Euskaldunok Espainia, omen, gustuko
Amatiño
2014/03/18 23:05
“Zortzi euskal abizen” filmak indarkeriaren malurra txolintzeko arriskua du eta gatazka kaxkarintzeko tentaldia; horrez gainera, ez da, behar bada, inuzentea. Baina, zer gerta ere, atsegina da, lañoa, bakuna, komertziala, zirikada zein eztenkada topikoz josia, euskaldunen eta andaluziarren bizkarretik. Denbora-pasa hutsa, denbora-pasa hutsik bada.
Erantzunik ez
Txaikovskik ez du euskal jarraitzailerik
Amatiño
2014/03/16 13:10
Ez dakit arrazoirik duten ala ez azken berrogei urteotan ezer gutxi egin dugula aurrera esan ohi dutenek. Baina 1974an ez genuen Kursaalaren pareko auditoriumik gure seme-alabak eramateko, eta orduan esan izan baligute noizbait joan ahal izango ginatekeela bilobekin Euskadiko Orkestraren kontzertura, Txaikovskiren gaineko saio didaktikoa euskara hutsean entzuteko… batek daki zientzia fikziotzat ez ote genukeen jo izango.
Jose Antonio Retolaza, Kili-Kiliren aita
Amatiño
2014/03/13 23:50
Jose Antonio Retolaza ohorezko euskaltzaina hil zen atzo, 84 urte zituela, eta gaur iluntzean izan dira haren hiletak Bilbon. Kili-Kili pertsonaia asmatu zuen 1966an eta haur euskaldunak alfabetatzeko ariketak zein irakurgaiak sortu eta zabaldu. Berak eman zuen sekula izan den lehen euskal meza.
Gezurra ez da errenta
Amatiño
2014/03/11 09:00
Bi mila eta lauko martxoaren 11an agintean zegoen alderdiaren eta hiritarren arteko harremanak estutu zitzakeen tragediak bumeranarenak egin zituen eta konfiantza-galera eragin. Boto-emaileek ez zioten PPri terroristen oldarra saihestu ez izana leporatu, gezurra esatea baizik.
Ongizatearen debaluatzea
Amatiño
2014/03/09 23:55
Gizarte baten dirutzak gizarte horren aberastasunaren pareko behar du izan. Diruaren balioa aberastasunaren goitik ari bada, dibisaren balioa murrizterik baino ez dago, balioa erreala izan dadin, egiazko aberastasunaren heinean.
Harroak xumea plagiatzen duenean
Amatiño
2014/03/07 09:00
Gozo-gozo, leun-leun, batere aztoratu gabe eta zuhur asko, "Deba" aldizkarian argitaratutako istorioa plagiatu izana leporatu dio Vicente Arrizabalaga debar arakatzaileak Arturo Pérez Reverte gaztelania-akademiko eta idazle ospetsuari.
Urak bide erdia baino ez du egin
Amatiño
2014/03/04 23:50
Berriro ere itsasoa lehorreratu omen da, bereak ez diren esparruak hartuz. Baina mapa zaharretan begiratuz gero behintzat, begi bistakoa da lehorra dela itsasoaz jabetu nahirik aspalditxodanik diharduena eta itsasoa, aldiz, galdutako eremuak lantzean behin aldarrikatzen dituena.
Gutxi behar dugu
Amatiño
2014/03/03 22:15
Hainbat egunetan atzerrian egon ostean aurkitu dut postontzian Begoña Azpirik helarazitako Xabier Euzkitzeren artikulua: “Gutxi behar dugu” (Noticias, 2014.02.19), non azpeitiarrak nekez ulertzen eta onartzen duen “La pelota vasca según Miguel Gallastegui” liburua erdaraz bakarrik argitaratu izana. Euzkitzeri ez zaio arrazoirik falta, egiari ñabarduraren bat edo beste zor dion arren.
Futbolista gaztetxoek umezurtzak izan beharko lukete
Amatiño
2014/02/25 22:00
“Futbolista gaztetxoek umezurtzak izan beharko lukete”. Esaldi hau entzun nion orain hurrengo oinarrizko futbolean urte asko musu truk daraman gizonezkoari. Ez zuen esangura, jakina, futbolista gaztetxoek klubarenak izan beharko luketenik, gero eta gehiago direla baizik euren semeen futbol-zaletasuna gaiztotzen diharduten gurasoak.
Aspe harana
Amatiño
2014/02/22 18:00
Pyrénées-Atlantiques departamenduan dago, baina ez, egun, Euskal Herrian, Biarnon baizik, nahiz izenez erabat euskal kutsua izan. Wikipediari jaramonik egingo badiogu: "il pourrait s'agir d'une racine aquitanienne *as signifiant «rocher» et le suffixe *pe, en dessous". Alegia, auskalo akitanieraz ere horrela ote den baina euskaraz, behintzat, "aizpe" bete-betean eta, bizkaieraz, "axpe".