasia salatzea, baina egia baldin bada berrogeitaka hautagairen artean izan dela aukeratua eta, Donostiako alkateak esan bezala, “onena” izan dela izendatua, aitortu beharko dugu gainerako guztiak nolabaiteko gabezia larriren baten jabe zirela… nahiz euskaraz jakin. Gutxiespena euskararen etsai da, bai, baina euskara aitzakiatzat edo buldatzat hartzea, euskarari egin diezaiokegun kalterik handienetakoa.

Seguru gero euskalduna izatea oso garrantzitsua dela, baina gogoan izan beharko dugu bi urterako profesional soil bat izan dela kontratatua eta ez bizi guztirako funtzionarioa. Gainera, Batzar Nagusietako lehendakari gisa euskaraz ez zekienik demokraziaz onartu izan den lurraldean, zer dela-eta da horren iskanbilatsua kudeatzaile batek ez jakitea?

Donostia2016 egitasmoa Donostian bertan (eta Gipuzkoan) nagusi den egoera traketsaren lekuko eta adierazgarri da. Auskalo lotsagarria ote den Pablo Berastegik euskaraz ez jakitea, baina ez al da lotsagarriagoa orain arteko arduradunekin (Santi Eraso, Ainara Martin, Eva Salaberria, Igor Otxoa, Fernando Bernúes, Itziar Nogueras, Guadalupe Etxebarria etab.) lau urte luzez gertatutakoa? Patronatoak badu, bai, zertaz lotsatu. Baina ez azken izendapenagatik, aurreko lau urteetako petralkeriengatik baino.

Noizbait norbaitek aitortu beharko du Donostia inguruan normaltzat jotzen den giro antzua ez dela batere normala. Hala azpiegiturez nola zerbitzuez edo egitasmoz, aurrera egiteko zailtasunak eta proiektuak hainbat urtez kateatzeko ezintasunak kronikoak dira Gipuzkoan.

Nik ez dut uste “lotsa” denik kalifikaziorik aproposena, Donostia2016ren zuzendariaren euskararik eza bataiatzeko. Lotsa baino, gu guztion muga, ezintasuna edo gaitasunik eza ez ote egokiago? Lotsa beste zerbait da. Lotsagarria da, esaterako, Chillida-Leku ia lau urtez itxita egotea. Honelakorik ez litzateke beste inon gertatuko. Eta inork ez du ezer esaten. Are gutxiago lotsatzen.

Sugar
Sugar dio:
2014/10/04 16:04
Besteak ganezia edo eskatzen zala ez zela doia? Gaztelera jakingo ez balu baina berdin prestatua egongo balitz... Ez luke postua eskuratuko. Ingelesa jakin barik (hau bai ulergaitza gutxi batzukin hitzegiteko behar izatea itzultzailea jarri daitekenean) berdin. Beraz berdin zait baldintzak zeintzuk ziren,Euskara barik ezin du bere lana bete ta berriro Euskaldunak iraintzen dituzte. Izaguirreren hitzak nazkagarriak izan ziran ta hau ez dago defendatzerik. Polonian egiten.zanean ez zekin zuzendaria polakoa? Ba hori. Donostia is diferent? Es. Nazkatuta gaude berriro Euskaldunetaz trufatzen direlako ta berriro hemengo hizkuntza baztertzen delako.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna: