Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Elurrarenak egin du

Elurrarenak egin du

Amatiño 2015/05/21 00:10
Astuneko parkinetik (1.800 m.) Malacara erpineraino (2.261 m.) bostehun metro eskaseko garaiera baino ez dago (Azitain barrenetik Arrateko gurutzera baino zertxobait gehiago). Ez da batere zaila. Ttaparra-ttaparra, hiru orduko pasealeku aldapatsua. Guk, berriz, monitorearen azalpenak, saioak, ariketak eta errepikapenak tarteko, ia bost ordu behar izan genituen. Jaisteko, ostera, hamabost minutu inguru besterik ez, maldan behera.

Hilabete luze joan da elur-denboraldi ofiziala apirilaren 12an amaitu zenetik ona, Pirinioetako pistak elurrez gainezka zeudela. Orain dela hogeiren bat urte arte, elurraldia maiatzaren bateko zubi-inguruan amaitu izaten zen (arabarrek urtero eskiatu ahal izaten zuten Sanprudentziotan) baina, azken urteotan, Aste Santu ostean itxi ohi da, ez elur faltaz, jenderik ezean baino. Orain dena da laburrago, orain denak irauten du gutxiago eta jendea lehenago aspertzen da guztiaz.

Dena den, Sanjuanetaraino iraun behar omen zuen elur-pila uste baino lehenago urtu da maiatzaren lehen egunetako bero handien eraginez, eta ekainean zehar ere gozatu behar omen genituen mendi-eskialdiak nahi baino lehenago ahitu dira.

Canfranc-eko Arañoien Klubaren taldekideok behintzat burututzat jo behar izan dugu, honezkero, 2014-2015 denboraldiko azken eski-ikastaroa.

Udazkenetik aurrera gehiago eta hobeto.

Malacara.bmp

Astuneko parkinetik Malaca erpinera bitarteko joan-etorria

Malacarataldea

Canfranc-eko "Los Arañones" mendi-klubaren hainbat kide, Malacara tontorrean. Atzekaldean, Midi d'Ossau gailurra (2.885 m.)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: