Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Euskal gaien gaineko nazioarteko aditu-sarea

Euskal gaien gaineko nazioarteko aditu-sarea

Amatiño 2015/05/18 00:10
Beste behin, Jauzarrea elkartearen Atlantiar biltzarra. Nekez gero euskal gaiei buruzko beste konkresu bat non laurehunetik gora lagunek matrikula ordaintzen duten nazioarteko dozena eta erdi hizlariri, goiz eta arratsaldez, entzuteko. Xabi Oterok badu meriturik.

Laugarrena eta azkena (oraingoz) izan da, aurreko ostiralean Irungo Ficoban antolatutako nazioarteko biltzarra: “Euskaldunak XVI. mendetik XXI. mende hasiera arte”.

Aurrekoetan aztertu ziren lehenagoko garaiak: Paleolitoa, Mesolitotik Burdina Arora, eta Erromatarren aurreko baskoien garaitik Nafarroako Erresuma galdu arte. Oraingo honetan, berriz, giza-arrastoa Bizkaiko golkotik Ternura bidean, historiaz, arkeologiaz, etnografiaz, soziologiaz eta hizkuntzaz.

Benetan sekulakoa da, Atlantikoaren bi ibarretan euskal aztarrenez diharduten hemezortzi inguru ikertzaile aurrez aurre biltzea. Batere zalantzarik gabe zeharo garrantzitsua da zertan ari diren ezagutzea eta ikerketon berri euren ahotik jakitea. Baina, behar bada, aurrera begira, are garrantzitsuagoa inoiz aurretik elkarrekin bildu ez diren adituak estreinako batzea eta, euron artean, nazioarteko “euskal” sarea eragitea.

Xabier Otero

Xabier Otero, Jauzarrea elkartearen eragilerik nagusiena

Stephen Augustine

Stephen Augustine, Mi'kmaq Kontseilu Nagusiaren buruzagia

Atlantiar

Nazioarteko mahaikada, amaierako galde-erantzunetan zehar

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: