Azken zazpi urteotan %3,2 murriztu da euskal Barne Produktu Gordina
Hiruzpalau zertzelada laburbiltzekotan:
-- Herrialde aurreratuek azkenean egingo duten gorakadarekin (%2,3) batera, mundu mailako ekonomiek ere nabarmen egingo omen dute gora (%3,5) 2015 urtean zehar. EEBB %3,1 haziko da. Suspertzen diharduten herrialdeak, oro har, %4,4 haziko badira ere, Brasil (-%0,9) eta Errusia (-%3,5) jaitsi egingo dira, eta Txinak (%7,0) eta Indiak (%7,6), gora.
-- Europar Batasunak ere gora (%1,5) egingo du, batez beste, eta Espainiak bereziki (%2,9), euroaren merketzea eta petrolio-prezioaren jaitsiera tarteko. Honek guztiak lanik eza murriztuko du (%22,2).
-- Nahiz Espainia beste ez igo, gorantza egingo dute Erresuma Batuak (%2,6), Alemaniak (%1,9), Frantziak (%1,1) eta Italiak (%0,6).
-- Europar zein espainiar ekonomiaren hobekuntzak erakarriko du euskal BPGren aurreikuspena hobetu ahal izatea. Behar bada %2,7ra iritsiko da, aurretik %1,9 iragarri zen arren.
-- Euskal industriaren ekoizpen-ahalmena gehitu egingo da eta lanpostu berriak sortuko. Segurutik urtean azkenerako 22.000 afiliatu gehiago izango ditu Gizarte Segurantzak Euskal Autonomia Erkidegoan, eta langabezia-maila %13,5ra murriztuko da.
-- Honek ez du esangura izango krisialdia erabat gaindituko denik; hobekuntza bai, baina... 2015eko euskal BPGa 2008koa baino %3,2 txikiagoa izango da eta enplegua %7,5 murritzagoa.