Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Erromesen garaiko artetik ihesi

Erromesen garaiko artetik ihesi

Amatiño 2015/05/15 00:10
Lar zaratarik eta abarrik gabe, aurten ireki da, Iruñean, Nafarroako Unibertsitatearen Museoa. Besteak beste, Tapies, Kandinsky, Picasso, Chillida, Oteiza, Palazuelo, Rothko… Maria Josefa Huarteren dohaintza oparoa, Rafael Moneok burututako eraikin nasai-nasaian. Honelako besterik ba ote Euskal Herri osoan?

Nafar familia oneko alaben artean batere ohikoa ez zen arren, Maria Josefa Huarte Beaumont (Iruñea, 1927-2015) 1950eko hamarkadaren hondarrean hasi omen zen abstrakzio-pinturaz gozatzen eta, 1970 urterako etxeko zituen Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Antonio Tapies, Pablo Palazuelo, Jose Antonio Sistiaga, Rafael Ruiz Balerdi eta beste hainbat. Konturatu orduko hiruzpalau solairuko etxetzarra txiki egin zitzaion eta leihoak ere itxiarazi behar izan zituen koadroak esekitzeko behar besteko hormak egokitu ahal izateko.

Zalantzarik ez diru-poltsa handia behar dela tankera horretako zaletasunari amain emateko, baina onartu ere onartu beharko, hainbat artista gazte eta aurrerakoiri laguntzeaz gainera, ondo erosten asmatu izan zuela. Garai hartan, giro bereko emakume gutxik egin zuen abstrakzioaren eta modernitatearen aldeko postura Nafarroan, non, Maria Josefak berak salatu zuenez, “arte-zaletasunak Santiago-bideko erromesen aroan jarraitzen duen”.

 Esperit catala

L`esperit català (1971). Tapiesen margolanik aldarrikatzaileenetakoa

Manu

Manu Muniategiandikoetxea (Bergara, 1966)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: